Nafar erromantze

Wikipedia(e)tik
Erromantze nafarra» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Nafar erromantzea
Romançe Navarro
Lurralde eremua: Bandera de Reino de Navarra.svg Nafarroako Erresuma 
Eskualdea: Nafarroako hego eta ekialdea.
Hizkuntza galdua: XV. mendea
Hizkuntza familia: Indoeuroparra
 Italikoa
  Erromantzea
   Mendebaldeko pirinioar-mozarabiarra
    Nafar-aragoiera
     Nafar erromantzea 
Estatus ofiziala
Hizkuntza ofizialtzat duten lurraldeak: Bandera de Reino de Navarra.svg Nafarroako Erresuma
Erakunde araugilea: Arautu gabea
Hizkuntza kodeak
ISO 639-1: ez du
ISO 639-2:
ISO 639-3:

 

Nafar erromantzea Nafarroako hego eta ekialdean mintzatzen zen nafar-aragoieraren aldaera edo dialektoa izan zen[1]. Izatez, ez zen muga argirik nafar, errioxar eta aragoiar erromantzeen artean. Hala ere, bakoitzak bere historia linguistiko bereizia du, eskualde bakoitzak bere historia politiko bereizia duelako. Idazteko era ezberdinak ere bazituzten.

Ortografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • -ua- diptongoa -oa- idazten zuten: coal, coatro, jegoa.
  • "ñ" eta "ll" fonema sabaikaria adierazteko "I" bat idazten zuten aurrez (-in-, -ill-, -yll-): castieyllo, castieillo, sieillo[2].

Fonetika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Azkenengo "-e" galtzeko joera:
    • Etxe ( edo etxa-) Berri > Exavierre (1091) > Xavier (1102 eta gero)
    • Hala ere, Teruelgo foruan bezala, -ment atzizkian bukatutako adberbioetan galera ez zuten egin, "-t-" erdian dutelako: -Mente > -mentre
  • "-ll-" ez zen "-t-" edo "-ch-" bilakatu.
  • Latinezko "-mb-" letra-taldea mantendu zuen, aragoieraz eta gaztelaniaz "-m-" bilakatu zena:
    • palomba, ambos

Morfologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erakusle maskulino singularra esti edo aquesti da, errioxera edo aragoierazko est(e) edo aquest(e) ordez. Honek XV. mendeko Teruelgo foruan ere ikus daiteke, bestetik logikoa nafarrek Teruel birpopulatu zutela jakitean. Iratxeko monasterioaren agirietan esti aurkitu daiteke, baina ez aquesti.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aita Moreten esanetan, nafar erromantzean idatzitako agiririk zaharrena 1171an Antso Jakintsuak Zangozako biztanleei Jakako forua ematearena da. Honela dio:

« esta población fago á pró, é á salvamiento de mio regno, en el Puyo de Castillón sobre Sangüesa, é del Puyo é de los otros logares que lis ei dado por términos. E dó, á mios pobladores de Castillon, franqueza que qoal se quisiere mercadería, trayan en todo mi regno, non den peage ni en tierra ni en mar. E dolis franqueza que lures ganados pascan é vayan por todo mi regno, foras en los vedados de los caballos  »

Laster hasi zen literatura: 1186an Coronicas navarras izeneko urtekariak idatzi zuten, non Nafarroako Foru Orokorraren lehendabiziko edizioa agertuko den. 1194 eta 1209 artean Liber regum historia liburua idatzi zuten[3].

Nafarroako konkistaren ondorioz pixkanaka pixkanaka galdu zen eta egun apenas ez da arrastorik geratzen.

Ondareak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Eslaba aldean orainaldi burutugabeko aditz-denboren lehendabiziko pertsonan "-i" hondarkia erabiltzen dute oraindik, ansoeraz bezala. Lexiko aldetik, "mendema" (mahats-bilketa), "ibierno" (negua) eta beste hainbat hitz ere erabiltzen dira[4].
  • Xabier antroponimoa: erro euskalduna eta bilakaera erromantzea du. Egun, leku askotan jartzen den izena da.
  • Nafarroako foru zuzenbidean dominio concellar izeneko instituzioa badago[5].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Fernando González Ollé "El romance navarro" Revista de filología española, ISSN 0210-9174, 53. zbk, 1970, 45-94. orr.
  2. Carmela Pérez-Salazar "Evolución del dialecto navarro ¿Incidencia del factor geográfico?" Online
  3.   Deyermond, Alan D. (2001), Historia de la literatura española, 1: La Edad Media, Bartzelona: Ariel, 150. orrialdeak, ISBN 843448305X .
  4. Alfonso Reta Janariz. "El habla de la zona de Eslava (Navarra)". Vianako Printze Erakundea. 1976.
  5. Angeles Libano Zumalakarregi (1977) "El romance navarro en los manuscritos del Fuero Antiguo del Fuero General de Navarra", Iruñea: Nafarroako Foru Aldundia. ISBN 84-235-0086-1

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]