Edukira joan

Wikipedia:Txokoa/2011ko martxoa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Kaixo! Norbaitek ez badaki, e-mailez aspaldi komentatu zen larunbata honetan bazkaria egin genezakeela Legorretako sagardotegian, 10. urteurrena ospatzeko edo. Norbaitek esan zuen ihauteriak direla eta ez zela egunik hoberena, baina ez zuen alternatibarik eman. Beraz, ea adosten dugun eguna eta lekua, erreserba lehenbailehen egiteko.

1. saiakera (bertan behera utzia)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Legorretako sagardotegia (Aulia sagardotegia), martxoaren 5ean —larunbata—, 13:00ak aldera. Joateko prest:

  1. --Unai (esan) 14:09, 1 Martxoa 2011 (UTC)
  2. --Assar; (erantzun hemen) 15:01, 1 Martxoa 2011 (UTC)
  3. --Josu (erantzun hemen), 1 Martxoa 2011

Beno... ikusita zer arrakasta gutxi eduki duen deialdiak, atzeratzea erabaki dugu izena emana genuen hirurok. Ostiral batean jende gehiago etorriko litzateke? Edo ez dago gogorik?--Unai (esan) 09:12, 4 Martxoa 2011 (UTC)

Nire arazoa zen egun horretan ezin dudala, ihauteriak eta konpromisoak, badakizue! -Theklan · Eztabaida · E-maila 09:22, 4 Martxoa 2011 (UTC)
Nik ez dut inongo arazorik ostiral gau batean geratzeko. -Josu 15:33, 5 Martxoa 2011 (UTC)

?

Wikipedia + OpenStreetMap

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kaixo lagunok!

Berri bikainak! Alemanerazko Wikipedian garatu duten OpenStreetMap eta Wikipedia integrazioa gurera iritsi da. Dagoeneko koordenatuak dituzten artikuluetan goian dagoen (Mapa) klikatuz gero leiho bat irekiko da eta bertan nabigatu ahal izango dugu OSMko datuekin. Ez baduzue ikusten berritu zuen katxea (CTRL+F5 firefoxen) eta emaitzarekin disfrutatu! -Theklan · Eztabaida · E-maila 17:10, 3 Martxoa 2011 (UTC)

Bikaina!--Unai (esan) 19:07, 3 Martxoa 2011 (UTC)
Oso ondo dago. --Euskalduna 10:50, 2011ko martxoaren 12a (UTC)

Iñaki Ugarteburu Saria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kaixo. UEUren bidez jakin berri dut Azkue Fundazioak Iñaki Ugarteburu Saria antolatu duela. Ez dut irakurtzeko astirik, baina Wikipedia honetako artikuluak sarituko direnez, hemen aipatzen dut. --Orereta (erantzunak) 15:19, 10 Martxoa 2011 (UTC)

Neuk ere jaso dut. Esaten dutenez hemen komunitate bat antolatu da horren inguruan izena emateko. Norbaitek ba al daki zerbait? -Theklan · Eztabaida · E-maila 21:14, 11 Martxoa 2011 (UTC)
Zer komunitate mota? Nik dakidanez, unibertsitarioen artean euskarazko wikipedia sustatzeko -kalitatezko artikuluen bidez- antolaturiko sariak dira. Asmo ona eta ideia bikaina, zoritxarrez oihartzun handia ez duena... -Josu 21:32, 12 Martxoa 2011 (UTC)
Esaten dute parte-hartzaileek izena eman dezaketela propio sorturiko komunitatean. Hori da dena. -Theklan · Eztabaida · E-maila 00:23, 13 Martxoa 2011 (UTC)
Ni naiz sariketa horretan (unaik aipatuta) epaile modura egongo denetariko bat. Ez dakit ezer aparteko komunitate (wiki) bati buruz, egia esan. Uste dut Wikipedian bertan izango direla aldaketak. Egia esan, zuek beste dakit. Dena dela, ikastaro batzuk emango dira txapelketari lotuta, ikasleei wikipedia nola erabili irakasteko. Lehenengo, bihar izango da, Deustuko unibertsitatean, goizez. Saiatuko naiz gauzak kontrolpean izaten eta beraz, mesedez, bandalismoa irudi dezaketen gauza batzuekin ulergarriagoak izatea eskatzen dizuet, ni egongo naizelako begira. --Janfri; bai esan? 13:23, 14 Martxoa 2011 (UTC)
EHUn ere lehiaketari buruzko informazioa zabaldu da. Lotura honetan EHUn emango diren ikastaroak aipatzen dira. --Orereta (erantzunak) 12:47, 22 Martxoa 2011 (UTC)

