Vaughan Jones

Wikipedia, Entziklopedia askea
Vaughan Jones
Vaughan Jones p1190550.jpg
Bizitza
Izen osoa Vaughan Frederick Randal Jones
Jaiotza Gisborne eskualdea1952ko abenduaren 31
Herrialdea  Zeelanda Berria
 Ameriketako Estatu Batuak
Heriotza Nashville2020ko irailaren 6a (67 urte)
Heriotza modua berezko heriotza: infekzioa
Familia
Ezkontidea(k) Martha Jones (en) Itzuli
Hezkuntza
Heziketa Genevako Unibertsitatea
Auckland Grammar School
Aucklandeko Unibertsitatea
Tesi zuzendaria André Haefliger (en) Itzuli
Doktorego ikaslea(k) Hans G. Wenzl (en) Itzuli
Fiacre Ailbhe O'Cairbre (en) Itzuli
Marco Pavone (en) Itzuli
William Erik Baxter (en) Itzuli
Stephen French Sawin (en) Itzuli
Ahmed-Said Rida (en) Itzuli
Jianduan Chen (en) Itzuli
Hong Liang (en) Itzuli
Feng Xu (en) Itzuli
Peter Tripp Akemann (en) Itzuli
Sante Gnerre (en) Itzuli
Bina Bhattacharyya (en) Itzuli
Zeph A. Landau (en) Itzuli
Dylan Paul Thurston (en) Itzuli
Hsiang-Ping Huang (en) Itzuli
Sarah Anne Reznikoff (en) Itzuli
Michael Burns (en) Itzuli
Oscar R. Pino-Ortiz (en) Itzuli
Pinhas Grossman (en) Itzuli
Scott Morrison (en) Itzuli
Emily Elizabeth Peters (en) Itzuli
Arnaud Brothier (en) Itzuli
David Penneys (en) Itzuli
Michael Aaron Hartglass (en) Itzuli
Richard David Burstein (en) Itzuli
Corey Jones (en) Itzuli
Zhengwei Liu (en) Itzuli
James Tener (en) Itzuli
Sayan Das (en) Itzuli
Yunxiang Ren (en) Itzuli
Bin Gui (en) Itzuli
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak matematikaria eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k) Kaliforniako Unibertsitatea Los Angelesen
Kaliforniako Unibertsitatea Berkeleyn
Pennsylvaniako Unibertsitatea
Aucklandeko Unibertsitatea
Vanderbilt Unibertsitatea  (2011 -  2020)
Jasotako sariak
Kidetza Ameriketako Matematika Elkartea
Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala
Royal Norwegian Society of Sciences and Letters (en) Itzuli
Royal Society Te Apārangi (en) Itzuli
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Australian Academy of Science (en) Itzuli
Royal Society
math.berkeley.edu…

Sir Vaughan Frederick Randal Jones (Gisborne, Zeelanda Berria, 1952ko abenduaren 31 - Nashville, 2020ko irailaren 6a) zeelandaberritar matematikaria izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cambridgen (Zeelanda Berria) eta Aucklanden egin zituen lehenengo ikasketak. Aucklandeko Unibertsitaterako bi beka eskuratu zituen, eta 1972an graduatu zen. 1973an Suitzako gobernuaren beka bat jaso zuen, Suitzan jarrai zezan ikerlanean. Aucklandeko Unibertsitatean irakasle-laguntzaile izan ondoren, Genevako Fisikako Eskolan sartu zen 1974an, eta bi urte geroago Eskola Matematikoetara joan zen. 1979an zientzietako doktore izendatu zuten, eta hurrengo urtean Vacheron Constantin saria jaso zuen doktorego-tesiari esker.

1980an Estatu Batuetara joan zen, eta Los Angelesko Kaliforniako Unibertsitatean aritu zen irakasle. Pennsylvaniako Unibertsitatean ere aritu zen, eta 1985ean matematikako irakasle egin zuten Berkeleyko Kaliforniako Unibertsitatean. Connesek egindako lanari jarraituz, Von Neumannen aljebrentzako indize-teorema aztertu zuen Jonesek. Bere ekarpenik garrantzitsuena, hala ere, inbariante polinomiko berri baten aurkikuntza izan zen; haren bidez matematikako arlo oso ezberdinak jarri zituen harremanetan.

1984an Von Neumann aljebrak eta topologia-geometriaren arteko erlazio harrigarri bat aurkitu zuen. 1990eko Kiotoko Nazioarteko Kongresuan Fields domina jaso zuen. Bestalde, Guggenheim Fellowship saria (1986) eta Zeelanda Berriko gobernuaren Zientzien Domina (1991) ere jaso ditu, eta 1993an Amerikar Arte eta Zientzietako Akademiako kide hautatu zuten.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]