Maxim Kontsevitx

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Maxim Kontsevitx
MaximKontsevich.jpg
Bizitza
Jaiotza Khimki1964ko abuztuaren  25a (54 urte)
Herrialdea  Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
 Errusia
 Frantzia  (1999 -
Hezkuntza
Heziketa MSU Faculty of Mechanics and Mathematics Itzuli
Bonngo Unibertsitatea
Hezkuntza-maila Ph.D.a
Tesi zuzendaria Don Zagier
Irakaslea(k) Israel Gelfand Itzuli
Don Zagier
Jarduerak
Jarduerak matematikaria eta topologoa
Enplegatzailea(k) Rutgers University Itzuli
The Institute for Information Transmission Problems of Russian Academy of Sciences Itzuli  (1985 -  1990)
Kaliforniako Unibertsitatea Berkeleyn  (uztaila 1993 -  abuztua 1995)
Institut des Hautes Études Scientifiques Itzuli  (1995-09-01 -
Lan nabarmenak Kontsevich invariant Itzuli
Jasotako sariak
Kidetza Frantziako Zientzien Akademia
Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala
Academia Europaea Itzuli

Maxim Lvovitx Kontsevitx (errusieraz: Макси́м Льво́вич Конце́вич; Khimki, Errusiako SESF, 1964ko abuztuaren 25a) errusiar matematikaria da. Frantziako Ikerketa Zientifiko Aurreratuetarako Institutuko irakasle eta Estatu Batuetako New Brunswickeko Rutgers Unibertsitateko irakasle bisitaria da. Moskuko Unibertsitatean ikasi ondoren, Informazioa Prozesatzeko Problemen Institutuan lan egin zuen. 1992an eskuratu zuen doktoregoa, Bonngo Unibertsitatean (Alemania). Harvard, Princeton, Berkeley eta Bonnen lana egiteko aukera eman zioten. Kontsevitxek matematika hutsaren eta fisika teorikoaren arteko erlazio asko sortu ditu, Richard Feynmann eta Edward Wittenek egindako lanaren eraginpean bereziki. Ekarpenik garrantzitsuenak korden teorian eta kuantuen teorian egin ditu. Dena dela, geometriako lau problema ebaztu zituenean egin zen ezaguna. Wittenen konjetura bat frogatzeaz gainera, grabitazio kuantikoko bi ereduen baliokidetasun matematikoa ere frogatu du.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]