Erreferentziak berriro lanean

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kaixo! Beno, arazoa konpontzeko eskatu diot Erreferentzien gadgetaren egileari eta ti-ta egin du. Arazo bat zegoen bertsio berriarekin, ziurrenik. Orain jada erreferentziatu ahal dugu lehen egiten genuen bezala! -Theklan · Eztabaida · E-maila 01:25, 12 Martxoa 2011 (UTC)

Primeran!!!!!!!--An13sa 18:41, 15 Martxoa 2011 (UTC)

Azpitituluak bideoetan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kaixo kaixo! Bartzelonatik etorri berria naiz eta hainbat gauza ezberdinen inguruan hitz egin dugu bertan. Guztia laburtzea zaila da momentuz, baina joango naiz proiektu ezberdinen inguruan hitz egiten horiek lantzen noan heinean. Lehenengo albiste on baten inguruan hitz egin nahi dizuet.

Bileran Mozilla Drumbeateko kide bat egon zen eta bertan "Universal Subtitles" webgunea garatu dutela esan didate. Kanpoko edozein bideori azpitituluak jartzeko aukera ematen du, nahiko modu sinplean. Tresna hori Wikipediara ere ekarri dute eta Commonsen aukerak ematen ditu TimedText: izen-tartea erabilita azpitituluak gehitzeko. Oso sinplea, benetan! Momentuz froga bat egin dut eta ti-ta ditugu azpitituludun bideoak: Marrazki bizidunak.

Baina... momentuz ikusten behar duzuena Gadget bat aktibatzea da. Joan zaitezte Berezi:Hobespenak orrialdera eta bertan duzue Gadgetak atalean mwEmbed tresna aktibatu beharko duzue. Cachea gaurkotu ondoren bertan agertzen den bideoaren playerra ezberdina izango da. Eta automatikoki jarriko ditu azpitituluak euskarazkoak baldin badaude. -Theklan · Eztabaida · E-maila 22:18, 21 Martxoa 2011 (UTC)

Estatistikak artikuluka

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kaixo! Beno, Bartzelonako bileran komentatu zen beste gauzetako bat estatistikena zen. Antza katalanek bazuten sistema bat eta guk ez genuen. Sistema jarri dut eta orain artikulu guztietan aukera dago bere estatistika zehatzak eta bisita kopurua ezagutzeko. Nahikoa da goian agertzen den "Historia ikusi" botoiari ematea eta hortxe agertzen diren aukeraren batean klik egitea ikusteko. Begiratu Azala, gustoa ematen du! -Theklan · Eztabaida · E-maila 08:45, 22 Martxoa 2011 (UTC)

Oso interesgarria! --Orereta (erantzunak) 12:47, 22 Martxoa 2011 (UTC)
Lan bikaina, Theklan!! -Josu 20:10, 24 Martxoa 2011 (UTC)

Credo accounts

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hola a todos, perdonad por usar el castellano, pero no he encontrado traductores, y dada la premura, seguro que alguien que sepa podrá traducir el mensaje.

La WMF ha conseguido la donación de unos cientos de cuentas Credo. Se trata de cuentas que dan acceso a obras de referencia que habitualmente sólo están disponibles a través de universidades y similares. Aunque se trata de obras en inglés, creo que son de interés para cualquiera interesado en escribir artículos de calidad. Lamentablemente, esta disponibilidad apenas se ha hecho pública. Las cuentas se pueden pedir a partir de hoy (23 de marzo) a las once de la noche (hora peninsular española), en la siguiente página: en:Wikipedia:Credo accounts. Espero que sea de vuestro interés y, de nuevo, mis disculpas por si este no es el sitio o el modo adecuado de hacerlo. Creo que en todo caso, la utilidad del anuncio podrá disculparme. Un saludo --Ecemaml 11:08, 23 Martxoa 2011 (UTC)

Oso interesgarria. Nik, behintzat, eskatuko dut bat. -Theklan · Eztabaida · E-maila 11:16, 23 Martxoa 2011 (UTC)

Sareko Euskal Gramatika

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Berri onak! UPVk "Sareko Euskal Gramatika" lana jarri du sarean, eta PD lizentzia du. Beraz erabili daiteke arazorik gabe. Helbidea honakoa da: http://www.ehu.es/seg/gramatika.html -Theklan · Eztabaida · E-maila 13:04, 31 Martxoa 2011 (UTC)

Eskerrik asko abisuarengatik, Theklan! Berri ona da, bai, dudarik gabe. Txantiloi bat egin dut Sareko Euskal Gramatikatik hartutako edukiekin osatzen ditugun artikuluetarako: Txantiloi:SEG. Hortxe aurkituko dituzue erabiltzeko azalpenak ere. --Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 15:19, 31 Martxoa 2011 (UTC)

Bot batekin Frantziako udalerrien artikuluak egiteko aukera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kaixo guztiei! Oraingoan berri garrantzitsu batekin nator eta eztabaida egon beharko luke honen inguruan, hartuko dugun erabakiak garrantzi handia baita. Kataluniako Amical Wikipedia elkarteak bot ederra garatu du datu estatistikoak erabilita artikuluak sortu ahal izateko. Aspaldi AEBko herietan erabili zuten eta oraingoan berrikuntzekin Frantziako udalerrietan erabili daiteke. Ideia bat egiteko, sortzen dituen emaitzak L'Abergement-Clémenciat artikuluan ditugunaren antzekoak izango ziren (zuzenketa batzuk egin ditut). Egindako itzulpen hauekin horrelako zerbaitetan dago momentu honetan. Ez egin kasurik bertan agertzen den testuari, zuzenketak ere egin ditut horren gainean eta ziurrenik hurrengo astean guztia prest eta itzulia egongo baita.

Kontua da bot hau martxan jarrita, demagun hemendik bi astera, Frantziar estatuan dauden 36.000 udalerrien artikuluak izango genituzkela modu azkar batean, gaur egun udalerri gehienetan dugun informazioa baino askoz gehiagorekin. Jada sorturik ditugunak kenduta demagun 34.000 bat artikulu sortuko direla, hau da, 100.000 artikulu lortuko genituzkela modu azkar batean, gure Wikipedia 44. postutik 37.ra pasatuz.

Arrazoi asko eman daitezke honen alde, eta ziur nago beste hainbeste eman daitezkeela aurka. Bot batekin artikuluak sortzerakoan lana aurrezten dugu, baina baliteke iritzi kontrakoa sortzea, Wikipedian eginiko lana debaluatuz. Bestetik egia da 100.000 artikuluren muga hori lortuta gauza askori ekiteko aukera izango genukeela eta sekulako hedadura litzatekeela.

Beno, esandakoa, hori da proposamena, Botekin artikuluak masiboki sortu edo ez. Zuena da hitza. -Theklan · Eztabaida · E-maila 23:17, 22 Martxoa 2011 (UTC)

 Alde. Egia da artikulu kopurua entziklopedia baten datu bistakoenetako bat dela, eta papereko entziklopediak saltzeko beti goraipatu izan dela artikulu kopuru handia izatea. Hala ere, nire ustez interesgarriena da euskal Wikipediari informazio baliagarria erantsi ahal izango diogula horrela. Izan ere, Frantziako udalerriak maiz bisitatu ohi ditugu euskaldunok, eta udalerri horien berri jakiteko euskal Wikipedia erabili ahalko dugu. Hori bai, bot hori martxan jarri aurretik, ondo-ondo zuzendu beharko lirateke botak erabiliko diten euskarazko testuak; bestela, akats ugariko artikuluz betetzen bazaigu, ez da oso itxurazkoa eta baliagarria izango. --Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 23:42, 22 Martxoa 2011 (UTC)
Bai, artikulua "definitiboa" denean zure laguntza beharko dugu ahalik eta zuzenen egin ahal izateko erabiltzen dituen esaldien ordena kontuan hartuta. -Theklan · Eztabaida · E-maila 23:52, 22 Martxoa 2011 (UTC)
 Alde Katalanerazko artikulu horrek ez du itxura txarrik. Dena den, hasteko proba txiki bat egingo nuke, agian kantonamendu bat eginez.--Unai (esan) 09:43, 23 Martxoa 2011 (UTC)
Proposamenaren alde. Bot horrek sortu ditzaken udalerrien artikuluak, gaur egun guk eskuz sortzen ditugun Frantziako udalerrienak baino hobeak dira. Unaik esan bezala hasieran kantonamendu batekin egin dezakegu froga eta dena ondo badoa, Frantzia osokoak sortu.--An13sa 13:04, 23 Martxoa 2011 (UTC)
 Alde Tresnak lana errazten du eta gainera artikuloak era azkar batean sortzeko bide ematen du. Beste kontu bat da gero artikuloak oinarrizko edukinez betetzea.--Gorritxiki 13:34, 23 Martxoa 2011 (UTC)
 Alde. Lehen bai lehen gai hau gauzatzearen alde. Ille-et-Vilaine departamentuko udalerriak amaitzeko (eta bide batez Bretainia osoko udalerriak) gutxi gelditzen zait: gaur egun Bretainia osatzen duten lau departamentuko udalerriei tratamendu berezia eman nahi baidiet (Bretainiako mapan kokatu, bretainierazko edo galozko izena ere jarri eta irudia ere bai). Bestela, gainontzerako Frantziako departamentuak botarekin egitea ados nago. --Euskalduna 20:30, 2011ko martxoaren 23a (UTC)
 Alde. Baina Frantziakoak bakarrik! Ditugun ageriko "loturak" direla-eta. --josugoni (erantzun hemen) 22:42, 23 Martxoa 2011 (UTC)

 Neutrala Luddita (edo agian izokina, korrontearen aurka joatearren) eman dezakedan arren, ez nago oso ados. Nahiago artikuluak eskuz egitea. Artikulu kopuru eta ranking-ak ez zaizkit ardura, nahiago dut artikulu osatuago bat 10 miniartikulu baino, gainera, Theklan-ek komentaturiko debaluazio horren beldur naiz. Badakit esango duzuela bi joerak osagarriak direla, baina ez dakit, ez nau konbentzitzen (puntua kontra). Baina, bot-arekin lortuko liratekeen artikuluak, ziurrenik paperezko entziklopedia batean agertzen direnak baino osatuagoak egongo lirateke, infotaularekin soilik (biztanleria, kokapena, e.a.) agertuko lirateke, beste euskal entziklopedia batzuk baino hobea bihurtuz (puntua alde). Baina, gero eta gehiago ikusten ditut artikuluak artisautza lan -mimatu- modura, muntaia-katean sorturiko pieza baino, baina beno, horiek nire pajeo mentalak besterik ez dira :P --Janfri; bai esan? 22:58, 23 Martxoa 2011 (UTC)

