Paul Cohen

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Paul Cohen
Bizitza
Jaiotza Long Branch (New Jersey)1934ko apirilaren 2a
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Heriotza Stanford2007ko martxoaren 23a (72 urte)
Hezkuntza
Heziketa Stuyvesant High School
Brooklyn College
Chicagoko Unibertsitatea
Tesi zuzendaria Antoni Zygmund
Lanbidea
Lanbidea matematikaria, logikaria eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k) Stanford Unibertsitatea
Jasotako sariak
Kidetza Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia

Paul Joseph Cohen (Long Branch, New Jersey, 1934ko apirilaren 2a- Stanford, Kalifornia, 2007ko martxoaren 23a) estatubatuar matematikaria izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Brooklyn Collegeko ikaslea izan zen 1950etik 1953ra. Titulua Chicagoko Unibertsitatean eskuratu zuen, 1954an. Doktoregoa unibertsitate berean egin zuen, eta tesia, trigonometriari buruzkoa, Antoni Zygmunden zuzendaritzapean idatzi zuen. 1961ean, doktoregoa jaso baino lehen, Rochester-eko Unibertsitateko begirale izendatu zuten urtebeterako. Horrela, 1958-59 ikasturtea Massachusettseko Teknologia Institutuan igaro zuen, eta 1959tik 1961era Princetongo Ikasketa Aurreratuetako Institutuko kide izan zen. Urte horretan Standfordeko Unibertsitatera joan zen, eta han irakasle izan zen 1964tik aurrera. 1966ko Moskuko Nazioarteko Matematikarien Kongresuan, Fields domina jaso zuen multzoen teorian egindako lanari esker. Cohenek, Fields domina ez ezik, beste sari garrantzitsuak ere jaso zituen: Amerikar Matematikarien Elkartearen Bôcher Memorial saria (1964), eta Zientziaren Nazio Domina (1967). Zientzietako Nazio Akademian parte hartzeko ere aukeratu zuten. Multzoen teorian egindako lanaz gainera, Cohenek ekuazio diferentzialak eta analisi harmonikoa ere landu ditu.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]