Adios

Wikipedia, Entziklopedia askea
Adios
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Vista de Adiós, Navarra.jpg
Adiosko bandera
Bandera

Adiosko armarria
Armarria


Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Garaia
MerindadeaEscudo de Pamplona.svg
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroa
Izen ofizialaBandera adios.svg Adiós
AlkateaAndrés Pérez Goñi (AIA, indep.)
Posta kodea31153
INE kodea31007
HerritarraAdiostar (edo katxulo, ez of.)
Geografia
Koordenatuak42°41′11″N 1°44′9″W
Azalera8,3 km²
Garaiera482 metro
Distantzia23 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria152 (2020: Red Arrow Down.svg −3)
Dentsitatea20,48 biztanle/km²
Zahartzea[1]% 25,14
Ugalkortasuna[1]‰ 0
Ekonomia
Jarduera[1]% 0 (2011)
Desberdintasuna[1]% 0 (2011)
Langabezia[1]% 10,06 (2013)
Euskara
Euskaldunak% 7,10 (2018)[2]
% 4,12 (2010)[1]
Datu gehigarriak
SorreraXIII. mendea baino lehen
Adiots 21-6-22

Adios[3] ([aði.os̺]) Nafarroa Garaiko udalerria da, Izarbeibarrean. Nafarroako hiriburutik 23 kilometrora dago. Herriak 170 biztanle zituen 2014. urteko erroldaren arabera.

Iruñerriko Mankomunitatea, zaborra bildu, ur-hornidura eta bestelako zerbitzuak eskaintzeaz arduratzen da, Iruñea inguruko gune metropolitarreko beste hainbat herritan bezala.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inguru naturala eta kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruñeko merindadearen hegoaldeko herria da, eta Obanos eta Arrizabalaga arteko bidea eta ondoren NA-601 errepidea hartuta ailegatzen da herrira.

Adiosko udalerriaren mugak honakoak dira: Uterga iparraldean, Muruzabal mendebaldean, Eneritz hegoaldean eta Ukar ekialdean. Horrez gain, iparraldean Erreniega mendilerroarekin egiten du muga.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herrigunearen kanpoaldean, itsasoaren mailatik 444 metrora, Espainiako Nekazaritza ministerioaren estazio meteorologikoa dago.[4]

Herriak eta auzoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izena Biztanleria (2011)[5] Mapa
Adios 186

City locator 3.svg Herriburua.City locator 5.svg Hustua.
Adios 186
Larrain 0

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Adiosko biztanleria
Datu-iturria: www.ine.es

2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko hamaika etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %6,32 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Adiosko alkatea AEA herri ekimeneko Andrés Pérez Goñi da 2007ko udal hauteskundeez geroztik, bere taldeak udaleko bost ordezkarietatik lau lortu zituen. Baliogabeko botoak hamaika izan ziren (emandako boto guztien %9,82) eta boto zuriak bi izan ziren (%1,98). Abstentzioa %23,81ekoa izan zen.

Adiosko Udala (2007)
Alderdia Botoak Aukeratua?
Andrés Pérez Goñi (AEA) 59 Bai
Lorea Eslaba Goñi (AEA) 52 Bai
Pablo Javier Begiristain Muruzabal (AEA) 49 Bai
Jose Miguel Arlegi Armendaritz (AEA) 43 Bai
Jose Fermín Domínguez Calvo (AIA) 40 Bai

2011n Pérezek bere karguan errepikatu zuen, AIAren (Agrupación Independiente de Adiós) izenean; hauteskundeetan AIAk 57 boto (5 hautetsi) lortu zituen eta AEAk (Agrupación de Electores de Adiós) 23 (0).

Alkateen zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2003-2007 Fortunato Bidaurreta Pérez Indep.
2007-2011 Andrés Pérez Goñi AEA
2011- Andrés Pérez Goñi AIA

Udaletxea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udaletxeko idazkaria Muruzabal, Ukar eta Enerizko idazkari ere bada. Udalak alkatea eta lau zinegotzi dauzka.

Adiosko udaletxeko idazkaria, Eneritz, Legarda, Muruzabal, Obanos, Tirapu, Ukar eta Utergako idazkari ere bada.

  • HELBIDEA: Recreo Kalea, z/g

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nafarroako gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera Adios eremu ez-euskalduneko udalerria zen, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania zen. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %4,38k zekien euskaraz hitz egiten.

2008an Nafarroako Ezker Batuak eta Nafarroa Baik Euskararen Foru Legea aldatu eta gune mistoan udalerri gehiago sartzeko (horien artean Adios) proposamena aurkeztu zuten Nafarroako legebiltzarrean. UPN ez beste talde guztien baiezko botoarekin proposamena aurrera aterako zela zirudienean, PSN alderdiaren ustegabeko jarrera aldaketak, atzera bota zuen gune mistoaren hedapena[6]. 2017ko ekainaren 22an Nafarroako Parlamentuak eremu mistora pasatzea erabaki zuen, beste 43 udalekin batean.

Jaiak eta ospakizunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

San Andres du patroia eta erromerian Eunatera joan ohi da.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

San Andres parrokia, XVI. mendean eraikitako eliza gotikoa da. XVII. mendean zaharberritu eta ezaugarri barrokoak gehitu zitzaizkion. Eliza barruan, XVII. mendeko bi erretaula erromanista aurki daitezke.

Adiostar ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa