Tirapu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Tirapu
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Tirapu.jpg

Tirapuko armarria

Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroako Foru Erkidegoa
Merindadea Iruñeko merindadea
Eskualdea Izarbeibar
Izen ofiziala Arms of Spain.svg Tirapu
Alkatea Iñaki Lafuente Górriz
Posta kodea 31154
INE kodea 31229
Herritarra tirapuar
Kokapena
Koordenatuak 42° 39′ 31″ N, 1° 42′ 05″ W / 42.658611111111°N,1.7013888888889°W / 42.658611111111; -1.7013888888889Koordenatuak: 42° 39′ 31″ N, 1° 42′ 05″ W / 42.658611111111°N,1.7013888888889°W / 42.658611111111; -1.7013888888889
Azalera 5,58 km2
Garaiera 505 metro
Distantzia 24 km Iruñera
Demografia
Biztanleria 57 biztanle
Twemoji 1f6b9.svg
62,75 / 100
Dentsitatea 10,22 biztanle/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
Red Arrow Down.svg -% 4,92
Zahartze tasa[1] % 20,83
Ugalkortasun tasa[1] ‰ 0
Ekonomia
Jarduera tasa[1] % 0 (2011)
Genero desoreka[1] % 0 (2011)
Langabezia erregistratua[1] % 7,34 (2013)
Kultura
Euskaldunak % 1,67 (2010)
Euskararen erabilera % 0,0 (2011)
Datu gehigarriak

Tirapu[2] Nafarroa Garaiko erdialdeko udalerri bat da, Iruñeko merindadekoa eta Izarbeibar eskualdekoa. 57 biztanle zituen 2014. urtean, eta 5,58 kilometro koadro ditu.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tirapu Nafarroa Garaiko erdialdean dago kokatuta, Izarbeibarren, Iruñerriaren hegoaldean dagoen lehen ibarrean, alegia.

Ingurune naturala eta klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udalerriko klima mediterraneo kontinental motakoa da, eta urteko batez besteko balioak honako hauek dira: tenperatura, 12-14 Celsius gradu artekoa, eta prezipitazioak 500-800 mm bitartekoak. Urteko egun euritsuak 70 izaten dira hegoaldean, eta 90 edo gehiago gunerik menditsuenetan.

Tirapun ez da ia lehengo ameztien edo artadien arrastorik geratzen, baina gizakiak eragin aurretik udalerriaren zatirik handienean horiek ziren zuhaizti sarrienak. Gaur egun, bakandutako baso horietan, landaturiko pinu beltz austriarra da espezierik ugariena.

Udalerri mugakideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tirapuk mugakide ditu Ukar iparraldean, Biurrun-Olkotz ekialdean, Añorbe mendebaldean, eta Barasoain hegoaldean. Azken herri hori dagoeneko Erriberriko merindadekoa da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1002. urteko Mutiloako Karta dokumentuaren laburpena.

Tirapuri buruzko lehen dokumentua 1002. urteko irailaren 11koa da. Mutiloako Karta izeneko dokumentu hartan herriaren izena aipatzen da; gaur egun, Leireko monasterioan dago gordeta agiri hori. Herritarrek urtero irailaren 11n ospatzen dute herriaren sorrera.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tirapuko jarduera ekonomiko nagusia nekazaritza da aspaldidanik. Gainera, duela mende asko, herriaren ipar-mendebaldean gatz-meatze bat izan zen, Añorbeko mugatik hurbil.

Parke eolikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tirapuko udalerriaren mugen barruan, Biurrun eta Biurrun-Olkotz artean, Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuak eraikitako San Esteban parke eolikoa dago. Han ezarritako potentzia 24,42 megawatt da.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tirapuko biztanleria
Datu-iturria: www.ine.es

2008ko erroldaren arabera, ez zen etorkinik bizi Tirapun.

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007an ez zen udal hauteskunderik izan Tirapun, ez zelako inongo talderik aurkeztu. [3]. Horren ondorioz 2008ko urtarrilaren 14an Joaquín San Martín Aierra alkate izendatu zuten, kudeaketa batzordearen izenean.

2011ko udal hauteskundeetan zerrenda bakarra aurkeztu zen, alkate kargua gorde zuen San Martínek eta beste bi kidek osatutako Agrupación Independiente de Tirapu (AIT)[4].

Alkateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007-2008 Alfonso Lizarraga Navarlaz Jardunean
2008-2011 Joaquín San Martín Aierra Kudeaketa batzordea
2011-2015 Joaquín San Martín Aierra AIT
2015-2019 Iñaki Lafuente Górriz

Udaletxea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udaletxea elizatik gertu dago eta udalerriko eraikinik zaharrena da. Beheko solairua eta honen gaineko beste bi solairu dauzka, eta kanpoaldeko fatxadak margoturik daude. 1970eko hamarkadara arte, eraikina parrokia moduan erabili zen, eta gaur egun udaletxea izateaz gain, eraikinak taberna eta etxebizitzak hartzen ditu. Udala alkateak eta lau zinegotzik osatzen dute.

  • HELBIDEA: Udaletxearen plaza, z/g

Euskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuak 1986an onartutako Euskararen Foru Legean ezarritakoari jarraituz, Tirapu eremu ez-euskaldunean zegoen, eta hori dela eta hizkuntza ofizial bakarra gaztelania zen. 2001eko erroldaren arabera, herritarren % 1,59k zekien euskaraz hitz egiten.

2008an, Nafarroako Ezker Batuak eta Nafarroa Baik Euskararen Foru Legea aldatzeko eta gune mistoan udalerri gehiago (horien artean Tirapu) sartzeko proposamena aurkeztu zuten Nafarroako Legebiltzarrean. UPN ez beste talde guztien baiezko botoarekin proposamena aurrera aterako zela zirudienean, PSN alderdiaren uste gabeko jarrera aldaketak atzera bota zuen gune mistoaren hedapena[5].

2017an, Nafarroako Parlamentuak eremu mistora aldatu zuen Tirapu, beste 43 udalerrirekin batean.

Azpiegiturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tirapun, Izarbeibarko Zerbitzuen Mankomunitatea arduratzen da zaborra biltzeaz, urez hornitzez eta bestelako zerbitzuak emateaz, Eneritzen eta eskualdeko beste hainbat herritan bezala. Mankomunitate horrek Obanosen du egoitza nagusia.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sortzez Garbiaren parrokia XVI. mendearen amaieran eraikitzen hasi eta XVII. mendearen hasieran amaitu zuten, zehazki 1609. urtean. Jatorri erromanikoko eraikin baten arrastoen gainean eraiki zen.

2002ko irailaren 8an, elizaren zaharberritze lanak amaitu eta eliza berrituan meza eman zen, herriaren sortzearen milurtekoa ospatzearekin batera.

Tirapuar ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Luzia Goñi (1928-2020). Tirapuko herriarekin lotura zuen eta zaletasunez bertsolaria izana zen emakumea.
  • Luis Garrido (1951-). Tirapun bizi den pintorea.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa