Fredric March

Wikipedia, Entziklopedia askea
Fredric March
FredricMarch1939.jpg
(1939)
Bizitza
JaiotzaRacine1897ko abuztuaren 31
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaLos Angeles1975eko apirilaren 14a (77 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: prostatako minbizia
Familia
Ezkontidea(k)Ellis Baker
Florence Eldridge  (1927 -  1975)
Hezkuntza
HeziketaWisconsingo Unibertsitatea Madisonen
Washington Park High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakaktorea, karaktere aktorea, antzerki aktorea, zinema aktorea eta telebista-aktorea
Jasotako sariak
Nominazioak
Genero artistikoaWesterna
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaAmeriketako Estatu Batuetako Alderdi Demokrata

IMDB: nm0545298 Allocine: 63 Allmovie: p45310 TCM: 121733 TV.com: people/fredric-march IBDB: 68224
Musicbrainz: fcf57bbb-89ec-4c54-9ed9-eb2fd8d31755 Find a Grave: 20066 Edit the value on Wikidata

Fredric March 1897ko abuztuaren 31n jaiotako aktore estatubatuarra izan zen. Benetako izena Ernest Frederick McIntyre Bickel zuen eta Racinen, Wisconsinen, munduratu zen. Oinarrizko ikasketak eginda, Wisconsin-Madison unibertsitatean jardun zuen. Banku batean ekin zion lanari, baina apendizitis larri batek zer pentsatu eman zion eta bestelako beharra nahi zuela erabaki zuen. Figurazio eta estra lanetan ibili zen hainbat filmetan 1920an hasita, eta 1926an Broadwayra jo zuen, handik gutxira Paramount Pictures konpainiarekin sinatzeko.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1930ean Oscar sarietarako lehen izendapena jaso zuen ( The Royal Family of Broadway), eta bi urte geroxeago lehenengoa irabazi: gizonezko aktore onenaren Oscar saria eman zioten Dr. Jekyll and Mr. Hyde filmean eginiko lanagatik. 1946an, ostera ere sari berori irabazi zuen: The Best Years of Our Lives.

Marchek zinemarako zein antzerkirako lanak osatu zituen bere ibilbidean, ezin bata edo bestea alde batera laga. Ez zuen estudioekin epe luzerako kontraturik sinatu, eta agian horregatik ez zuen, bere garaiko aktoreek egin ez zuten legez, hainbeste filmetan parte hartu. Arthur Miller antzerkigilea Marchen auzokoa zen eta Death of a Saleman lana 1949an Elia Kazanek zinemara egokitu behar izan zuenean Fredric aritzea nahi zuen idazleak. Aktoreak, ordea, ezetz esan zion eskaintzari; eta beharbada damutu zitzaion, handik hiru urtera antzezlanaren bigarren bertsioan parte hartu baitzuen, 1951n Laslo Benedek-ek zuzendua. Oskar sarietarako izendatu zuten ostera ere.

Inherit the Wind (1960)

Azken aldiko lanik garrantzitsuena akaso Spencer Tracyrekin batera antzeztutako Inherit the Wind (1960) filma izan zen.

Florence Eldridge aktorearekin ezkondu zen 1927an eta Connecticut izan zuen bizileku. Ideia aurrerakoiak zituen, eta kritika nahikotxo jaso zituen Espainiako Gerra Zibila zenekoan jendaurrean errepublikanoen alde azaldu izanagatik.

Gaixo zela lan ederra egin zuen 1973ko The Iceman Cometh filmean. Prostatako minbiziak jota hil zen 1975ean.

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oscar Sarietarako izendapenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Fredric March Aldatu lotura Wikidatan
Biografia
Kalifornia
Artikulu hau Kaliforniako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.