Biurrun-Olkotz

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Biurrun-Olkotz

 Nafarroa Garaia
Biurrun-Olkozko bandera

Biurrun-Olkozko armarria

Izen ofiziala Biurrun-Olcoz
Estatua
Erkidegoa
Merindadea
Espainia
Nafarroako Foru Erkidegoa
Iruñeko merindadea
Alkatea Pablo Labiano Jauregi
(AEBO, indep.)
Herritarra biurrundar, olkoztar
Koordenatuak 42°41′32″N 1°40′45″W / 42.69222°N 1.67917°W / 42.69222; -1.67917Koordenatuak: 42°41′32″N 1°40′45″W / 42.69222°N 1.67917°W / 42.69222; -1.67917

Maps of municipalities of Navarra Biurrun-Olkotz.JPG

Eremua 16,90 km2
Garaiera 607 m
Distantzia 18 km Iruñera
Posta kodea 31398
Biztanleria 223 bizt. (2014)
Dentsitatea 13,2 bizt./km²

Biurrun-Olkoz[1] Nafarroako erdialdean eta Izarbeibarreko eskualdean dagoen udalerria da. Bi herrik osatzen dute, Biurrun eta Olkotz. 2012ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, 235 biztanle dituzte bien artean. Iruñeko merindadeko herria da.

Iruñerriko Mankomunitatea zabor-bilketaz, ur-horniduraz eta bestelako zerbitzuez arduratzen da, Iruñea inguruko gune metropolitarreko beste hainbat herritan bezala.

Inguru naturala eta kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herria Nafarroa erdialdean kokatzen da, Iruñerriko gune-metropolitarreko hegoaldeko lehen haranean. Herrira heltzeko Iruña eta Tutera arteko N-121 errepidea hartu behar da eta ondoren herrira heltzen den toki-errepidea.

Biurrun-Olkotzek Galar Zendearekin eta Ukarrekin egiten du muga iparraldean, Tebas-Muru Artederretarekin eta Untzuerekin ekialdean, Ukar eta Tirapurekin mendebaldean, eta Barasoain eta Untzuerekin hegoaldean.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biurrun-Olkozko biztanleria
1897 1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2001 2006
* * * * 560 592 545 424 304 188 169 185 200

2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko hamaika etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %5,24 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Parke eolikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Nafarroako parke eolikoak»

Biurrun-Olkotz udalerriaren mugen barruan, Tirapu eta Añorbe bitartean, Nafarroako gobernuak eraikitako "San Esteban" izeneko parke eolikoa dago. Ezarritako indarra 24,42 megawattekoa da.

Ondarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Olkozko dorrea oinarri laukizuzendun dorretxea da. Dorrea XVI. mendean eraiki zuten Oztarrek, ondoren Bakedano familiarekin ahaidetu zirela. Eraikinak, mendearen hasieran altxatua, harlanduzko hormak ditu, eta ildaxka lau batez banaturiko bi zatiz osaturik dago. Gaur egun dorrearen estaldura eta barruko gelen banaketa falta dira. Sarrera mendebaldean dago, erdi-puntuko arku itxiaz eta dobela handiez osaturik. Dorretxearen jatorrizko armarria nahiko kalteturik dago.

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biurrun-Olkozko alkatea "B-O" herri ekimeneko Jesús Ignacio Astrain Zaratiegi da 2007ko udal hauteskundeez geroztik; beste zerrenda bat aurkeztu bazen ere, haren taldeak udaleko bost ordezkariak lortu zituen. Baliogabeko botoak hiru izan ziren (emandako boto guztien %2,50) eta boto zuriak lau izan ziren (%3,42). Abstentzioa %35,14ekoa izan zen.

Biurrun-Olkozko Udala (2007)
Alderdia Botoak Aukeratua?
Jesus Ignacio Astrain Zaratiegi (B-O) 65 Bai
Julian Maria Otazu Loitegi (B-O) 57 Bai
Felix Goñi Soto (B-O) 49 Bai
Pablo Labiano Jauregi (B-O) 41 Bai
Miguel Angel Barasoain Sobrino (B-O) 39 Bai

2011n Agrupación Electoral Biurrun-Olcoz (AEBO) izan zen bakarra eta Pablo Labiano aukeratu zuten alkate.

Udaletxea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udaletxea Biurrun kontzejuan dago, Jai Eder plazan. XX. mendearen amaieran, eraikinak zaharberritze sakona izan zuen, eta eraberritze horrekin batera, eskolak egokitu ziren. Bi solairu dauzka. Udala alkateak eta lau zinegotzik osatzen dute. Biurrungo udaleko idazkaria, Tebas-Muru Artederretako idazkari ere bada.

  • HELBIDEA: Jai Eder plaza, 1 (Birrun kontzejua)

Alkateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alkateen zerrenda
1979-1983
1983-1987
1987-1991
1991-1995
1995-1999
1999-2003
2003-2007
2007-2011 Jesús Ignacio Astrain Zaratiegi Indep.
2011- Pablo Labiano Jauregi Indep.

Euskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nafarroako gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera Biurrun eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %3,78k zekien euskaraz hitz egiten.

2008an Nafarroako Ezker Batuak eta Nafarroa Baik Euskararen Foru Legea aldatu eta gune mistoan udalerri gehiago sartzeko (horien artean Biurrun-Olkotz) proposamena aurkeztu zuten Nafarroako legebiltzarrean. UPN ez beste talde guztien baiezko botoarekin proposamena aurrera aterako zela zirudienean, PSN alderdiaren ustegabeko jarrera aldaketak atzera bota zuen gune mistoaren hedapena[2].

Zerbitzuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garesen egoitza nagusia duen "Izarbeibarko Zerbitzuen Mankomunitatea" zaborra bildu, ura hornitu eta bestelako zerbitzuak emateaz arduratzen da Biurrun-Olkotzen eta eskualdeko beste hainbat herritan.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Biurrun-Olkotz Aldatu lotura Wikidatan
Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa