Ukar

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Ukar
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria

Ukarko armarria

Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroako Foru Erkidegoa
Merindadea Iruñeko merindadea
Eskualdea Gares
Izen ofiziala Escudo de Ucar.svg Úcar
Alkatea Carlos Lekunberri Erro
Posta kodea 31154
INE kodea 31234
Herritarra ukartar
Kokapena
Koordenatuak 42° 40′ 36″ N, 1° 42′ 19″ W / 42.676666666667°N,1.7052777777778°W / 42.676666666667; -1.7052777777778Koordenatuak: 42° 40′ 36″ N, 1° 42′ 19″ W / 42.676666666667°N,1.7052777777778°W / 42.676666666667; -1.7052777777778
Ukar hemen kokatua: Nafarroa Garaia
Ukar
Ukar
Ukar (Nafarroa Garaia)
Openstreetmap logo.svg Ikusi OpenStreetMapen
Azalera 11,80 km2
Garaiera 528 metro
Demografia
Biztanleria 191 biztanle
% 58,24 Twemoji 1f6b9.svg  Twemoji 1f6ba.svg % 41,76
Dentsitatea 16,19 biztanle/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
Green Arrow Up.svg% 43,41
Zahartze tasa[1] % 31,46
Ugalkortasun tasa[1] ‰ 57,14
Ekonomia
Jarduera tasa[1] % 85,19 (2011)
Genero desoreka[1] % 0 (2011)
Langabezia erregistratua[1] % 9,5 (2013)
Kultura
Euskaldunak % 1,91 (2010)
Euskararen erabilera % 0,0 (2011)
Datu gehigarriak

Ukar[2] Nafarroako udalerria da. Iruñeko merindadeko herri honek 191 biztanle zituen 2014. urteko erroldaren arabera. Nafarroako hiriburutik 22 kilometrora dago.

Iruñerriko Mankomunitatea, zaborra bildu, ur-hornidura eta bestelako zerbitzuak eskaintzeaz arduratzen da, Iruñea inguruko gune metropolitarreko beste hainbat herritan bezala.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inguru naturala eta kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herria, Nafarroa mendebaldean kokatzen da, Obanos eta Campanas elkartzen dituen NA-601 errepidetik abiatuta dagoen errepide lokal batetik kilometro bat egin ostean.

Ukarrek Biurrun-Olkotzekin eta Galar Zendearekin egiten du muga iparraldean, Biurrun-Olkotzekin ekialdean, Adiosekin eta Eneritzekin mendebaldean, eta Añorberekin eta Tirapurekin hegoaldean.

Klima eta landaredia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udalerriko klima mediterraneo-kontinental motakoa da, altueraren arabera, aldatu egiten dena. Urteko batez besteko tenperaturak 10 eta 13 gradu artekoak eta prezipitazioak 700 eta 900mm bitartekoak dira. Urtarorik euritsuenak udaberria eta udazkena izaten dira eta urte osoan zehar 90 egun euritsu izaten dira.

Ukarko antzinako landaredia bi motako zuhaitzek osatzen zuten, batetik, mediterranear motakoa (zumela), eta bestetik azpimediterranear motakoa (hosto txikiko haritza). Basoek 87 hektarea hartzen dituzte gaur egun, eta herrian dauden pinuak, bertakoak dira, ez dira Austria edo Japoniatik ekarriak Nafarroako beste herri gehienetan bezala.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erdi Aroko jaurerria, XI. mendetik aurrera San Juan de la Peña monasterioa izan zen Ukarren jabe eta onuradun nagusia. 1370an, Rodrigo Uriz jaunaren exekuzioaren ondoren, jabetza Nafarroako koroak bereganatu zuen berriro ere. Karlos III.a erregeak bere anaiordearen omenezko Muruzabalgo bizkonderriari batu zion Ukar, 1407an. XVIII. mendearen amaieran, jaurerriaren jabea Granada Ega dukea zen, herritarren eta inguruko lurretan bizi zirenen petxen onuraduna. Dena den, herria ibarreko diputatuak eta herritarren artean aukeratutako erregidoreek zuzentzen zuten.

1835 eta 1845 urteetako udal eraberritzearen ondorioz, Ukar udalerri independente bihurtu zen eta 1846an behin betiko banatu zen Izarbeibarretik. XIX. mendearen amaieran herriak eskola bakarra zeukan, eta bertan lan egiten zuen irakasleak 500 erreal jasotzen zituen soldata moduan. Herritik kanpo bide bakarra zegoen, Iruñera Biurrun zeharkatuta zeramana.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herriko ekonomia jarduera nagusia nekazaritza da, eta biztanle aktiboen %80 sektore horretan aritzen dira lanean, nahiz herritarren erdientzat nekazaritza jarduera osagarria baino ez den. Mahastiek eta fruitu arbolek hartutako bi hektarea kenduta, laborantza lur ia guztiak zerealen landaketarako erabiltzen dira. Gehienak idorreko laboreak dira. Mahats eta olibondoek garrantzia galdu dute XX. mendean, zerealen mesedetan. Mende hasieran olibondoek hamazortzi hektarea eta mahastiek 260 hektarea hartzen bazituzten ere, gaur egun ia erabat desagertu dira.

1920ko abenduaren 2an, herriko nekazarien kooperatiba sortu zen, eta mende erdi geroago, 1975an, lur eremuaren berrantolakuntza burutu zen, 606 hektareari eta 139 lurjaberi eraginda. Lur komunak 77 hektarea baino ez dira (landu daitezkeen lurren %6,6a), eta gehienak larretzat erabiltzen dira.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ukarko biztanleria
Datu-iturria: www.ine.es

2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko etorkin bakarra bizi zen herrian, biztanleriaren %0,64a (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udaletxea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udaletxea 1987an amaitu zuten, antzinako eraikinaren orube berean. Jatorrizko udal eraikinetik hormak eta harrizko arkuak baino ez dira mantendu. Eraikinak bi solairu ditu: beheko solairuan harategia eta beste lokal bat daude eta lehen solairuan, idazkari eta alkatearen bulegoak eta osoko bilkurak egiteko aretoa. Horrez gain, lehen solairuko gela batean, herriko anbulategia dago. Udaletxe berria eraikitzeko lanek 5,9 milioi pezetako aurrekontua izan zuten eta Nafarroako gobernuaren dirulaguntza jaso zuten.

Ukarko udaletxeko idazkaria, Adios, Legarda, Muruzabal, Obanos, Tirapu, Eneritz eta Utergako idazkari ere bada. Udalak alkatea eta lau zinegotzi dauzka.

  • HELBIDEA: Donejakue Bidea Kalea, 10

Udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azken agintaldietan Ukarko alkate kargurako Sebastián Petrina Zia aukeratu dute, zerrenda desberdinen izenean. 2007an Agrupación Independiente de Úcar (AIU) taldeak herriko bost zinegotziak lortu zituen. Baliogabeko botoak 9 izan ziren (emandako guztien %10,84a) eta zurizko 21 boto izan ziren (botoen %28,38a). Abstentzioa %40,71koa izan zen.

Ukarko Udala (2007)
Alderdia Botoak Aukeratua?
Sebastian Petrina Cia (AIU) 43 Bai
Marta Erdozain Lekunberri (AIU) 42 Bai
Juan Carlos Irure Uharte (AIU) 33 Bai
Jose Joaquin Lekunberri Eslaba (AIU) 26 Bai
David Cia Aguila (AIU) 20 Bai

2011ko udal hauteskundeetan ere Sebastián Petrina aukeratu zuten alkate, kasu honetan Agrupación San Miguel taldearekin[3].

Alkateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007-2011 Sebastián Petrina Zia AIU
2011-2015 Sebastián Petrina Zia San Miguel
2011-2015 Carlos Lekunberri Erro

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nafarroako gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera Ukar eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %1,61ek zekien euskaraz hitzegiten.

2008an Nafarroako Ezker Batuak eta Nafarroa Baik Euskararen Foru Legea aldatu eta gune mistoan udalerri gehiago sartzeko (horien artean Ukar) proposamena aurkeztu zuten Nafarroako legebiltzarrean. UPN ez beste talde guztien baiezko botoarekin proposamena aurrera aterako zela zirudienean, PSN alderdiaren ustegabeko jarrera aldaketak, atzera bota zuen gune mistoaren hedapena[4].

Jaiak eta ospakizunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ukarko herriko jaiak abuztuaren 15etik hurbilen dagoen asteburuan ospatzen dira.

Zerbitzuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Obanosen egoitza nagusia duen "Izarbeibarko Zerbitzuen Mankomunitatea", zaborra bildu, ura hornitu eta bestelako zerbitzuez arduratzen da Ukar eta eskualdeko beste hainbat herritan.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • San Miguel baseliza
  • Santa Barbara baseliza

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ukar
Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa