Jesse Douglas

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Jesse Douglas
Bizitza
Jaiotza New York1897ko uztailaren 3
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Heriotza New York1965eko irailaren 7 (68 urte)
Hezkuntza
Heziketa Columbiako Unibertsitatea
Tesi zuzendaria Edward Kasner
Lanbidea
Lanbidea matematikaria eta unibertsitateko irakaslea
Jasotako sariak
Kidetza Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia

Jesse Douglas (New York, 1897ko uztailaren 3 - ibidem, 1965eko irailaren 7) estatubatuar matematikaria izan zen. Geometria diferentziala landu zuen Columbia Collegen, 1920-1926 urte-bitartean, eta hurrengo lau urteetan Princetonen, Harvarden, Chicagon, Parisen eta Göttingenen aritu zen. Plateauren problema, 1760an Lagrangek azaldu zuena, eta matematikari handiek (Riemann, Weierstrass eta Schwarz-ek) landu izan dutena, Douglasek ebatzi zuen osorik. 1943an, Bôcher saria jaso zuen American Mathematical Society delakoak emana, Plateauren problema ebazteagatik, eta bereziki hiru artikulu hauek idazteagatik: «Green's function and the problem of Plateau» («Greenen funtzioak eta Plateauren problema»); «The most general form of the problem of Plateau» («Plateauren problemaren formarik orokorrena»); eta «Solution of the inverse problem of the calculus of variations» («Bariazioen kalkuluaren alderantzizko problemaren ebazpena»). Geometriaz gainera, bariazioen kalkulua eta talde-teoria ere landu zituen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]