Okupazio

Wikipedia, Entziklopedia askea
Okupazioa» orritik birbideratua)
Jump to navigation Jump to search
Okupazioaren ikurra

Okupazioa beste baten jabegoa den etxe, eraikuntza, lurralde, eta beste ezelako eremua eskuratzeari deritzo. Esanahiaren zentzua "hutsik dagoen edozer gauza" betetzetik dator. Orokorrean, jabearen baimenik gabe legez kanpoko jokaera da. Okupazio batean hartzen duen pertsonari okupa deitu ohi zaio.

Okupa terminoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Okupa eta bere eratorriak “okupazio” terminotik datoz. Etxebizitza abandonatuen okuopazioa betidanik egon izan da; Espainian gorakada handia izan zuen 60ko eta 70eko hamarkadeetan landatik hirira lekualdatu zen jendeak behar zuen etxebizitzen eskariari irteera emateko. Bestalde, ikuskera politiko desberdinek lurrak, ekoizpen bideak eta etxebizitzak hartzea onesten dute.

Okupazioa 80ko hamarkadan jaiotzen da, squatter[1] ingelesen antzera, terminoa zehazteko duda batzuen ondoren (gaztelaniaz ez baitzegoen okupazioa izendatzeko hitizik)[2]. Okupatzeak kutsu politkoa dauka, izan ere, etxebizitza bat hartzea ez da helburu soila, etxebizitza lortzeko zailtasunak salatzeko bidea ere bada.

Okupa hitza eta bere deribatuak prentsak eman ditu aditzera, ondorioz, ohikoa da horien erabilera eguneroko bizitzan zein komunikabideetan entzutea. Euskaraz, gaztelaniaz, katalanez eta galizieraz ere erabiltzen da. Hala ere, prentsak askotan okupa deitzen die helburu politikorik ez duten ekintzei.

“Mugimendu okupa” esapideari dagokionez, okupazioen inguruan dabilen mugimendu soziokulturala izendatzeko erabiltzen da. Batzuen ustez, ez da horrelako mugimendurik esistitzen, hots, okupazioak ez daude elkarren artean erlazionatuta.

Motibazioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hainbat arrazoi desberdin egon daitezke okupazio bat gauzatzeko, ohikoenak honako hauek dira:

Etxebizitza bilatzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kasu batzuetan, familia, pertsona talde edo banakoek egiten dute okupazioa etxebizitza baten bila dabiltzalako eta ezin dutelako edo ez dutelako nahi etxe bat ordaindu edo alokatu. Mugimendu sozial honek konstituzioaren 47. artikulua, etxebizitza izatearen eskubidea, propioak ez diren etxebizitza edo eraikinetan sartzeko estakuru gisa erabiltzen du, jabeei sor diezaizkiekeen galera edo gastu ekonomikoak kontutan hartu gabe. Hala ere, esan behar da okupatzen diren lekuak abandonatuta egon ohi direla edo ez zaiela erabilerarik ematen. Bestalde, autoritateek okupei egiten dieten presioak prekarietatea atxiki dio mugimenduari, protesta estatusa emateaz gain.

Ekintzak burutu eta ideiak zabaltzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Okupazio kasu asko daude, euren auzoetan alternatiba kulturalak sortzea helburu dutenak. Zentru sozial okupatuak deritze. Horretarako espazio okupatuak era autogestionatuan erabiltzen dituzte eta bertan ekintza politiko, kultural edo bestelakoak egiten dituzte. Okupazioa beraz, gizartea transformatzeko helburuarekin erabiltzen da[3]. Kasu batzuk anarkismoari edo komunismoari lotuta ere egon daitezke. Ondorioz, ezin da mugimenduaren homogeneotasunaz hitz egin, kasu bakoitzak helburu desberdina izan dezakeelako. Mugimenduaren desberdintasunak beraz, zaildu egiten du mugimendua talde sozial bati atxikitzea, baina pentsamendu anarkistei lotuta daude askotan. Zentru sozialek euren arteko harremana izaten dute, teknologia berriak baliatuta, datak trukatzeko. Hala ere, gutxitan parte hartzen dute aktibitate komunetan. Generalean, zentro sozial batek bere inguruneari erantzuteko aktibitateak antolatuko ditu[4].

Zentro sozialetan ekintza sozial desberdinak antolatzen dira: gai desberdinen inguruko hitzaldiak (nekazaritza tradizionala, kontzeptu politikoak, kontzientziazioa…), antzerkia, dantza, tailer desberdinak (haurrentzat, lanketa politikoa…), jantokiak, txangoak, kontzertuak, liburutegiak, hizkuntza klaseak, talde politikoen bilerak eta abar luze bat.

Hala eta guztiz ere, batzuetan okupazioa denbora baterako helburuarekin egiten da.

Etxebizitzen okupazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Honen barnean bi okupazio mota oso ezberdin sartzen dira, helburuaren arabera bereiziak. Hala ere, bietan hutsik dagoen etxebizitza edo eraikuntza bat hartzen da, okuparen beharren arabera erabiltzeko.

Okupazioaren aldeko kartel bat, katalanez: "Aska ditzagun deshabitatutako guneak".

Erabilera publikorako[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Etxebizitza baten okupazioaren helburua hura gizarteari eskeintzea denean. Horrelako gune okupatuei Euskal Herrian gaztetxe deitu ohi zaie. Dena den, etxeak ez du zertan gaztetxearen egitura eta barne antolukantzerekin bat etorri behar. Kolektibo anarkistek, adibidez, ateneo libertario deitutako guneak sortzen dituzte.

Okupazioak berak, kasu hauetan, sistemarekiko etsaitasun handia darama bere baitan. Izan ere, legez kanpoko ekintza bat publikoki ezagutzera ematen da. Horrek bukatzen ez den soka bat sortzen du, proiektu horietan ilegalidade hori onartzen duen jendeak baino ez baitu parte hartzen. Jende hori, kasu gehienetan, sistemaren aurkako pisizio garbiak azaltzen dituena da. Hau da okupazioa asanblearismo, autogestio, ekologismo, antikapitalismo edo antzeko ideiekin horren lotuta egotearen arrazoia.

Erabilera pribaturako[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Madrilen okupatutako etxe bat. Paretan, autogestioaren aldeko kartel bat ikusi dezakegu.

Pertsona edo talde batek, bere erabilerako, haiena ez den etxebizitza hutsa eskuratzen duenean. Gaur egun, mugimendu hau ahalmen ekonomikoarekin dago lotuagoa ideologiarekin baino. Espekulazioaren aurka borrokatzeko asmoz etxebizitzak okupatzen dituzten ekintzaileak ere badiren arren, okupa gehienak arazo ekonomiko eta pertsonal larriak dituzten jendea dira, egoera tamalgarrietan dauden etxebizitzak okupatzera behartuak daudenak.

Lurraldeen okupazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gero eta gutxiago erabiltzen den protesta metodoa. Espainiako estatuan 80ko hamarkadan ugariagoa izan zen; batez ere Andaluzian, jornalari kopuru handia zela eta. Lan baldintza hobeak lortzeko greba edo manifestaldiak egin beharrean, ugazaben lurrak okupatzeari ekin zioten. Munduan barna ikusmira erakarri duen beste nekazari mugimendu bat, Brasileko Lurrik Gabekoen Mugimendua (MST) izan da, non nekazari pobreek lurjabe handien lurrak bereganatzen dituzten.

Honen adierazgarri berezi eta ezohikoak Marinaledan SOC nekazari-sindikatuko jornalariek Albako Dukesaren lurraldeetan eginikoak dira. Honen azken adibideak Maiatzaren 1ean SOC-ek, CNTk eta CGTk Espainiako hegoaldean eginikoak dira.

Alderdi estrukturala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eragina urbanismoan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fenomenoaren ezaugarri nagusia espazio deslaiak berreskuratzea den arren, okupazioaren eraginen analisi batzuk bere alde txarrak erakutsi dituzte okupazioa gertatzen den ingurunean. Okupazioaren fenomenoa favelen fenomenoarekin alderatua izan da:

  • Agente zentralaren modeloak kokalekua hazkunde eredu heuristiko bat bezala definitzen du bere inguruko azpiegituraren eta migrazioaren arabera.
  • Favela modeloak kokalekuaren garapena eraikin okupatuaren ingurunean eman diren alde positibo eta negatiboen arabera interpretatzen du.

Autore batzuk hiriko garapen pertsonen fluxuaren eta egituren fluxuaren ondorio gisa deskribatu dute. Zentzu horretan, bat-bateko kokalekuek hiriarekiko paraleloa den garapen baten eskala txikiko paradigma bat eskaintzen dute. Ingurune sozioekonomikoari axola egin gabe, biztanle okupen mugikortasuna hirugarren munduko fluxu ekonomikoari lotuta dago. Hillierren arabera, hiriaren egitura berak determinatzen du biztanleen mugimenduaren bolumena. Garapen bidean dauden herrialdeetako hiri handietan, bat-bateko egonlekuak ohikoak diren tokietan, egitura urbanoaren desartikulazioa nabarmentzen da. Egonleku mota hau beraz, garatutako guneen gertutasunagatik nabarmentzen da; ezaugarri hau ez da bereziki herrialde garatuetako mugimendu okupen adierazle. Autore batzuk diote faktore horien ondorioz, okupazioaren geografia erabat desberdina dela hirugarren mundu herrialdeetan eta herrialde garatuetan.

Hirugarren munduko biztanleriaren dinamikaren beste ezaugarri bat hazkunde zentralizatua da. Hazkundeak egitura irregularra dauka, biztanle kontzentrazio handiko guneak zein finkapenerako ezaugarri onak ez dituzten eta desokupatuak egongo diren guneak sor ditzake. Halaz guztiz, finkapenaren garapena tokiko autoritateen politikaren araberakoa ere bada. Faktore legalak eragin handia du mota honetako finkapenetan, alegia.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mugimenduak indar garrantzitsua izan zuen Alemania, Herbehereetan eta Espainian. Hala ere, mugimendua Europako beste hainbat herrialdetan (Italia, Frantzia, Ingalaterra...) eta Latinoametikan (Txile, Argentina, Brasil, Mexiko, Kolonbia, Venezuela) ere aurki daiteke.

