Camillo Benso (Cavourreko kondea)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Cavourreko kondea» orritik birbideratua)
Artikulu hau politikari italiarrari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Cavour (argipena)».
Camillo Benso (Cavourreko kondea)
Francesco Hayez 041.jpg
minister of War of the Kingdom of Italy (en) Itzuli

1861eko martxoaren 17a - 1861eko martxoaren 23a
← baliorik ez - Manfredo Fanti
minister of the Navy of the Kingdom of Italy (en) Itzuli

1861eko martxoaren 17a - 1861eko ekainaren 6a
← baliorik ez - Luigi Federico Menabrea
minister of Foreign Affairs of the Kingdom of Italy (en) Itzuli

1861eko martxoaren 17a - 1861eko ekainaren 6a
← baliorik ez - Bettino Ricasoli
Italiako Erresumako Lehen Ministro

1861eko martxoaren 17a - 1861eko ekainaren 6a
← baliorik ez - Bettino Ricasoli
Italiako Erresumako diputatua

1861eko otsailaren 18a - 1861eko ekainaren 6a
Hautetsia: 8th Legislature of the Kingdom of Italy (en) Itzuli
minister of War of the Kingdom of Sardinia (en) Itzuli

1860ko irailaren 29a - 1861eko martxoaren 17a
Manfredo Fanti - baliorik ez →
member of the Chamber of Deputies of the Kingdom of Sardinia (en) Itzuli

1860ko apirilaren 2a - 1860ko abenduaren 17a
Hautetsia: 7th Legislature of the Kingdom of Sardinia (en) Itzuli
minister of the Navy of the Kingdom of Sardinia (en) Itzuli

1860ko urtarrilaren 21a - 1861eko martxoaren 17a
← baliorik ez - baliorik ez →
minister of Interior of the Kingdom of Sardinia (en) Itzuli

1860ko urtarrilaren 21a - 1860ko martxoaren 24a
Urbano Rattazzi - Luigi Carlo Farini
minister of Foreign Affairs of the Kingdom of Sardinia (en) Itzuli

1860ko urtarrilaren 21a - 1861eko martxoaren 17a
Giuseppe Dabormida - baliorik ez →
Prime Minister of the Kingdom of Sardinia (en) Itzuli

1860ko urtarrilaren 21a - 1861eko martxoaren 17a
Alfonso La Marmora - baliorik ez →
minister of Interior of the Kingdom of Sardinia (en) Itzuli

1858ko urtarrilaren 15a - 1859ko uztailaren 19a
Urbano Rattazzi - Urbano Rattazzi
member of the Chamber of Deputies of the Kingdom of Sardinia (en) Itzuli

1857ko abenduaren 14a - 1860ko urtarrilaren 21a
Hautetsia: 6th Legislature of the Kingdom of Sardinia (en) Itzuli
minister of Foreign Affairs of the Kingdom of Sardinia (en) Itzuli

1856ko maiatzaren 5a - 1859ko uztailaren 19a
Luigi Cibrario - Giuseppe Dabormida
minister of Finance of the Kingdom of Sardinia (en) Itzuli

1856ko apirilaren 30a - 1858ko urtarrilaren 14a
Giovanni Lanza - Giovanni Lanza
minister of Finance of the Kingdom of Sardinia (en) Itzuli

1855eko abenduaren 12a - 1856ko otsailaren 13a
Giovanni Lanza - Giovanni Lanza
minister of Finance of the Kingdom of Sardinia (en) Itzuli

1855eko maiatzaren 31 - 1855eko azaroaren 19a
Camillo Benso - Giovanni Lanza
minister of Finance of the Kingdom of Sardinia (en) Itzuli

1855eko maiatzaren 4a - 1855eko maiatzaren 31
Camillo Benso - Camillo Benso
minister of Foreign Affairs of the Kingdom of Sardinia (en) Itzuli

