Kunihiko Kodaira

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Kunihiko Kodaira
Kodaira Kunihiko.jpg
Bizitza
Jaiotza Tokio1915eko martxoaren 16a
Herrialdea  Japonia
Heriotza Kōfu1997ko uztailaren 26a (82 urte)
Hezkuntza
Heziketa Tokioko Unibertsitatea
Tesi zuzendaria Shokichi Iyanaga
Jarduerak
Jarduerak matematikaria eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k) Johns Hopkins Unibertsitatea
Tokioko Unibertsitatea
Jasotako sariak
Kidetza Japoniako Zientzien Akademia
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia

Kunihiko Kodaira (小平 邦彦 Kodaira Kunihiko?, Tokio, 1915eko martxoaren 16aKōfu, 1997ko uztailaren 26a) japoniar matematikaria izan zen. Matematika eta fisikako tituluak eskuratu zituen Tokioko Unibertsitatean. Nahiz eta Bigarren Mundu Gerran oztopo asko izan, Kodairak Europako matematikarien (Weyl, Stone, von Neumann, Hodge, Weil, Zariski, etab.) lan berrienak irakurtzeko aukera izan zuen. 1944-49 urteetan irakasle laguntzaile izan zen Tokioko Unibertsitatean. Ordurako haren lana ezaguna zen mundu guztian, eta Princetonera joateko eskaintza jaso zuen Weylen eskutik. Princetongo Ikerketa Aurreratuetako Institutuko kide izan zen, eta Harvard eta Johns Hopkins unibertsitateetan ere aritu zen. 1965ean katedra bat lortu zuen Johns Hopkins Unibertsitatean, eta geroago Standfordekoan. Japoniara itzulita, 1967tik aurrera katedra baten arduradun egon zen Tokioko Unibertsitatean. Kodairak arlo askotan lan egin zuen: Hilbert espazioak, ekuazio diferentzialak, integral harmonikoak, geometria aljebraikoa, etab. Lanik garrantzitsuena Riemann-Rochen teoreman egin zuen. 1954an Fields domina jaso zuen. Bestalde, mundu osoko elkarte askotako kide egin dute, esate baterako Londresko Matematikako Elkartekoa.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]