Intxaurrondoko geltokia (Renfe Aldiriak)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Infobox train2.png
Intxaurrondo
Irudi gabe eraikina.svg
Kokapen mapa
Lineak

« Ategorrieta Cercanias Logo.svg C-1 red.svg  Herrera »
Kokapena
Helbidea Zubiaurre pasealekua, 65; 20015
Udalerria Donostia,  Gipuzkoa
Geltokiaren datuak
Kodea 11522
Gunea 1. gunea
Irekiera 2011ko maiatzaren 12a
Irisgarria Geltoki irisgarria 
Zerbitzuak Aiga elevator inv.svg Aiga toilets inv.svg 
Nasa kopurua 2
Trenbide kopurua 2
Jabea ADIF
Eragilea(k) Renfe Operadora
Garraio zerbitzuak
Renfe Aldiriak C-1  Irun - Brinkola
d·bus 08  Gros - Intxaurrondo
09  Egia - Intxaurrondo
14  Bidebieta
29  Intxaurrondo Sur
31  Intxaurrondo - Ospitaleak - Altza
B3  Egia - Intxaurrondo
B10  Zubiaurre - Bidebieta - Buenavista

Intxaurrondo ADIFek Donostia udalerriko izen bereko auzoan duen erdilurperatutako tren geltokia da. Renfe Operadora eragileak ustiatzen du, Donostiako Renfe Aldirien C-1 lineari dagokiola. 2011ko maiatzaren 12an inauguratu zen[1] eta Renfeko Aldirien sareko 1. tarifa-guneari dagokio.

Geltokia Zubiaurre pasealekuan dago eta trenbideen gaineko bestibulu eraikinaren bidez du sarbidea. Bestibuluak txartel salmentarako makinak, komun irisgarriak eta informazio eta laguntzarako interfonoa jasotzen ditu, eta trenbideen gainean eta igogailuen inguruan ezarritako beirateei esker argiztatzen da. Horren behean, 160 metro luze diren bi alboko nasa (aldirikoen tren bikoitz batek geldialdia egin ahal izateko nahikoa luze) eta bi trenbide daude, zinkezko markesinaz estalita, bidaiarien bestibulua bezala, gune guztiari osotasuna eman nahian.

Geltokiaren eraikuntzarekin batera, eta ADIF eta Donostiako Udalaren arteko hitzarmenaren ondorioz, ADIFek Zubiaurreko trenbide-lubakia estali zuen 160,4 metro luzeran zehar, 9.244.980,1 euroko kostua izan zuen aktuazioan, eta Udalak ingurua urbanizatu zuen, Txaparreneko parkearen handipena barne.[2]

Kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Geltokia hurrengo trenbideen parte da:

Sarbideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Geltokiak sarbide bakarra du, kaleko kotan eta trenbideen gainean kokatutako bestibulura. Behealdean bi alboko nasa daude, eskaileraz zein igogailuz hornituta.

  • Arrapala bidezko sarbidea Autobusa Sarbide irisgarria Zubiaurre pasealekua, 65

Irisgarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nahiz eta geltokiaren sarbidea irisgarria izan, nasa eta trenaren arteko tartea ez da irisgarria, kota aldaketa dela eta. Arartekoak argitaratutako irisgarritasuna eta garrioaren ikerketa-diagnosiaren arabera, «Mugikortasun Urriko Pertsona erabiltzaileak ezin du modu autonomoan nasa eta unitate mugikorraren plataformaren arteko desnibela libratu», eta «Burdinbide zerbitzuen eragileak ez du Mugikortasun Urriko Pertsona erabiltzaileari bermatu ibilgailutik igo edota jaistea[4]

Lotuneak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Geltokiaren kanpoaldean Donostiako Tranbia Konpainiaren Zubiaurre Puente eta Zubiaurre 70 izeneko autobus geralekuak daude.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz)ADIF Adif pone en servicio el nuevo apeadero de Intxaurrondo el jueves 12 de mayo . Noiz kontsultatua: 2018-06-10.
  2. (Gaztelaniaz)Libre, Vía «Intxaurrondo, en San Sebastián, estrena apeadero con 76 trenes diarios» www.vialibre-ffe.com . Noiz kontsultatua: 2018-06-10.
  3. (Gaztelaniaz)ADIF Adif pone en servicio el nuevo apeadero de Intxaurrondo el jueves 12 de mayo . Noiz kontsultatua: 2018-06-10.
  4. (Gaztelaniaz) Ararteko (PDF), ESTUDIO-DIAGNÓSTICO ACCESIBILIDAD y TRANSPORTE - Intxaurrondo, . Noiz kontsultatua: 2018-06-11.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]