Gerd Faltings

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Gerd Faltings
Gerd Faltings MFO.jpg
Bizitza
Jaiotza Gelsenkirchen1954ko uztailaren 28a (64 urte)
Herrialdea  Alemania
Hezkuntza
Heziketa Münsterreko Unibertsitatea
Hezkuntza-maila doktoretza
Tesi zuzendaria Hans-Joachim Nastold
Doktorego ikaslea(k) Nikolai Durov
Michael J. Larsen
Wiesława Nizioł
Shinichi Mochizuki
Hizkuntzak alemana
Jarduerak
Jarduerak matematikaria eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k) Princetongo Unibertsitatea
University of Wuppertal
Jasotako sariak
Kidetza Alemaniako Natur Zientzien Leopoldina Akademia
Berlin-Brandenburg Academy of Sciences and Humanities
North Rhine-Westphalia Academy for Sciences and Arts
Academia Europaea
Göttingengo Zientzien Akademia
Royal Society
http://www.hcm.uni-bonn.de/people/profile/gerd-faltings/

Gerd Faltings (Buer, Gelsenkirchen, 1954ko uztailaren 28a) alemaniar matematikaria da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Doktoregorako ikasketak Münsterreko Unibertsitatean egin zituen, eta 1978ean lortu zuen titulua. Hurrengo urtea Harvard Unibertsitatean (Estatu Batuetan) eman zuen ikerlanean. 1979an Alemaniara itzuli zen eta Wuppertaleko Unibertsitateko matematika irakasle izan zen. 1985ean Princetongo fakultatean lan egiteko hartu zuten. 1983 urtean zehar, Mordell, Shafarevitx eta Tateren konjeturak frogatu zituen Faltingek. Urte berean Danny Heinemen saria jaso zuen Göttingengo Zientzien Akademiaren eskutik, eta 1986an Fields domina jaso zuen Berkeleyko Matematikarien Nazioarteko Kongresuan. Mordell konjetura frogatu izanagatik eman zioten, batez ere, domina hura; horretarako geometria aljebraikoko metodoak erabiliz zituen Faltingsek. Bestalde, Andrew Wilesek frogatutako Fermaten Azkeneko Teorema ere landu zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]