Lars Ahlfors

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lars Ahlfors
Lars Ahlfors - MFO.jpg
Bizitza
JaiotzaHelsinki1907ko apirilaren 18a
Herrialdea Errusiar Inperioa
 Finlandia
 Ameriketako Estatu Batuak
Talde etnikoaSuedo-finlandiarra
Lehen hizkuntzasuediera
HeriotzaPittsfield1996ko urriaren 11 (89 urte)
Heriotza modua: pneumonia
Hezkuntza
HeziketaHelsinkiko Unibertsitatea
Tesi zuzendariaErnst Leonard Lindelöf
Rolf Nevanlinna
Doktorego ikaslea(k)Harvey Cohn (en) Itzuli
George Springer
Robert Osserman (en) Itzuli
Clifford Earle (en) Itzuli
Allen Devinatz (en) Itzuli
Henry O. Pollak (en) Itzuli
Halsey Royden (en) Itzuli
Albert Marden (en) Itzuli
J. Ian (Jonathan) Richards (en) Itzuli
John David Fay (en) Itzuli
Henry Landau (en) Itzuli
Floyd Edward Ulrich (en) Itzuli
Ernest C. Schlesinger (en) Itzuli
Dale Husemöller (en) Itzuli
James Allister Jenkins (en) Itzuli
Eoin Laird Whitney (en) Itzuli
Audrey Wishard Wishard (en) Itzuli
Steadman Thomas Bagby, Jr. (en) Itzuli
Hans Heinrich Keller (en) Itzuli
Robert Daniel Mize Accola (en) Itzuli
Roger Burr Kirchner (en) Itzuli
Saul Kravetz (en) Itzuli
Peter Evans Martin (en) Itzuli
George Costas Sethares (en) Itzuli
Vidar Michael Wolontis (en) Itzuli
Stanley Kaplan (en) Itzuli
Harold Weintraub (en) Itzuli
Tord Ingul Rudolf Lindblad (en) Itzuli
Paul Garabedian
Hizkuntzaksuediera
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakmatematikaria eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Harvard Unibertsitatea
Zuricheko Unibertsitatea
Åbo Akademi University (en) Itzuli
Jasotako sariak
KidetzaSuediako Zientzien Errege Akademia
Sobietar Batasuneko Zientzien Akademia
Zientzien Errusiar Akademia
Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala

Lars Valerian Ahlfors (Helsingfors, lehen Errusiar Inperioa, gaur Finlandia, 1907ko apirilaren 18a - Pittsfield, Massachusetts, AEB, 1996ko urriaren 11) finlandiar matematikaria izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Helsingforseko Unibertsitatean egin zituen aurreneko ikasketak, eta han, Ernst Lindelöf eta Rolf Nevanlinna izan zituen irakasle. Nevanlinna Zurichera joan zelarik (1928), hara joan zen Ahlfors ere; ondoren, Parisa joan ziren biak. Turkuko Unibertsitateko irakasle izendatu zuten, Finlandian.

1930ean doktorego-tesia aurkeztu zuen, eta hurrengo urteetan Parisa eta Europako beste hiri batzuetara bisitaldiak egin zituen. 1935ean, Constantin Carathéodoryk Harvarderako postu baterako gomendatu zuen, eta hiru urterako hartu zuen postu hura. 1936an, Fields domina jaso zuten aurreneko bi matematikarietako bat izan zen, Osloko Nazioarteko Kongresuan. 1938an, matematikako katedra eskaini zioten Helsinkiko Unibertsitatean, eta nahiago izan zuen hori, Harvarden geratu baino.

Bigarren Mundu Gerrak Finlandian harrapatu zuen, eta berak eta bere familiak alde egin behar izan zuten. Bidaia luze baten ondoren, Zurichera iritsi ziren. 1946an, beste eskaintza bat egin zioten Harvarden, eta hara joan eta bertan geratu zen, 1977an erretiratu zen arte.

Ahlforsen liburuen artean Complex analysis (1953, "Analisi konplexua") da nagusia. Horrez gainera, aipagarriak dira Leo Sariorekin batera idatzitako Riemann surfaces (1960, "Riemannen gainazalak"), Lectures on quasiconformal mappings (1966) eta Conformal invariants (1973). Liburu horietan aipatzen diren gaiez gainera, Kleinen taldeak ere landu zituen Ahlforsek. Fields domina ez ezik, matematikako Wolf saria ere lortu zuen (1981).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]