Leopold Ružička
Lavoslav (Leopold) Ružička (Vukovar, Kroazia, 1887ko irailaren 13a - Zürich, Suitza, 1976ko irailaren 26a) 1939an Kimikako Nobel Saria irabazi zuen kimikari kroaziarra izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Vukovarren jaio eta Osijeken egin zituen bere lehen ikasketak. Apaiz izateko bidea utzi eta kimika ikasteari ekin zion, ziurrenik Osijeken zabaldu berria zen azukre findegi lantegian lan egiteko asmoaz. Ondoren Karlsruhen eta azkenik Basileako Unibertsitatean bukatu zituen kimika ikasketak. Zürichko Teknologia Institutufederalean irakasle aritu zen.
Ikerketa zientifikoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lurrin industria aztertu zuen eta bertan hasi zen terpenoak ikertzen. 1934 eta 1935 artean androsterona eta testosterona hormonak esterol neutro batetik sor zitezkeela frogatu zuen. Aurkikuntza honek hormonen ekoizpen sintetikoa ahalbidetu zuen.
1939an Kimikako Nobel Saria irabazi zuen Adolf Butenandt alemaniar biokimikoarekin batera.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) Nobel Instituaren biografia