Newry
Newry Iúr Cinn Trá Newry Iúr Cinn Trá | |
---|---|
hiria | |
Administrazioa | |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Herrialdea Lurraldea Lurralde Historikoa Konderria | Erresuma Batua Ipar Irlanda Ulster Downeko konderria Armagheko konderria |
Izen ofiziala | Newry Iúr Cinn Trá |
Jatorrizko izena | Newry Iúr Cinn Trá |
Geografia | |
Koordenatuak | 54°10′32″N 6°20′57″W / 54.1756°N 6.3492°W |
Altuera | 80 |
Demografia | |
Informazio gehigarria | |
Sorrera | 1142 |
Telefono aurrizkia | 028 |
Hiri senidetuak | Kirovsk (en) |
http://www.newryandmourne.gov.uk/ www.newryandmourne.gov.uk/ |
Newry (irlanderaz Iúr Cinn Trá) Ipar Irlandako Downeko konderrian dagoen hiria da, Armagheko konderriarekin mugan. 2001eko erroldaren arabera 27.433 biztanle zituen. Ipar Irlanda guztian "hiri estatusa" daukan bost hirietako bat da Newry.
Etimologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Irlanderazko Iúr Cinn Trá izenak "Muino gaineko hagina" esan nahi du. Gaur egun izena laburtuta erabiltzen da, An tIúr (hagina).
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mourne mendien arteko bailara batean kokaturik dago Newry. Clanrye ibaiak zeharkatzen du bere Carlingford Lougherako bidean.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erdi Aroan bazen herrixka bat, ziurrenik VI mendean sortua, eta 1142an monasterioa berreraikitzean hazkuntza izan zuen. Monasterio hau 1543an kolegiata bihurtu zen. John de Courcy konkistatzaile ingelesak Newry gaztelua eraiki zuen 1198an.
Williamiten gerran, 1689an, Jakue II.aren gudalosteek su eman zioten hiriari. Hiriaren berreraikuntzak ekonomia goraldiarekin bat egin zuen eta herria azkar hazi zen 1881erako 15.000 biztanletik gora izateraino.
XX mendean katolikoek kontrolatzen zuten hiri handiena bihurtu zen, biztanleriaren %80a katolikoa eta abertzalea baitzen. Hau dela eta mendearen bukaeran istilu ugari izan ziren Newryn.
Ondasun nabarmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- San Patrizio eliza: 1578an eraikitako eliza protestantea.
- San Patrizio eta San Colmanen katedrala: 1829ko katedral katolikoa.
- Newryko udaletxea: 1893an eraikia.
Hiritar ezagunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Pat Jennings (1945- ), Ipar Irlandako futbol selekzioko atezaina, partida gehien jokatu dituena.
- Tomm Moore (1977- ), animaziozko filmen egilea
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
San Patrizio eta San Colmanen katedrala
-
Newryko udaletxea
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]