René Thom

Wikipedia, Entziklopedia askea
René Thom
René Thom.jpeg
Bizitza
JaiotzaMontbéliard1923ko irailaren 2a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaBures-sur-Yvette2002ko urriaren 25a (79 urte)
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaÉcole normale supérieure
Lycée Saint-Louis (en) Itzuli
Parisko Unibertsitatea
Hezkuntza-mailakatedraduna
Tesi zuzendariaHenri Cartan
Doktorego ikaslea(k)Jean-Louis Chaboche (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Irakaslea(k)Henri Cartan
Ikaslea(k)David Trotman (en) Itzuli
Marc Chaperon (en) Itzuli
Marcos Sebastiani (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakmatematikaria eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Institut des Hautes Études Scientifiques (en) Itzuli
Grenobleko Unibertsitatea
Lan nabarmenakcatastrophe theory (en) Itzuli
Jasotako sariak
KidetzaFrantziako Zientzien Akademia
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Alemaniako Natur Zientzien Leopoldina Akademia

René Thom (Montbéliard, Doubs, Frantzia, 1923 - 2002) matematikaria izan zen.

Hondamendien teoria garatzeagatik da ezaguna, emaitza etenak dituen ekintza etengabea matematikoki lantzen duena. Thomek lehenengo ikasketak Montbéliarden, Lyonen eta Parisen egin zituen. 1943an École Normale Supérieurren sartzea lortu zuen, eta han Henri Cartan eta Bourbaki matematikarien lana ezagutu zuen, berean eragin handia izango zuena. 1946an Estrasburgora joan zen, Henri Cartanekin lan egitera; han, beste matematikari batzuekin aritu zen, haien artean Ehresmann eta Koszulekin. Tesia, Cartanen zuzendaritzapean egin zuena, 1951an aurkeztu zuen Parisen.

1951an beka batekin joan zen Estatu Batuetara, eta han Einstein, Weyl, Steenrod, Calabi eta Kodairaren eraginpean jardun zen lanean. Frantziara itzulita, Grenoblen eta Estrasburgon aritu zen irakasle, eta 1964an Bures-sur-Yvetteko Zientzia Ikasketako Institutuan lanean hasi zen. Hondamendiaren teoriak aplikazio asko ditu fisikan, biologian eta giza zientzietan. Structural Stability and Morphogenesis (1972, Egonkortasun eta morfogenesi estrukturala) liburuan aurkeztu zuen, lehenengo aldiz, teoria hori, eta geroztik, matematikari askok garatu dute. Bestalde, Thomek beste arlo asko landu zituen: topologia (ezaugarri-klaseak bereziki), kobordismo deritzan teoria, eta Thomen zeharkakotasunaren teorema. Lan horiei esker, Fields domina jaso zuen 1958an. Gainera, Ville de Parisko Sari Zientifiko Handia jaso zuen 1974an, eta Londresko Matematika Elkarteko ohorezko kide egin zuten 1990ean. Euskal Herriko Unibertsitateak honoris causa doktore izendatu zuen 1995ean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]