Kepa Sarasola
Kepa Sarasola | |
---|---|
(2018) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Bilbo, 1958ko urriaren 20a (66 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Tesi zuzendaria | Felisa Verdejo |
Doktorego ikaslea(k) | Xabier Arregi Iparragirre Iñaki Alegria Loinaz Eneko Agirre Koldo Gojenola Gorka Labaka Aingeru Mayor Aitziber Atutxa Salazar Izaskun Aldezabal Roteta Igor Leturia |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | informatikaria eta unibertsitateko irakaslea |
Enplegatzailea(k) | Euskal Herriko Unibertsitatea Donostiako Informatika Fakultatea Euskal Herriko Unibertsitatea (1981eko urriaren 1a - |
Lan nabarmenak | |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Ixa taldea Udako Euskal Unibertsitatea Euskal Wikilarien Kultura Elkartea |
ixa.si.ehu.es… | |
Kepa Sarasola Gabiola (Begoña, Bilbo, Bizkaia, 1958ko urriaren 20a) Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea da. Informatika Fakultatean lan egiten du 1981etik, Lengoaia eta Sistema Informatikoak sailean. EHUko Informatika Fakultateko dekanoa izan zen (2014-2017) eta Udako Euskal Unibertsitateko zuzendari (2018-2023).[1]
Ikerlaria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hizkuntzaren prozesamenduaren arloan aritzen den Ixa Taldeko ikertzailea da, taldearen sortzaileetako bat da bera. 1988an EHUn defenditu zuen doktorego-tesia, "Caprate: Lengoaia Naturalez idatzitako problemen interpretaziorako sistema" izenburukoa, Felisa Verdejoren zuzendaritzapean.[2]
. Besteak beste, EHUko, Eusko Jaurlaritzako, Madrileko Ministerioko eta Europar Batasuneko deialdietako hainbat ikerketa-proiektutan parte hartu du, eta ikerketaren arloko enpresekin eta zentroekin kontratuak ere izan ditu. ELEKA SL enpresaren sorrera bultzatu zuen; enpresa hori spin-off gisa sortu zen 2002an. Nazioarteko 140 bat argitalpen ditu aldizkari zein kongresutan, gutxienez.[3][4]
UEUkidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]UEUkidea da 1980tik, eta UEUko zuzendaria da egun 2018tik.
Liburuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Python programazio-lengoaia: oinarriak eta aplikazioak. Iñaki Alegria Loinaz, Olatz Perez de Viñaspre Garralda, Kepa Sarasola Gabiola. UEU. 2016.
- TAPE Testu-analisirako PERL erremintak. Aitzol Astigarraga Pagoaga, Koldo Gojenola Galletebeitia, Kepa Sarasola Gabiola, Aitor Soroa Etxabe. UEU. 2009.
- Hizkuntzalaritza konputazionala. Izaskun Aldezabal Roteta, Jose Mari Arriola Egurrola, Arantza Diaz de Ilarraza Sanchez, Kepa Sarasola Gabiola. UEU. 2005.
- Oinarrizko programazioa. Ariketa bilduma. Arantza Diaz de Ilarraza Sanchez, Kepa Sarasola Gabiola. UEU. 1999.
- Informatika hiztegia. Iñaki Alegria Loinaz, Xabier Arregi Iparragirre, Olatz Arregi Uriarte, Agustin Arruabarrena Frutos, Xabier Artola Zubillaga, Lore Azkarate Villar, Pili Lizaso Murua, Miel Loinaz Beristain, Montse Maritxalar Anglada, Txelo Ruiz Vazquez, Kepa Sarasola Gabiola, Elena Zubelzu. UZEI. 1993.
- LISP programazio-lengoaia. Juan Ramon Bastarrika Larrauri, Kepa Sarasola Gabiola. UEU. 1991.
- Programatzeko algoritmoak. Ariketa bilduma. Kepa Sarasola Gabiola. UEU. 1984.
- Konmutazioa: sistema digitalak. Mikel Alkorta Andonegi, Mikel Iriondo Bengoa, Kepa Sarasola Gabiola. UEU. 1980.
Sariak eta errekonozimenduak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1981: Resurrección Maria Azkue saria euskarazko ikerlanetarako. Bilboko Aurrezki Kutxa.[5]
- 2012: Ibilaldian omendua teknologia berrietan euskara sartzeko egindako lanengatik beste hauekin batera: Lapurdiko Harluxetar lehengusu ingeniariak: Klaudio Harluxet eta René Harluxet; Aurki, Sustatu, Codesyntax: Luistxo Fernandez). UEUko Informatika saila: Olatz Arbelaitz; EHUko Donostiako Informatika Fakultatea: Iñaki Alegria eta Kepa Sarasola;[6] EHUko Aholab Taldea: Inma Hernaez; puntueus: Iratxe Esnaola; kaixo.com: Aitor Lopez de Aberasturi; Erentzun ikastola: Fultxo Crespo; Hachtibista, sare sozialak: Gorka Julio; Euskal Jakintza: Maite Goñi.[7]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Kepa Sarasola, UEUko zuzendari berria: “Euskaraz dabilen unibertsitate ez-elitista bat sortzeko motorra eta legamia da UEU” | UEU365» www.unibertsitatea.net (Noiz kontsultatua: 2018-02-26).
- ↑ Sarasola Gabiola, Kepa. «Caprate: Lengoaia Naturalez idatzitako problemen interpretaziorako sistema» (PDF) Tesiker, Euskarazko doktorego-tesiak (Noiz kontsultatua: 2019-12-13).
- ↑ Kepa Sarasola Google Scholar Citations webgunean
- ↑ Kepa Sarasolaren argitalpenak Ixa Taldearen webgunean
- ↑ Artetxe Sanchez, Karmele. (2011). Euskara unibertsitatera bidean : eragileak eta proiektuak (1939-1990). Udako Euskal Unibertsitatea, 209 or. ISBN 978-84-8438-374-1. PMC 907050485. (Noiz kontsultatua: 2020-03-27).
- ↑ Ikastolen Elkartea, Bizkaia. (2012-06-03). Euskara Teknologia Berrietan. Elkarrizketak 2012ko Ibilaldian omendukoekin.. Ikastolen Elkartea (Noiz kontsultatua: 2020-02-11).
- ↑ Ibilaldia 2012 omenaldia: Euskara teknologia berrietan sartzeko aintzindariak – Hizkuntza-teknologiak. (Noiz kontsultatua: 2020-02-11).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Egile honen argitalpenei buruzko informazioa lortu dezakezu Scholian |
- Kepa Sarasola Inguma datu-basean
- Ixa taldea.
- Hizkuntzalaritza konputazionalarekin lengoaiak errazago erabiltzeko tresnak garatzen ditugu. Kepa Sarasolari Zientzia Kaieran egindako elkarrizketa.