Shing-Tung Yau

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Shing-Tung Yau
Shing-Tung Yau at Harvard.jpg
Bizitza
Jaiotza Shantou1949ko apirilaren 4a (67 urte)
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
British Hong Kong
Hezkuntza
Heziketa The Chinese University of Hong Kong
Kaliforniako Unibertsitatea Berkeleyn
Hezkuntza-maila Ph.D.a
Tesi zuzendaria Shiing-Shen Chern
Hizkuntzak ingelesa
Lanbidea
Lanbidea matematikaria eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k) Harvard Unibertsitatea
Stanford Unibertsitatea
Kaliforniako Unibertsitatea Berkeleyn
Jasotako sariak
Kidetza Linzeen Akademia
Ameriketako Matematika Elkartea
Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala
Txinako Zientzien Akademia
Academia Sinica
Zientzien Errusiar Akademia
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia

Shing-Tung Yau (pinyinez: Qiū Chéngtóng; Yale kantonera: Yāu Sìngtùng; Shantou, Guangdong Province, 1949ko apirilaren 4a) txinatar matematikaria da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Doktoregoa Kaliforniako Unibertsitatea Berkeleyn egin zuen. 1971-72 urteetan Princetoneko Ikerketa Aurreratuetako Institutuko kide-partaide izan zen. Unibertsitate askotan izan da irakasle: Stony Brookeko New Yorkeko Estatu Unibertsitatean (1972), Standford Unibertsitatean (1974), Princetoneko Ikerketa Aurreratuetako Institutuan (1980), San Diegoko Kaliforniako Unibertsitatean (1984), eta Harvard Unibertsitatean (1988).

1983an Fields domina irabazi zuen Varsoviako Matematikarien Nazioarteko Kongresuan; sari hori ekuazio partzial diferentzialetan, Calabiren aieruan (geometria aljebraikoan), masa positiboaren aieruan (erlatibitate jeneralaren teorian) eta Monge-Ampèreren ekuazio erreal eta konplexuetan egin zuen lanari esker jaso zuen. Horrela, Yauk oso lan garrantzitsua eta eragin handikoa egin du geometria diferentzialaren eta ekuazio diferentzialen arloetan. Calabiren aierua ez ezik (1976an), masa positiboaren aierua ere ebatzi du. Horrez gainera, gainazal minimalak sortu eta aztertu ditu, besteak beste: ikerketa horiek zulo beltzen azterketarako erabilgarriak izan dira. 1980an, W. H. Meeksekin batera, Plateauren problema erabat ebatzi zuen. Hurrengo urtean geometriako Oswald Veblen saria jaso zuen. Karen Uhlenbeckekin batera, dimentsio handiagoetarako Hitchin-Kobayashiren aierua ere ebatzi zuen; modu horretan, Donaldsonek egindako lana jarraitu zuten. 1994an Suediako Zientzietako Errege Akademiak Crafoord saria eman zion geometria diferentzialean egindako lanari esker, eta 1993an Zientzietako Akademia Nazionaleko kide hautatu zuten.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]