Lankide:IratiL/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

San Blaseko Baseliza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

San Blas Tolosako San Blas auzoko baseliza da. Tolosaldeako baselizarik zaharrena dela estimatzen da. Bertan San Blas santuari errezatzen zaio.

San Blas baselizaren altarea

Historia[1][aldatu | aldatu iturburu kodea]

San Blaseko baseliza Yurreamendi etxearen jabetzetan dago. Aldamenetako lehenengotariko parrokia izan zen.  1333 urtearen inguruan bere tituloa galdu zuen eta Santa Maríari emango ziena. 1476.urtan Iruñako obispoak onartu zuen baselizan San Blasi  dedikatutako altare bat egitea. Antxi Agirrek esan zuen 1540 urtean ermitak zituela “ bi altare, gure andrea yurrena eta San Blasena, zilarrezko kaliz bat, egurrezko gurutze bat, Lau chasulla osorik, bi masalkanpai bat eta kasilla bat andreentzat. Modu berean 17 ohe zituen gaixoentzathospitaleko modurantza egiten.

1584an, ermita udal patronatua izanik alkateak eta zinegotziek  bikarioaren eta kontzejuaren aurka auzi bat egin zuten ermitan egunero meza egitearen betebeharra ez betetzearengatik. Auzituak esan zuten ez zeudela nahiko arrazoi zeren inor ez da bizi ermitaren aldamenetan, ez dira hilak lurperatzen ezta hamarrena ez zen ordaintzen. Ala ere gertuko hamairu baserrietatik (lau utxak yada urtebete) zituzten be emakume bizilagun asko hilobiratzen zituztela “debozioaren gatik”. Azkenean  galdu egin zuten auzia.

1820.urtean eraikina guztiz erretzen da eta azkenean antzinako paretak bakarrik geratuta. Uste da sutea  etxeko ume batengatik gartatu zela, zeren argia bota zuen koadrako lastora, besta batzuen ustez atxaldean etxearen aldamenean  erori zen tximista baten ondorioz gertatu zen. Bi urte geroago ermita berreraikitzen da eta bizilagunek eskatzen dute berriz ere meza or eman dadin.Gaur egungo eraikuntza baserri eta ermita baten konbinazioa da. 1810.urtean eskailera bat eraikitzen da korora iristeko eta etxearekin komunikatzen den atea tapiatu egiten da.

Erritoak[2][aldatu | aldatu iturburu kodea]

Orain dela urte gutxi arte ohitura zen gertuko herrietakoek ( Hernani, Urnieta, Asteasu, Errenteria…) txerriaren hilketa egin ondoren txerriaren mingaina ermitara ematea opari bezela. Horietako bat ermitako andreari ematen zitzaion eskerrak adierazteko, urtean zehar ermitan egindako laboreengatik. Egun hortako gosarian txokolatea galletekin jaten zituzten apaizek eta bazkaltzeko txerri hankak.

Ospakizuna meza batekin hasten da. Ondoren Meza nagusiak jarraitzen dio egiten dena. Meza hori janarien bedeinkapena baino lehen eta ondoren egiten da. Janak , txerrikiak, lokarriak, zintak, gatza eta janariak bedeinkatzen dira. Bedeinkapenak eta gero San Blasen eskua musukatzen da. San Blasek ez du eztarriko mina umeei soilik kentzen baizik eta mundu guztiari sendatzen dio.

90.hamarkadaren asiera arte, bizilagun bat hiltzen zenean agonia-kanpailak jotzen ziren (33 kanpaikada motel), bera errepikatzen zen gorpua etxetik atera eta parrokiara iritxi arte berdina errepikatzen zen.

Kokalekua eta Jaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tolosa herriak auzo desberdinak ditu, eta ez dira gutxi; Berazubi, Bidebieta, Izaskun, Usabal, Monteskue, Belate,San blas, Alde zaharra (Parte Vieja), Belabieta, Amarotz, Santa Lutzia, Auzo Txikia, Iparragirre, Arramele, Alliri, San esteban, Lurre,... Erdigunetik urrunago dauden batzuk ere osatzen dute Tolosa: Urkizu, Aldaba, Aldaba-txiki eta Bedayoko landa-auzoak.

San Blas baseliza, begi bistakoa denez, San blas auzoan dago kokatuta.

Tolosako auzo askok bezalaxe, San Blas auzoak bere jaiak eta azokak ditu, eta ezagunena San Blas jaia da. San Blas jai tradizionala eta erlijiosoa da; beste aldetik, San Blas eguna osasun onaren alde eta eztarriko minen aurka egiteko ospakizunak dira. Herritarrak urte osoan zehar egoten dira festaren eguna, otsailaren 3a, noiz iritsiko den zain. Baina ez bakarrik San Blas auzoko biztanleak, Tolosa osoko herritarrak ere itxaroten egoten dira. Itxaronaldi luze honen arrazoia batez ere San Blaseko erroskillak dira.

San Blas Erroskilak
San Blas Erroskilak

San Blaseko erroskilak eta opilak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erroskila eta opila hauek eztarriko minak ekiditeko helburuarekin jaten dira.Gozoki hauek anis zaporekoak dira.Oso ospetsuak dira, eta San Blas jaietan jan ohi da. Hala ere, bi astez behin Txindoki mendiaren oinean saltzea ohikoa da. Hauek lortzeko beste aukera okindegietan erostea da: Eceiza, Ogi -Berri, Ogi -ona,... Arazoa da, normalean San Blas eguna iristeko zorian dagoenean bakarrik egiten dituztela, ez urte osoan zehar.

Errezeta[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Osagaiak:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Orea egin ahal izateko:

Glasatua egiteko:

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egungo eraikuntza baserri eta baseliza multzo bat da. Sakristia bat alboan duela, eraikina mendebalderuntz dago kokatuta. Barruko lurra, egurrazkoa da, eta kanpokoa, harrizko bide bat du, erronbo forma egiten harriekin.

Eraikuntza honen barruan hainbat egitura/estatu daude, San Blas eta Jesus daude altarean eta koro bat dago. Hainbat aulki luze daude ere.

Materiala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Teilatua egurrezkoa eta pareta harrizkoa da

San Blas baselizaren sarrera

Eraikina harlangaitzezkoa eta harlanduzkoa da erabat. Bi isurkiko estalkia du, zuzenean teilaz estalia, gangaren gainean. Elizak habearte bakarra du, kanoi zorrotzeko gangaz estalia, eta bederatzi ataletan banatuta dago, harlanduzko arku fajoi zorrotzez.

Linkografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

https://acex-eske.blogspot.com/2018/05/nuestras-ermitas-ermita-de-san-blas.html

https://www.diariosur.es/sociedad/blas-patrono-enfermedades-20200203121532-nt.html

  1. Nuntxi. (2018-05-25). «ACEX-ESKE: Nuestras Ermitas. Ermita de San Blas (Antigua Ntra. Sra. de Yurreamendi)» ACEX-ESKE (Noiz kontsultatua: 2023-05-08).
  2. (Gaztelaniaz) press, europa. (2020-02-03). «Quién fue San Blas y por qué es el patrono de las enfermedades de la garganta y de los laringólogos» Diario Sur (Noiz kontsultatua: 2023-05-08).