Okupazioaren egoera legala Espainian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1996eko legediaren aldarrikapena iritsi zen arte, Espainiar estatuan ez zegoen eraikin abandonatuen okupazioa zigortzen zuen legerik. Aitzitik, toleratu ere egiten zen landatik hirietara bizitzera joan zen pertsonen etxebizitza eskariari irtenbidea ematen ziolako. Demokraziaren lehen urteetan estatuaren etxebizitzetako milaka okupazio ilegal legalizatu ziren.

1966ra arte, koakzio faltaren legea baliatzen zen: jabeak okupak salatzen zituen bere etxea erabiltzea oztopatzen zielako. Orduan, prozesu judizial zibila abiarazten zen, ez penala, normalean luzea zena eta desalojatzeko orden batekin amaitzen zena.

Hala ere, salbuespen asko egon ziren: batzuetan epaileek okupei ematen zien arrazoia. Kontutan hartzen ziren faktoreak eraikina zenbat urte abandonatua egon zen eta haren egoera ziren.

Kasu gehienak utzaraztean amaitzen ziren arren, prozesu zibilaren geldotasunak okupazioari denbora baliagarria ematen zion. Hori gutxi balitz, etxebizitzaren prezioaren igoerak okupazioaren portzentaia asko igo zuen esponentzialki 90eko hamarkadan zehar. 1966an onartutako legediak okupazioak “usurpazio” gisa hartzen zituen eta delitu bilakatu zituen. Delitua kontsideratzen zenez, epaiketen abiadura azeleratu egin zen.

Kondena gutxi izan dira prozesu horietan, eta izan direnak autoritateei erresistentzia ipintzeagatik izan dira.

Kasu batzuetan, zentro sozialak euren egoera legalizatzen saiatu dira instituzioekin elkarrizketa izaten saiatuz. Europako beste herrialde batzuetan alokairu baxuak edo interes sozial eta kulturaleko tokiak izendatu dituzten kasuak badaude. Espainian ordea, elkarrizketa mota hauek ez dira oso arrakastatsuak izan; adibide ditugu, Eskalera Karakola, Seco Zentro Soziala eta La Prospe eskola[5]. Egia da ere, zentro sozial asko autoritateekin negoziatzearen kontra daudela, dependentzia adierazten duela argudiatuta.

Zinema eta telebistan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

La estrategia del caracol filmean Kolonbiako okupazioaren egoera tratatzen da. Argentinan ere hainbat sari jaso dituen miniserie bat filmatu zen Okupas izenarekin; hala ere, ez ditu arrazoi kultural edo politikoak azaltzen.

Fight Club filma, David Fincherrek zuzendua eta Edward Norton, Brad Pitt eta Helena Bonham Carterrek interpretatua, praktika honen adierazlea da. Protagonistak bere etxea txikituta aurkitzen du eztanda baten ondorioz eta lekualdatu egiten da okupaziora batuz. Klub-a elkartzen den lekua ere okupazioaren adierazlea da.

Hainbat dokumental egin dira telebistarako herrialde askotan; hala nola, "Los okupas" Television Txilenaren eskutik 1999an.

Maria Soledad Rosas, Turin, Italian bizi zen argentinar gazte okupa bat, baldintza arraroetan aurkitu zuten hilda (asasinatua suizidio bat simulatzen, ziurrenik). Martin Caparros idazlearen inspirazioa izan zen Amor y anarquia, La vida urgente de Soledad Rosas 1974-1998 liburua idazteko. Agustina Macri zuzendaria ere inspiratu zuen Soledad filma idazteko, Vera Spinetta protagonista duena[6].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   «squat - English-Spanish Dictionary - WordReference.com» www.wordreference.com . Noiz kontsultatua: 2019-05-31 .
  2.   «Okupazioa: sistemari alternatiba - Tolosaldea» Tolosaldeko ataria . Noiz kontsultatua: 2019-05-31 .
  3.   «Okupazioa: sistemari alternatiba - Tolosaldea» Tolosaldeko ataria . Noiz kontsultatua: 2019-05-31 .
  4. (Gaztelaniaz)  País, Ediciones El (2009-01-17) «El edificio más emblemático del Berlín 'okupa' se tambalea» El País ISSN 1134-6582 . Noiz kontsultatua: 2019-05-31 .
  5. (Gaztelaniaz)  Eskalera Karakola – Kasa pública transfeminista, antigua kasa okupada . Noiz kontsultatua: 2019-05-31 .
  6. (Gaztelaniaz)  De 2018, 18 De Septiembre «Agustina Macri y Vera Spinetta presentan el film 'Soledad': "Nos une mucho más que la pasión por el cine"» Infobae . Noiz kontsultatua: 2019-05-26 .

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Okupazio