Edukira joan

Irandar gastronomia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Persiar kabab bi arroz ezberdinekin.
Tah dig (atzean) joreshteki zerbitzatua.

Irandar edo persiar gastronomia probintzia eta eskualde guztietatik datozen hainbat sukaldaritza-ezaugarri eta -estiloren nahasketa bat da.[1] Herrialde horretako gastronomian oso estimatua da nazioartean ezaguna den kabiarra.

Irango sukaldean, oso sinplea dena, beti hartzen dituzte ogia, barazki freskoak eta ura. Arroza ezinbesteko elementua da plateretan, baita gatz arrunta, piperbeltza eta zumakea ere (espezia leuna). Ogi mota bat baino gehiago dago, eta naturalena janari guztia aldi bakar batean zerbitzatzea da, aldez aurretik ezarritako ordenarik gabe. Baina ohitura da lehenik plater sendoenak jatea eta gero arinenak.

Irango sukaldaritzak oso errezeta sofistikatuak ditu, eta belar hauek erabiltzen dituzte: menda, txipa-belarra, martorria, etab. Irango plater gehienen laguntzaile izaten den zumakea da Irango espezierik ezagunena. Irango arroz-plater batzuetan zereshk (Berberis vulgaris) beratzeko baiak zerbitzatu ohi dituzte.

Persiako sukaldean zopa ugari prestatzen dituzte, dilista, fideo, jogurt, fruitu lehor eta abarrekin. Abgushta (prestatzen eta zerbitzatzen den ontziagatik dizi ere deitua) izaera nazional nabarmena duen plater bat da. Arkumeki, xukrut eta garbantzuekin egositako plater bat da. Zerbitzatzeko orduan erritu bat har daiteke kontuan, zerbitzatu ondoren mahaikideak berak mortero batekin egiten baitu. Irango eskualdeek plater hau prestatzeko modu bereziak dituzte, eta, horrela, babarrunak, alberjiniak, oliotan frijitutako arkume-giltzurrunak eta abar aurki daitezke.

Mendebaldean platerik ezagunena bildots-haragiarekin egiten den kebab da, nahiz eta chelow kabab, kebab bera baina arrozarekin, eta kabab-e morgh oilasko errearekin barietateak dauden.[2] Iranen ash izeneko zopa ospetsua da. Hau persiar dietanoinarrizko osagaia da, exekuzio errazekoa eta oso zaporetsua. Hainbat modutan presta daiteke, segun eta jatorrizko eskualdea. Kaspiar aldean gaizkata-kebab jan daiteke, eta Tabrizen, berriz, kebab aldaera bat dago: farsi shishlik (azerbaijaneraz: pizola). Pintxoa da, eta arkume-saihetsak, tomate eta piper berdeak- oso minak batzuetan- dituena. Herrialdeko beste leku batzuetan, kebabaren laguntzailea arroza, tomate erreak, azenario birrindua edo erremolatxa izan ohi da. Ogiaren ondoan tipula gordinak zerbitzatu ohi dira. Shirin poloa ere oso ezaguna da: arbendolak dituen arroza, laranja azal konfitatua eta oilasko sofritua baratxuriarekin, tomate-orea eta espezia gozoak.

Plater osagarriak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Torshi-e lite, alberjinia egosiarekin egindako ozpinetakoa.

Badira irandar platerei (mojallafat) lagundutakoak, eskualdearen arabera janarian (nahar) eta afarian (sham) ezinbestekoak direnak. Plater hauek sabzi izeneko belar freskoak (albaka, martorri eta iturri-belar nahasketa) eta noon izeneko ogiak, fetaren oso antzekoa den panir izeneko gazta, ozpin-luzokerak, tomateak, tipulak, jogurra eta limoi zukua osagarriak dituzte.

Ozpinetakoak ozpinetan ontzen dira. Kaspiar aldean sir asko jaten dute, ozpinetan egindako baratxuriz osatua. torshi-e jiarshur (ozpin-luzokerak gatzunean) oso tipikoa da. Jogurta, farsi mastean, eguneroko menu ororen parte da, entsaladan prestatzen da, baratxuriarekin, txipa-belarrekin, fruta freskoarekin nahasten da eta eztia gehitzen zaio; plater hau postrean jan daiteke, baita plateren artean edo zizka-mizka gisa ere.

Tea (čāy) gosaltzeko orduan zerbitzatzen dute, eta bazkaldu eta afaldu aurretik eta ondoren.[3] Tea chaijanetan (te-etxean) zerbitzaten dute. XIX. mendean, hormak motibo mitologikoekin margotzen zituzten artisten topaleku ziren. Gaur egun, beren nortasuna duten establezimenduak dira.

Ogia (nan edo nun izenekoa) lau eratara prestatzen dute:

  • Barbaria gari-irinarekin egiten da, eta 40 eta 60 cm arteko diametroa duen pizza mehe baten oinarria da. Azerbaijandar aldean ohikoa da (turkiarren eragina, argi eta garbi).[4]
  • Sangaka, aurrekoaren antzekoa baina irin integralez egina eta lodiera pixka bat duena (zentimetro erdi) eta zulo batzuk dituena. Ogi mota hau herrialdeko ezagunena da.
  • Lavasha, irin zuriz egina; oso testura finekoa da, eta plater baten gainean tolestuta zerbitzatzen da, eskuzapi baten antzera.
  • Taftuna, lavasha bezain fina baina tamaina handikoa, gari-irinaz egina. Ogi mota hau labeko hormetan itsatsita egosi ohi da.

Qom eta Yazd probintzietako gozokiek ospe handia dute eta oso tipikoak dira. Ezagunenak honako hauek dira: baglava, intxaur gozo oliotsuez osatua eta normalean diamante moduan moztua; lowz-e-bidmeshk, sahats perfumatua, eta sohan, irinez eta intxaur gozoz osatua. Leku guztietan ezagunena eta eskuragarriena kebabia da.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) Clark, Melissa. (2016-4-19). «Persian Cuisine, Fragrant and Rich With Symbolism» The New York Times.
  2. Walker, H.. (1992). Oxford Symposium on Food and Cookery 1991: Public Eating: Proceedings. in: Proceedings of the Oxford Symposium on Food and Cookery. Prospect Books, 272 or. ISBN 978-0-907325-47-5..
  3. (Ingelesez) Maslin, Jamie. (2009-10-13). Iranian Rappers and Persian Porn: A Hitchhiker's Adventures in the New Iran. , 58 or. ISBN 978-1-60239-791-0..
  4. Collinson, Paul; Macbeth, Helen. (2014). Food in Zones of Conflict: Cross-Disciplinary Perspectives. Berghahn Books, 178 or. ISBN 978-1-78238-403-8..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]