Jose Angel Iribar
Jose Angel Iribar | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Bizitza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jaiotzako izen-deiturak | Jose Angel Iribar Kortaxarena | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jaiotza | Zarautz, 1943ko martxoaren 1a (81 urte) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hizkuntzak | gaztelania euskara | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | futbolaria, futbol entrenatzailea eta politikaria | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Parte-hartzailea
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Posizio edo espezialitatea | futbol atezaina | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Lateralitatea | eskuina | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Pisua | 80 kilogramo | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Altuera | 1,84 metro | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jose Angel Iribar Kortaxarena, ezizenez Makatza eta Txopo (Zarautz, Gipuzkoa, 1943ko martxoaren 1a), futbolari eta futbol entrenatzaile ohia da, Athletic taldearen historiako jokalari ospetsuenetako bat.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zarauztarra jaiotzez, Makatza baserrian jaio zen 1943ko martxoaren 1ean, eta hortik jaso zuen bere gazte garaiko ezizena: Makatza. 1962an Bilboko Athletic Klubak Baskonia Kirol Kluba futbol taldetik fitxatu zuen milioi bat pezetaren truke, eta irailaren 23an egin zuen debuta Malaga Futbol Taldearen aurka. Guztira, hamazortzi denboraldi egin zituen taldean, 1962tik 1980ra. Bi kopa irabazi zituen eta 1977an, UEFA Kopako txapeldunorde izan zen.
Guztira 467 partidu jokatu zituen Espainiako ligan.[1] Kopako 93 partidu jokatu zituen, eta Europako txapelketetako 55 partidu. Espainiako selekzioarekin 49 bider jokatu zuen eta 1964ko Eurokopa irabazi.[2]
Futbolean jokatzeari utzi ondoren, entrenatzaile izan zen. 1983-1984ko denboraldian 2. mailako txapeldunordetza lortu zuen Bilbao Athleticekin, taldearen sailkapenik onena. 1986-1987ko denboraldian, Athleticeko lehen taldea entrenatu zuen, baina arrakasta txikiagoaz. 1999tik Euskal selekzioaren hautatzailea da; halaber, Athleticeko Jokalari Ohien Elkarteko presidentea.
1976ko abenduan Errealaren aurkako partidu baten aurretik eta Kortabarria Errealeko kapitainarekin batera ikurrinarekin atera zen zelaira, eta erdiko biribilean utzi zuten erakusgai.[3] Franco hil ondoren, Euskal Herriko bandera jendaurrean erakusten zen lehen aldia zen. Politikoki, 1970eko hamarkadan, ezker abertzalearen alde egin zuen. Herri Batasunaren lehen Mahai Nazionalaren kidea;[4] harrezkero ez du politika munduan parte hartu.
Omenaldiak eta futbol-hiztegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1999: Omendua Korrikaren 11. edizioan.[5] Hauek izan ziren urte hartan omenduak: Jose Angel Iribar, Pedro Miguel Etxenike, Jose Ramon Etxebarria, Maitena Araguas, Etxepe enpresa, Mendia optika, Laudioko ikastolaren sortzaileak, Argiñe Iturregi, Euskalerria Irratia, Arantza udalerria eta Maiatz editoriala.[6]
- 1980ko maiatzaren 31n omendu zuten, San Mamesen, Athleticek Realaren aurka jokatutako partidan. Partidan atera zen diruarekin hemezortzi urtez Athlétic-eko atezainak milioi bat peseta urteko —hemezortzi milioi pezeta guztira— eman zizkion UZEI institutuari, euskara kirol arloan sustatzeko, eta UZEIk kirol hiztegiak doan egitera eta banatzera bideratu zituen. Prezioak Ligan baino merkeagoak izan ziren: hirurehun eta mila pezeta artekoak.[7] Fruitu horietako bat izan zen Futbol Hiztegia izan zen: Kirola1: Futbola (UZEI, 1985) Hauek izan ziren egileak: Jose Antonio Aduriz, Jabier Agirre Lasarte, Joan Mari Agirre, Antton Anasagasti, Joseba Arzak, Xabier Azkargorta, Iñaki Elortza, Juan Martin Errasti, Jon Eskobosa, Jose Antonio Irulegi, Jon Kortajarena, Gorka Reizabal, Andoni Sagarna Izagirre, eta Jaxinto F. Setien[8]
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Futbolaria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2024ko Maiatzak 31n eguneratua. Datu ofizialak.
Taldea | Maila | Denboraldia | Liga | Kopa | Champions League | UEFA | Errekopa | Besteak | Denera | ||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
JP | G | JP | G | JP | G | JP | G | JP | G | JP | G | JP | G | ||||
Baskonia |
2. | 1961/62 | 26 | 0 | 8 | 0 | - | - | - | - | - | - | - | - | 34 | 0 | |
Denera | 26 | 0 | 8 | 0 | - | - | - | - | - | - | - | - | 34 | 0 | |||
Athletic |
1. | 1962/63 | 3 | 0 | 3 | 0 | - | - | - | - | - | - | - | - | 6 | 0 | |
1. | 1963/64 | 26 | 0 | 2 | 0 | - | - | - | - | - | - | - | - | 28 | 0 | ||
1. | 1964/65 | 28 | 0 | 8 | 0 | - | - | 10 | 0 | - | - | - | - | 46 | 0 | ||
1. | 1965/66 | 27 | 0 | 9 | 0 | - | - | - | - | - | - | - | - | 36 | 0 | ||
1. | 1966/67 | 30 | 0 | 9 | 0 | - | - | 2 | 0 | - | - | - | - | 41 | 0 | ||
1. | 1967/68 | 25 | 0 | 6 | 0 | - | - | 6 | 0 | - | - | - | - | 37 | 0 | ||
1. | 1968/69 | 25 | 0 | 7 | 0 | - | - | 6 | 0 | - | - | - | - | 38 | 0 | ||
1. | 1969/70 | 30 | 0 | 8 | 0 | - | - | - | - | 2 | 0 | - | - | 40 | 0 | ||
1. | 1970/71 | 30 | 0 | 4 | 0 | - | - | 2 | 0 | - | - | - | - | 36 | 0 | ||
1. | 1971/72 | 32 | 0 | 6 | 0 | - | - | 4 | 0 | - | - | - | - | 42 | 0 | ||
1. | 1972/73 | 22 | 0 | 7 | 0 | - | - | - | - | - | - | - | - | 29 | 0 | ||
1. | 1973/74 | 30 | 0 | 4 | 0 | - | - | - | - | 4 | 0 | - | - | 38 | 0 | ||
1. | 1974/75 | 33 | 0 | 6 | 0 | - | - | - | - | - | - | - | - | 39 | 0 | ||
1. | 1975/76 | 25 | 0 | 0 | 0 | - | - | - | - | - | - | - | - | 25 | 0 | ||
1. | 1976/77 | 30 | 0 | 6 | 0 | - | - | 11 | 0 | - | - | - | - | 47 | 0 | ||
1. | 1977/78 | 31 | 0 | 2 | 0 | - | - | 6 | 0 | - | - | - | - | 39 | 0 | ||
1. | 1978/79 | 30 | 0 | 4 | 0 | - | - | 2 | 0 | - | - | - | - | 36 | 0 | ||
1. | 1979/80 | 9 | 0 | 2 | 0 | - | - | - | - | - | - | - | - | 11 | 0 | ||
Denera | 466 | 0 | 93 | 0 | - | - | 49 | 0 | 6 | 0 | - | - | 614 | 0 | |||
Ibilbide osoan | 492 | 0 | 101 | 0 | - | - | 49 | 0 | 6 | 0 | - | - | 648 | 0 |
Entrenatzailea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kluba[9] | Maila[9] | Denboraldia[9] |
---|---|---|
Athletic Clubeko harrobia | - | 1980-1982 |
Bilbao Athletic | 2. maila | 1982-1986 |
Athletic Club | 1. maila | 1986-1987 |
Euskal Herriko futbol selekzioa (selekzionatzailea) |
- | 1999-2010 |
Palmaresa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Klubeko txapelketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Titulua | Kluba | Urtea |
---|---|---|
Espainiako Kopa | Athletic Club | 1969 |
Espainiako Kopa | Athletic Club | 1973 |
Selekzio txapelketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Titulua | Taldea | Urtea |
---|---|---|
Eurokopa | Espainia | 1964 |
Banakako sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Saria | Urtea |
---|---|
Zamora Saria | 1969/70 |
Marca Leyenda | 2014 |
Estatistikak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Athletic taldean denboraldi gehien jokatu duten jokalarien arteko zerrendan bigarrena zen 2024an:[10]
# | Jokalaria | Urteak | Denboraldiak |
---|---|---|---|
1 | Gaintza | 1938-1959 | 20 |
2 | Iribar | 1962-1980 | 18 |
3 | Orue | 1950-1968 | 17 |
4 | Panizo | 1938-1955 | 17 |
5 | Rojo I | 1965-1982 | 17 |
6 | Urrutia | 1987-2003 | 16 |
7 | Arieta I | 1951-1966 | 15 |
- Athletic taldean partida gehien jokatu duten jokalarien arteko zerrendan lehenegoa zen 2024an:[10]
# | Jokalaria | Partidak |
---|---|---|
1 | Iribar | 614 |
2 | Muniain | 560 |
3 | Rojo I | 541 |
4 | De Marcos | 532 |
5 | Etxeberria | 514 |
6 | Iraola | 510 |
7 | Susaeta | 507 |
8 | Gainza | 496 |
9 | Orue | 483 |
10 | Larrazabal | 445 |
11 | Canito | 440 |
12 | Guerrero | 430 |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) «Leyendas del Athletic Club de Bilbao – 'El Chopo'» El Correo.
- ↑ (Gaztelaniaz) «Iríbar, 501 partidos con el Athletic» El País.
- ↑ (Gaztelaniaz) «Aquel histórico 5 de diciembre de 1976» El Correo 2010-12-03.
- ↑ (Gaztelaniaz) «Iribar se presentará a las elecciones con Herri-Batasuna» El País 1979-3-1.
- ↑ Diez, Arrate. (). «Jose Ramon Etxebarria "Unibertsitatean aspaldian hasi nintzen korrika euskara zabaltzeko"» Berton Mahatserriko aldizkaria (Begoña) (11) (Noiz kontsultatua: 2018-01-21).
- ↑ Korrika: omenduak eta mezuen egileak. EiTB (Euskal Irrati Telebista) (Noiz kontsultatua: 2018-01-21).
- ↑ (Gaztelaniaz) Unzueta, Patxo. (1980-05-31). «Athlétic y Real se enfrentan hoy en homenaje a Iríbar» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2024-08-01).
- ↑ Zabala, Jose Antonio Aduriz; Lasarte, Jabier Agirre; Agirre, Joan Mari; Anasagasti, Antton; Arzak, Joseba; Azkargorta, Xabier; Elortza, Iñaki; Errasti, Juan Martin et al.. (1985). Kirola 1: futbola. UZEI arg ISBN 978-84-7529-273-1. (Noiz kontsultatua: 2024-08-01).
- ↑ a b c (Gaztelaniaz) «Biografía de Iribar» Fútbol Táctico.
- ↑ a b «Estatistika Historikoak | Athletic Club Website Oficial» www.athletic-club.eus (Noiz kontsultatua: 2024-08-02).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1943ko jaiotzak
- Gizabanako biziak
- Zarauztarrak
- Gipuzkoako gizon futbolariak
- Euskal Herriko futbol atezainak
- Euskal Herriko futbol entrenatzaileak
- Euskal Herriko selekzioan jokatutako futbolariak
- Athleticeko entrenatzaileak
- Herri Batasuneko politikariak
- Athleticeko futbolariak 1960ko hamarkadan
- Athleticeko futbolariak 1970eko hamarkadan
- Athleticeko futbolariak 1980ko hamarkadan
- Baskonia Futbol Klubeko jokalariak
- Bilbao Athleticeko entrenatzaileak
- La Ligako jokalariak
- Espainiako gizonezkoen futbol selekzioko jokalariak