1855eko urtarrilaren 10a - 1855eko maiatzaren 30a
Giuseppe Dabormida - Luigi Cibrario
member of the Chamber of Deputies of the Kingdom of Sardinia (en) Itzuli

1853ko abenduaren 19a - 1857ko urriaren 25a
Hautetsia: 5th Legislature of the Kingdom of Sardinia (en) Itzuli
Prime Minister of the Kingdom of Sardinia (en) Itzuli

1852ko azaroaren 4a - 1859ko uztailaren 19a
Massimo d'Azeglio - Alfonso La Marmora
minister of Finance of the Kingdom of Sardinia (en) Itzuli

1852ko azaroaren 4a - 1855eko maiatzaren 4a
Luigi Cibrario - Camillo Benso
minister of Finance of the Kingdom of Sardinia (en) Itzuli

1852ko otsailaren 26a - 1852ko maiatzaren 21a
Camillo Benso - Luigi Cibrario
minister of Finance of the Kingdom of Sardinia (en) Itzuli

1851ko apirilaren 19a - 1852ko otsailaren 26a
Giovanni Nigra - Camillo Benso
minister of Agriculture and Trade of the Kingdom of Sardinia (en) Itzuli

1850eko urriaren 12a - 1852ko maiatzaren 21a
Giovanni Filippo Galvagno - baliorik ez →
member of the Chamber of Deputies of the Kingdom of Sardinia (en) Itzuli

1849ko abenduaren 20a - 1853ko azaroaren 20a
Hautetsia: 4th Legislature of the Kingdom of Sardinia (en) Itzuli
member of the Chamber of Deputies of the Kingdom of Sardinia (en) Itzuli

1849ko uztailaren 30a - 1849ko azaroaren 20a
Hautetsia: 3rd Legislature of the Kingdom of Sardinia (en) Itzuli
member of the Chamber of Deputies of the Kingdom of Sardinia (en) Itzuli

1848ko maiatzaren 8a - 1848ko abenduaren 30a
Hautetsia: 1st Legislature of the Kingdom of Sardinia (en) Itzuli
Bizitza
Izen osoaCamillo Paolo Filippo Giulio Benso
JaiotzaTurin1810eko abuztuaren 10a
Herrialdea Sardiniako Erresuma  1861eko martxoaren 17a)
 Italiako Erresuma  (1861eko martxoaren 17a -
Talde etnikoaItaliarra
HeriotzaTurin1861eko ekainaren 6a (50 urte)
Hobiratze lekuaVilla Cavour (en) Itzuli
Heriotza modua: malaria
Familia
AitaMichele Benso di Cavour
AmaAdelaide Suzanne de Sellon
Ezkontidea(k)ezkongabea
Bikotekidea(k)Hortense Allart (en) Itzuli
Anai-arrebak
LeinuaCavour (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaRoyal Academy of Turin (en) Itzuli
Hizkuntzakitaliera
frantsesa
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, diplomazialaria eta enpresaburua
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioadeismoa
Alderdi politikoaEskuma Historikoa
Camillo Benso, conte di Cavour Signature.svg

Camillo Paolo Filippo Giulio Benso' edo Cavourreko kondea (Turin, garai hartan, Frantzia), 1810eko abuztuaren 10a - Turin (Garai honetan, Italia), 1861eko ekainaren 6a) italiar batasuna gauzatu zuen politikaria izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Piemonteko handikien sendi batean sortu zen, eta Cavourreko Mixol Benso markesaren eta Adèle de Sellon suitzar damaren semea izan zen.

Ideia liberaleko aristokrata, gaztaroan Akademia Militarrean ikasi zuen, eta ingeniaritza buru izatera heldu zen. Bizitza militarrari gutxi lotuta, gudarostea utzi eta atzerrira bidaiatzeari ekin zion, Frantzia eta Britainia Handia bezalako herrialde garatuenetako garapen ekonomikoa aztertuz, edozein gairi buruzko berrikuntzetan izen ematen zuen bitartean.

22 urte zituela, Grinzaneko alkate izendatu zuten, bere sendiak lurralde ugari zituen herria. Herriari izena aldatu zioten eta Grinzane Cavour izena hartu zuen, Camillo Bensori esker ona emateko, 17 urte baino gehiagoz izan baitzen bertako alkate.

Lehen urratsak politikan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Camilo Belso, Cavourreko kondea.

1847an politikan lehen hastapenak egin zituen, Cesare Balborekin batera egunkari liberal batean, Il Risorgimento izenekoa.

1848an, Karlos Alberto erregeak Konstituzioa onartu zuen. Eskuineko diputatu eta finantza-ministroa izan zen Turinen, baina kargua utzi behar izan zuen 1852an, ezkerrarekiko hitzarmena (connubio) izenpetu ondoren. Viktor Emanuel II.ak deitu zion berriz ere urte bereko azaroan, eta Piamonteko politikaren buruzagi bihurtu zen Cavour.

1850ean, Siccardi legeen alde egin zuen hitzaldi batean eta Massimo D'Azeglioren gobernuko kide izatera iritsi zen, Nekazaritza, Merkataritza eta Itsas Armadako ministro, eta, 1851n, kontrol ekonomikoa osatu zuen finantza-eskumenak ere bereganatu zituenean. 1852n, ezker liberaleko indar nagusiena zen Urbano Rattazzirekin eginiko koalizio batek Ministro Kontseiluaren lehendakaritzara eraman zuen azaroan[1].

Erreformak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kargu honetan, Cavourreko kondea Sardiniako erresumaren ekonomia eta industria indartzeko ahaleginetan murgildu zen, burdinbideak eta bide-sareak eraiki eta Fréjus tunela abian jarriz. Nekazaritzan aurreratzeko, ekoizpen berriak txertatu zituen eta ureztatze-bideak eraiki eta hobetu zituen. Burdingintza sortzea sustatu zuen, eta ehungintzari ere lagundu zion. Gudarostean erreformak egiteko, La Marmora jeneralaren laguntza izan zuen, eta La Speziako itsas armategia erakitzea agindu zuen.

Barne-politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Camilo Belso, Cavourreko kondea.

Arlo honetan, Cavour monarkia konstituzionalaren bidetik aritu zen eta liberalismoa bultzatu zuen bai politikan eta baita ekonomian ere, baina erreforma hauek guztien arrazoia matxinada demokratiko edo errepublikazaleak uxatzea izan zen. Cavourren ustez, Piemonte-Sardiniak industrializazioa zaindu behar zuen ekonomia aurrerakoi bat ziurtatu nahi bazuen eta, horretarako, protekzionismoa ere erabili beharrean izango bazen ere, doktrina liberalak ezinbestekoak ziren.

Cavourren ustez, demokraziaren hainbat printzipio onargarriak ziren, baina eraentza politikoaren burua elite baten pean egon behar zuen. Ideia hauek aldendu zuten Giuseppe Garibaldigandik, honen ustez, demokraziak proletalgoa eta nekazariak ere barnean hartu behar baitzituen. Cavourrek, berriz, klase ertaina eta burgesia bakarrik ikusten zituen politikan[2].

Eliza Katolikoaren boterea ere doitzen saiatu zen eta haurrentzako babes-etxeak eraikitzea sustatu zuen eta jesulagunen aurka borrokatu zen, hezkuntzan haiek baitzuten monopolioa.

Gizarte arloan kontserbadore, baina ez zuen kleroak estatu liberalaren gainean pribilegioak izatea onartzen, eta hainbat fraide-ordena ezdeusean utzi eta elizaren pribilegioak eraisten zituen legea onartzea lortu zuen Piamonte-Sardinian. Lege honek berealdiko eskandalua piztu zuen kontserbadoreen artean, eta aurrez-aurre jarri zuen Viktor Emanuel II.a erregearekin. 1855eko apirilaren 26an, erregeak Cavour dimisiorantz eraman zuen, baina, egun batzuk igaro ondoren, Viktor Emanuelek berriro deitu zion kondeari, legegaia nahikoa alboratuta geratu bazen ere.

Atzerri-politika eta Italiaren batasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Camilo Belso, Cavourreko kondea.

Italia handiaren ametsak gidatua, frantses eta ingelesekin aliatu zen Austriako habsburgotarren aurka eta, Niza eta Savoia Frantziaren esku utzi behar izan bazituen ere, Emilia eta Toscana Piemonterentzat lortu zituen. Garibaldiri emandako laguntza militarrari esker, Napoli eta Sizilia batzea lortu zuen. Italiako batasunaren aitzindari izan zen, baina ez zuen bere ametsa erabat gauzatua ikusterik izan, bera hil baino lehentxeago Italiako erresuma aldarrikatu bazen ere (1861eko martxoaren 14).

Cavour oso politiko trebea izan zen Piemonte-Sardiniaren aldeko aliantzak lortzen. Savoiako etxearen pean egongo zen estatu indartsu bat eraiki nahi zuen Italia iparraldean, baina, horretarako, Piemontek Europako potentzien laguntza behar zuen, Austria indartsua aurrez-aurre jarriko baitzitzaion Piemonteren garapen horri. Cavourrek ez zuen 1849ko esperientzia errepikatu nahi, Piemonteko erresuma ahulegia baitzen Austriarekin, bakarrik, borrokatzeko eta gainontzeko Italiako estatuen laguntza oso baliozkoa zen[3].

1854an, Krimeako Gerra hasi zenean, Cavourrek aukera bat ikusi zuen: Turkiaren lagun ziren Frantzia eta Erresuma Batua lurralde haietan nagusitasuna izan nahi zuen Errusiaren aurka ari ziren. Cavourrek Piemonteren laguntza eskaini zien potentzia handiei, Mediterraneoan zituen portuak eskainiz eta Krimeara joango zen gudarostean ere esku hartuz.

Turingo legebiltzarrak ez zion erraz eman baimena espedizio horri: ez zuen piemontear gudariak urruneko lurralde batera borrokara joan behar zutenik ulertzen. Ez zuten interesik han, baina Cavourrek bere helburua lortu zuen eta Piemonteko tropek gogotsu jardun zuten garaileen aldean eta Cavourrek saria jaso zuen, Frantzia eta Erresuma Batuaren ondoan eseri zen negoziazio-mahaian.

1856an, Frantzia, Errusia eta Erresuma Batuak Parisko Ituna izenpetu zuten Austriako ordezkariaren aurrean. Egia esan, Cavourrek ez zuen lur konpentsaziorik lortu Piemontek gudan esku hartzeagatik, baina saioetako bat Italiako arazoa eztabaidatzeko erabili zen, eta hori izan zen bere lorpena, gobernu atzerakoien errepresioaz hitz egiteko aukera izan baitzuen eta Austria-Hungariako Inperioa egin zuen erdiuharte osoan eratzen ari ziren higikunde iraultzaileen erantzule bakarra. Matxinada hauek mehatxu iraultzaile bilaka zitezkeen Europako gobernu ororentzat eta Italiako arazoa garrantzi handikoa ikusi zuten.

1858an, Napoleon III.arekin elkarrizketatu zen, habsburgotarren aurrean, Frantzia eta Piemonteren arteko ituna berresteko. Frantziak aliatu garrantzitsua irabaziko zuen Europako hegoaldean eta Cavourrek Frantzia Austriaren aurka militarki borrokatzea lortzeko itxaropena zuen.

Italian, Viktor Emanuel II.a eta Cavourrek neurri liberalak txertatzeko ahalegina egin zuten, era horretan Italiako estatuak era baketsuan batuko zitzaizkielako. 1860an, Giuseppe Garibaldiri lagundu zion Il Risorgimiento eta Italia batuaren ideian. Frantziaren inbasioaren aurka borrokatzen ari ziren eta 1870ean Italia batuta zegoen, jada.

Aliantza Frantziarekin[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cavourren ekintzei esker, 1859an, Piemonte eta Frantzia Austriaren aurka jarri ziren. Austria galtzaile, Lombardia Piemonterentzat izan zen, baina Napoleon III.ak uste baino azkarrago bukatu zuen guda, Austriarekin armistizioa izenpetu baitzuen. Cavourrek dimisioa aurkeztu zuen, Lombardiaren lorpena Piemontek itxaro zuen ordainsaria baino askoz ere txikiagoa zen-eta. Hala ere, Viktor Emanuel II.aren gustuko ez bazen ere, 1860an, kondea berriro zen kontseiluaren lehendakari.

Austriaren ahuldade politiko eta militarra zela medio, eta Erresuma Batuaren laguntza diplomatikoaz baliatuz, 1860an, Cavourrek herri-galdeketak ezartzea lortu zuen Toscanan, Modena eta Parmako dukerrietan eta Aita Santuen Lurraldean, Piemonte-Sardinia erresuma barnean sartu ahal izateko.

Piemonteko gobernuarentzat mingarri samarra bazen ere, frantziarren laguntza behar zuen Italia batzeko egitasmoan, eta, horretarako, Cavourrek Niza eta Savoia haientzako uztea komenigarritzat jo zuen.

Bi Sizilietako Erresumaren batasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Neurri batean, Cavourrek Alkandora Gorriak antolatzen lagundu zion Garibaldiri 1860ko apirilean, baina, era berean, Sizilia Piemonteko erresumari berehalakoan batzeko presioa ere egin zion, eta Garibaldik uko egin zion horri. 1860ko uztailean, Napoli Piemonteren aldeko matxinadan sartzeko ahalegina egin zuen Cavourrek, baina ez zuen lortu eta Garibaldi geratu zen han, jaun eta jabe.

Cavourrek Viktor Emanueli eskatu zion Garibaldik bere tropak Messinako itsasartean gerarazteko, baina erregeak ez zion jaramonik egin eta, abuztu erdi aldera, Alkandora Gorriak Bi Sizilietako Erresuma inbaditzen hasi ziren.

Azkenean, iraultzaile arriskutsu hura gerarazteko aitzakian, Frantziak baimena eman zion Cavourri Piemonteko gudarostea Aita Santuen Lurraldera bidaltzeko, baina ez zion Erromari eraso egin, Napoleon III.ak garnizio bat baitzuen han Pio IX.a babesteko.

Italiako Erresumaren aldarrikapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urrian, Piemonteko gudarostea Alkandora Gorriekin batera zebilen, eta haIek Napoli hartu zuten. Garibaldik Viktor Emanueli eman zion Italia Hegoaldeko aginte politikoa eta erdiuhartearen nolabaiteko batasuna lortu zen, baina, aldi berean, Garibaldik Cavour kargutik kentzea ere eskatu zuen, eta erregeari ez zitzaion gustatu. 1861eko martxoaren 17an, hegoaldeko borboitarren azken porroten ondoren, Viktor Emanuel II.a egin zuten errege Turinen, eta Cavourren egitasmo estimatua gauzatu zen.

Cavourren ahaleginak, Venezia oraingoz baztertu eta aita santuarekin hitzarmena lortzera zuzendu ziren, baina planak bukatu aurretik, Cavour hil egin zen sendiak Turinen zuen jauregian, ziurrenik malariak jota. 1861eko ekainaren 6an izan zen, eta 50 urte besterik ez zituen[4].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Camillo Benso (Cavourreko kondea) Aldatu lotura Wikidatan