Lamberto Dini

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Lamberto Dini
Lamberto dini.jpg
Atzerriko Arloetako ministroa

2000ko apirilaren 26a - 2001eko ekainaren 6a
Lamberto Dini - Giuliano Amato
Atzerriko Arloetako ministroa

1999ko abenduaren 22a - 2000ko apirilaren 26a
Lamberto Dini - Lamberto Dini
Q55076533 Itzuli

1998ko urriaren 22a - 1999ko abenduaren 21a
Atzerriko Arloetako ministroa

1998ko urriaren 21a - 1999ko abenduaren 22a
Lamberto Dini - Lamberto Dini
Atzerriko Arloetako ministroa

1996ko maiatzaren 18a - 1998ko urriaren 21a
Susanna Agnelli - Lamberto Dini
Q55076533 Itzuli

1996ko maiatzaren 17a - 1998ko urriaren 20a
Minister of Justice Itzuli

1995eko urriaren 19a - 1996ko otsailaren 16a
Filippo Mancuso Itzuli - Vincenzo Caianiello Itzuli
Italiako ministroen kontseiluko presidentea

1995eko urtarrilaren 17a - 1996ko maiatzaren 18a
Silvio Berlusconi - Romano Prodi
Q55096536 Itzuli

1995eko urtarrilaren 17a - 1996ko maiatzaren 16a
Q55096536 Itzuli

1994ko maiatzaren 10a - 1995eko urtarrilaren 16a
Italiako Errepublikako diputatua


Italiako senataria

Bizitza
Izen osoa Lamberto Dini
Jaiotza Florentzia1931ko martxoaren 1a (88 urte)
Herrialdea  Italia
Heriotza  (88 urte)
Hezkuntza
Heziketa Florentziako Unibertsitatea
Michigango Unibertsitatea
Hizkuntzak italiera
Jarduerak
Jarduerak ekonomialaria, politikaria, diplomazialaria eta bankaria
Lantokia(k) Erroma
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa katolizismoa
Alderdi politikoa The People of Freedom Itzuli
Amsterdam Treaty FA Italy.png

Lamberto Dini (Florentzia, Italia, 1931ko martxoaren 1a -) italiar politikaria da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Italiako lehen ministro izan zen 1995-1996 urte-bitartean. Enpresa-zientzietako ikasketak egin zituen Florentziako Unibertsitatean. Gero Estatu Batuetan sakondu zituen, Michigan eta Minnesotako unibertsitateetan, Nazioarteko Diru Funtsean funtzionario-lanetan hasi aurretik. Hamazazpi urtez aritu zen han lanean, harik eta 1975ean Italiaren ordezkari izendatu zuten arte aipatu erakundearen Zuzendaritza Batzordean. 1979an itzuli zen Italiara, eta Italiako Bankuko (Banca d'Italia) zuzendari nagusi izan zen Carlo Azeglio Ciampiren administraziopean. 1982-1989 urte-bitartean Europako Ekonomia Erkidegoko Diru Batzordean parte hartu zuen. Silvio Berlusconiren Forza Italia alderdiko kide ez bazen ere, hark Altxorraren ministerioa eskaini zion 1994ko maiatzean. Dinik, sindikatuekin negoziatzeko esperientziarik gabeko teknokrata izan arren, zenbait berrikuntza egin zituen 1995eko aurrekontuko pentsio-sisteman, eta aldaketa horiek langileak bere aurka jarri zituen, eta gobernuak bertan behera utzi behar izan zuen proiektua.

Aurrerago, Oscar Luigi Scalfaro lehendakariak lehen ministro izendatu zuen. Erreforma hari buruzko hitzarmen bat onartu zuen gero sindikatuekin, eta orduan enpresaburuek gogor kritikatu zuten. Aldi baterako gobernatzailetzat bazeukaten ere, bere erreforma instituzionalen programa gauzatzen ikusteko adina denbora izan zen agintaritzan. 1995eko abenduaren 31n aurkeztu zuen dimisioa, bere agintaldiari zegokionez, kargua berrituko zioten esperantzarekin, Europar Batasunaren italiar lehendakariaren agintaldia bukatu artean behintzat, baina zentro-eskuineko alderdien ustekabeko oposizioaren aurrean, Dinik eta bere ministro-taldeak agintaritza utzi behar izan zuten 1996ko urtarrilaren 11n. Hala ere, lau hilabete geroago, urte hartako Parlamenturako hauteskundeetako irabazleak, Romano Prodik, Kanpo Arazoetako ministro izendatu zuen, eta 2001 arte aritu zen kargu horretan.

Alderdi Liberal Demokratikoko buru da 2007tik eta gaur egun ere kargu horretan dihardu.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Lamberto Dini Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]