Izarbeibar

Koordenatuak: 42°40′43″N 1°45′02″W / 42.6785202°N 1.75057647°W / 42.6785202; -1.75057647
Wikipedia, Entziklopedia askea
Enekorga (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 14:00, 1 urtarrila 2021
Izarbeibar
 Euskal Herria
Administrazioa
Herrialdea Nafarroa
Udalerriak11
Herri handienaGares
Geografia
Koordenatuak42°40′43″N 1°45′02″W / 42.6785202°N 1.75057647°W / 42.6785202; -1.75057647
Azalera159,16 km²
Demografia
Biztanleria6.042 (2022:  23)
DentsitateaERROREA: ezin izan da automatikoki kalkulatu, arazoa konpontzeko egin klik hemen biztanle/km²

Izarbeibar[1] ([is̻aɾβeiβaɾ]) Nafarroa Garaiko erdialdeko bailara eta eskualde historikoa da, Iruñerriaren hegoaldean kokaturik dago, gaur egungo Garesaldea eskualdean. Herri nagusia Gares da.

Geografia

Kokapena

Izarbeibarra Nafarroako erdi-erdian dago kokatua, Garesaldea eskualdean eta Iruñeko merindadearen hegoaldean. Iparraldean, Erreniega mendilerroaz bestaldean, Iruñerria du, Etxauribar eta Galar eta Zizur zendeak hain zuzen. Ekialdean, Alaitz mendiko harrobia ikusgai, Muru Artederreta eta Orbaibarra. Hegoaldean, Nekeas izeneko alderdiaz haratago, Mendigorria eta Artaxoa daude. Mendebaldean, Mañeruibarra dago, Lizarrako merindadean.

Flora eta fauna

Izarbeibarrean pinuak, arteak, makalak, haritzak eta urkiak topa daitezke, baita erromeroa, ezkaia eta izpilikua ere. Zelaietan zerealak daude gehienbat, baina zainzuriak, olibondoak eta mahastiak ere badaude. Azken urteotan Nafarroako Ubidetik datorren urarekin (ibarra ekialdetik hegoaldera zeharkatzen baitu) ureztalurrak ugaldu dira, babarrunak, artoa eta abarrekin.

Animalien artean honako hauek topa daitezke: basurdeak, azeriak, untxiak eta erbiak, eperrak, miruak, belatzak, arrano sugezaleak, ubarroiak, lertxunak eta zikoinak. Abeltzaintza tradizionala, lehen ugaria bazen ere, orain gainbehera doa, baina zenbait etxalde industrial (zerritegiak edo oilotegiak esaterako) badaude.

Udalerriak

Eunate baseliza Izarbeibarko bihotzean.

Legarda, Uterga, Adios, Ukar, Biurrun, Olkotz, Tirapu, Añorbe, Eneritz, Muruzabal, Obanos eta Gares herriek osatzen dute.

Antzinean udal bakarra bazen ere, gaur egun herri guztiek berea osatu dute (salbuespena Biurrun-Olkotz da), nahiz eta zerbitzu batzuetarako berriro batasuna berreskuratu nahi da.

Kultura

Euskara

Egoera

Euskarari dagokionez, gaur egun hiztun gutxi daude, nahiz eta XIX. mendera arte eskualdeko hizkuntz mintzatuena izan. Napoleon Printzearen garaietan oraindik ere euskara mintzatzen zen. Euskararen presentzia leku izenetan, gaztelaniazko hainbat hitz eta esapidetan, baita antzinako izkribuetan (Juan de Beriain idazlea dugu adibide) ere gorde da. 1860ko erroldan %14 euskalduna zen.

Gaur egun, Utergan, Biurrunen, Obanosen, Añorben eta Garesen ematen dira euskara klaseak. 2010ean % 15a da euskalduna; Garesko (%20a euskaldun, zonalde mistoan eta ikasleen %60a D ereduan) Udalak Euskara Zerbitzua du; bere ekimenaz eta eskualdeko galdutako euskalkia aztertu duen Aitor Arana hizkuntzalariaren laguntzaz hizkuntza ondarea berreskuratzeari ekin zitzaion[2].

Ikerketa lanak

Beste ondasun batzuk

Izarbeibartar ezagunak

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak