John Milnor
John Willard Milnor (Orange, New Jersey, AEB, 1931ko otsailaren 20a) estatubatuar matematikaria da.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lehenengo ikasketak Princetongo Unibertsitatean egin zituen, eta 1951n jaso zuen titulua. Graduatu ondoren, Princetonen hasi zen ikerlanean, eta 1953an, doktoregoko ikasketak bukatu baino lehen, irakasle hartu zuten. Tesia, Isotopy of Links ("Loturen isotopia"), Ralph Foxen zuzendaritzapean egin zuen, eta 1954an aurkeztu zuen. 1962an Henry Putmanen katedra eskuratu zuen Princetongo Unibertsitatean. Zazpi dimentsioko esfera batek estruktura diferentzial ugari izan ditzakeela da Milnorren aurkikuntzarik garrantzitsuena, eta horri esker arlo berriak sortu zituen topologia diferentzialean.
1950eko hamarkadan Milnorrek topologia aljebraikoa landu zuen, eta gaur egun batez ere dinamikan dihardu. Bere lanari esker ohore asko jaso du: 1962ko Stockholmeko Nazioarteko Kongresuan Fields domina jaso zuen; Zientzietako Domina Nazionala (1967) eta Leroy P. Steele sariaren hiru modalitateak jaso ditu 1982, 2004 eta 2011n.
Bestalde, Zientzietako Akademia Nazionaleko kidea da, Amerikako Arte eta Zientzietako Akademiakoa eta Amerikako Filosofia Elkartekoa. 1962tik aurrera Annals of Mathematics aldizkariko zuzendari izan zen, eta 1988az gero New Yorkeko Estatuko Unibertsitatean lan egiten zuen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: John Milnor |