Yasunari Kawabata
Yasunari Kawabata | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Osaka, 1899ko ekainaren 11 |
Herrialdea | Japonia |
Bizilekua | Toyokawa (en) Kamakura |
Lehen hizkuntza | japoniera |
Heriotza | Zushi (en) , 1972ko apirilaren 16a (72 urte) |
Heriotza modua | suizidioa |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Hideko Kawabata |
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Tokioko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | japoniera |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, eleberrigilea, gidoilaria eta poeta |
Lantokia(k) | Japonia |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Genero artistikoa | eleberria |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | budismoa |
|
Yasunari Kawabata (japonieraz: 川端 康成 Kawabata Yasunari , Osaka, Japonia, 1899ko ekainaren 11 – Zushi, Japonia, 1972ko apirilaren 16a[1]) japoniar idazlea izan zen. Literaturako Nobel Saria jaso zuen lehen japoniarra izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kawabata Osakan jaio zen 1899ko ekainaren 14an, familia dirudun batean (aitaa medikua baitzen). Lau urte zituela umezurtz gelditu zen, eta bere aitaren aldeko aiton amonekin joan behar izan zuen bizitzera. Kawabata ez bezala, bere arreba izeba batek adoptatu zuen. Amona 1906an hil zen, Kawabatak 7 urte zituela, eta aitona 1914an. Horrela, 15 urte eskasekin, idazlea guztiz bakarrik gelditu zen.
Aitaren aldeko aiton amonak hil ondoren, amaren aldekoekin bizitzera joan zen. Halere, 1916ko urtarrilean, pentsio batera joan behar izan zen bizitzera 1917ra arte, graduatu zen arte alegia. 1920an Tokioko Unibertsitatean izena eman zuen Ingeles Hizkuntza eta Literatura ikasketetan, baina urtebete beranduago japonierara aldatu zen. Unibertsitateko urte haitan, Shinjichō (新思潮 literalki “pentsamendu korronte berria”) literatur aldizkaria berpiztu zuen, eta bertan argitaratu zituen bere lehen lanak. Horrela hasi zen literatur munduan.
1924an, unibertsitateko ikasketak amaitu ondoren, kide zen intelektual talde batek sortutako Bungei-jidai (文芸時代, Literatur Artearen Garaia) aldizkariaren lehen aleak agertu ziren. Aldzkari honek garaiko idazle berriak bildu zituen. Idazle hauek bere "Shinkankaku-ha" (新感覚派, Sentsazioen Eskola Berria) estiloagatik nabarmentzen ziren, non sentsazio eta pertzepzio berriak bilatzen saiatu ziren, Kawabataren kasuan, formari arreta berezia jarrita. 1927an “Izuko dantzaria” argitaratu zen, baina Japonian arrakasta hamar urte beranduago etorri zitzaion, “Eluraren herria” eleberria argitaratutakoan.
Idazle lanez gain, kazetari lanak ere egin zituen, batezere Mainichi Shimbun egunkariarentzat. Bigarren Mundu Gerrak eta ondorengo gerraoste garaiak (ezta azken honekin etorri ziren erreforma politikoek) ez zuten eragin berezirik izan bere lanetan, bere lagun eta kide zen Yukio Mishima idazlearen lanean ez bezala. Dena den, idazleak zioenaren arabera, aipatutako gerrak beste ezer ez bezalako eragina izan omen zuen bere lanean, kritiko askok aldaketarik sumatu ez duten arren.
1959an Goethe Domina jaso zuen Frankfurten, eta 1968an Nobel Saria Literartura arloan. Azken hau jaso zuenean “Japonia ederreko ni” (美しい日本の私 Utsukushii Nihon no watashi) hitzaldia eman zuen. Idazlearen azken urteetan, beste arrazoien artean bere lagun eta kide zen Yukio Mishima idazlearen heriotzagatik (bere buruaz beste egin zuen), depresio sakon bat jasan zuen, eta azkenik 1972ko apirilaren 16an, lagunaren antzera, bere buruaz beste egin zuen itsas ondoko apartamentu batean (dena den, Kawabataren alargunak suizioa ez ezik istripu bat izan zela esan zuen). Urte hartan bertan, Yasunari Kawabataren izenean argitaratu zen “Go-ko maisua” fikziozko biografia.
Heriotza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Espekulatzaileek, Kawabatak gas harasketa bidez bere buruaz beste egin zuela diote, nahiz eta gertuko lagun eta ahaideek (hauen artean, bere alargunak) heriotza nahi gabekoa izan zela esan.
Dena dela, idazlearen suizidioaren teoria babesten duten haiek arrazoi ugari aurkitu dituzte idazlearen erabakia nolabait arrazoitzeko, nagusiki, osasun kaskarra (aurkitu berri zioten parkinson gaixotasuna) edo bere lagun minaren, Yukio Mishima-ren suizidioa 1970ean. Dena dela, Mishimak ez bezala, Kawabatak ez zuen suizidio oharrik utzi, eta bere lanetan (berriro ere, Mishimak ez bezala) suizioa ez zen bereziki ohiko gaia. Hala ere, bere biografoa zen Takeo Okunok zioetenez, Mishimaren heriotzaren ondoren, Kawabatak amets gaizto jarri ugari izan zituen, eta depresio latz bat pairatu behar izan zuen bere azker urteetan.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]