Gregori Margulis

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gregori Margulis
Grigorji Margulis.jpg
Bizitza
JaiotzaMosku1946ko otsailaren 24a (75 urte)
Herrialdea Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
 Ameriketako Estatu Batuak
Hezkuntza
HeziketaMSU Faculty of Mechanics and Mathematics (en) Itzuli
Moskuko Estatu Unibertsitatea
Tesi zuzendariaYakov Sinai (en) Itzuli
Doktorego ikaslea(k)Emmanuel Breuillard (en) Itzuli
Hee Oh (en) Itzuli
Aaram Yun (en) Itzuli
Yan Gao (en) Itzuli
Azer Akhmedov (en) Itzuli
Tai-Hing Dennis Hui (en) Itzuli
Lucy Lifschitz (en) Itzuli
Dmitry Yanovich Kleinbock (en) Itzuli
Mikhail V. Ershov (en) Itzuli
Bengt Anders Karlsson (en) Itzuli
Roman Muchnik (en) Itzuli
Seonhee Lim (en) Itzuli
Keivan Mallahi-Karai (en) Itzuli
Tal Poznansky (en) Itzuli
Alireza Salehi-Golsefidy (en) Itzuli
Gregory Alexandrovich Soifer (en) Itzuli
Igor Rapinchuk (en) Itzuli
Amir Mohammadi (en) Itzuli
Han Li (en) Itzuli
Thomas Dietmar Hille (en) Itzuli
Hizkuntzakerrusiera
Irakaslea(k)Yakov Sinai (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakmatematikaria eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Yale Unibertsitatea
Jasotako sariak
KidetzaAmeriketako Matematika Elkartea
Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia

Gregori Alexandrovitx Margulis (errusieraz: Григо́рий Алекса́ндрович Маргу́лис; Mosku, Errusia, 1946ko otsailaren 24a) errusiar matematikaria da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Moskuko Unibertsitatean atera zuen titulua 1967an, eta hantxe jarraitu zuen ikasten. 1968an Moskuko Matematika Elkarteko matematikari gazteentzako saria irabazi zuen, ikasten ari zela oraindik. 1970ean bukatu zituen ikasketak, eta tesia aurkeztu zuen, U-sistemen teoriari buruzkoa. Informazio Igorpenerako Problemen Institutuan lanean hasi zen.

1978an Fields domina eman zioten Helsinkiko Nazioarteko Kongresuan. Sobietar agintariek ordea Helsinkira joatea debekatu zioten, eta ezin izan zuen domina jaso. 1979an, Sobietar Batasuna utzita, Bonngo Unibertsitatera joan zen. Hurrengo urteetan Bonngo Max Planck Institutuan, Ikerketa Aurreratuetako Institutuan, Collège de Francen, Harvarden eta Princetongo Ikerketa Aurreratuetako Institutuan aritu zen. 1991. urteaz gero katedra baten arduradun da Yale Unibertsitatean.

Fields dominaz gainera, beste sari asko jaso du: Collège de Franceko domina (1991) eta Humboldt saria (1996), besteak beste. Gainera, Arte eta Zientzietako Akademia Amerikarreko kide eta Tata Institutuko kide ere bada. Margulisek arlo hauek landu zituen: konbinatoria, geometria diferentziala, teoria ergodikoa, sistema dinamikoak eta Lie taldeen azpitalde diskretuak. 1986an Oppenheimen aierua frogatu zuen, 1929az gero ebatzi gabe zegoena. 2005. urtean, Margulisek Wolf saria jaso zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gregori Margulis Aldatu lotura Wikidatan