Giuseppe Saracco
Itxura
Giuseppe Saracco (Bistagno, 1821eko urriaren 6a - ibidem, 1907ko urtarrilaren 19a) italiar finantzari eta politikaria izan zen. Italiako lehen ministroa izan zen 1900eko ekainetik 1901eko otsailera.
Piemonteko parlamentuan sartu eta Cavourren alde egin zuen. Cavour hil ondoren Urbano Rattazziren alderdian sartu zen. 1864tik Italiako finantzez arduratu zen eta 1865ean senatari izendatu zuten, 1898an senatuko presidente hautatu aurretik.
1900eko ekainean lehen ministro hautatu zuten eta hilabete geroago Hunberto I.a erregea hil egin zen. Legebiltzarrak 1901eko otsailean gaitzetsi zuen Saraccoren jokaera ahula zamaketarien greba baten aurrean, eta honek dimisioa eman zuen.