Nik ere ikusten dut arazo hori, baina egia da ere artikulua sortuz gero aukera gehiago dagoela gero lan gehigarriak egiteko horietan. Bide batez, ez da informazio makala agertzen dena, L'Abergement-Clémenciat artikuluan ikusten den bezala. Informazio hori kristona da, eskuz egiten duguna baino gehiago. Eta zure puntua nik ere ikusten badut ere, tira, horrela agian artikulu horiek sortzean baino beste gauza batzuetan zentratu gaitezke, adibidez ditugunak kategoriatan hobeto jartzen. Ez dakit, kalitatea eta kantitatea biak behar ditugula uste dut.
Pentsatzen egon naiz erabaki honek sor ditzakeen kontrako jarrerak neutralizatzeko aurrez adierazi behar dugula erabakiaren zergatia sarean zehar (Zuzeu eta sustatu, adibidez). Argudio onak eman, eta Interneteko komunitateak pausoaren garrantzia ikustea. -Theklan · Eztabaida · E-maila 23:09, 23 Martxoa 2011 (UTC)
Ideia bikaina iruditzen zait Interneteko euskarazko komunitateetan honen berri ematea. Eta, batez ere, ezer erabaki aurretik egiten bada; komunitate horietako kideek, horrela, informazioa jasotzeko aukera ez ezik, erabakitzeko prozesuan parte hartzeko aukera ere izango dute. Eta beharbada wikilariren bat irabaziko dugu... --Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 23:29, 23 Martxoa 2011 (UTC)
Ados nago esan nahi duzunarekin Theklan, bultzada ikaragarria eta ziurrenik oso positiboa izango da. Bi lanen osagarritasuna ere ikusten dut (zuk aipatzen duzun kategorizatzearen inurri lana, gauza askotan askoz garrantzitsuagoa da artikuluak sortzea baino, akatsak e.a. zuzentzea den moduan). Abantailak ikusten dizkiot bai, baina eszeptikoa naiz, neure arrazoiak "sentimentalak" direlako, ez besterik. Horergatik aldatu dut hasieran jarritako {{aurka}}, {{neutral}}engatik: ez diot aparteko kalte handiegirik ikusten, baina gustura nago gauden moduan. Horretaz gain, komunikabideetara zerbait bidaltzearena oso ideia ona iruditzen zait, eta erabaki eta argudio bateratuen sortan laguntzeko prest banago.--Janfri; bai esan? 23:51, 23 Martxoa 2011 (UTC)
 Alde nire kezkak eta zalantzak ditudan arren, alde egingo dudala uste dut. Horrelako kasuetan, aldeko zein kontrako puntuak daude, eta biak ondo baloratu behar. Alde positiboan: (1) artikulu kopurua izugarri haziko litzateke, eta nire ustez eduki nahikoarekin, (2) inork inoiz artikuluok hedatu nahi baditu, hortxe izango du oinarria, eta errazago izango zaio parte hartzea, zerotik hasi ordez, eta (3) artikulu guztiek egitura berdintsua izango dute, bai eskeletoa eta bai datu mordoxka modu berean gehituko ditugulako. Alde negatiboan, ordea: (1) inork inoiz interesik izango al du Frantzia iparraldeko udalerri txiki bateko datuak kontsultatzeko? baina Espainiako udalerri askorekin berdina gertatzen dela uste dut, eta hortxe daude.., eta (2) inork hedatuko al ditu, ala bere horretan mantenduko dira denbora askoan zehar? era berean, artikuluen eguneragarritasunean pentsatu beharra dago, hau da, 2015ean beste bot batekin datuok eguneratu nahi baditugu, bideragarria izatea.
Orokorrean, biak baloratuz, baiezkoaren alde egitea erabaki dut, ordea. Puntu positiboek pisu gehiago dute nire ustez kasu honetan. Dena dela, kontu handiz ibili beharko ginateke izen anbiguoekin argipen orrialdeak sortzeko, eta wiki lotura ezegokiak ez sortzeko. Badu lana horrek. –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 10:49, 24 Martxoa 2011 (UTC)
 Alde Janfri bezala nahiko luddita naizen arren, Txikirekin bat egingo dut. Bestetik, botaren lana, ikaragarria! --Marklar 20:02, 24 Martxoa 2011 (UTC)

 Aurka, orain arteko emaitza lortzeko bederen. Ez naiz eztabaidagai nagusiaz (kalitate eskasa) ari, beste kontu osagarri batez baino. Botek egindako lanek beste muga batzuk dituzte; “Frantziako” (sic) udalerrien artean “hain Frantziakoak” ez diren ehunka daude. Fontjoncouse ez da “hain” Frantziako udalerria, Languedoc-Roussillon eskualdean dagoena; Fontjoncosa Okzitaniakoa (ere) bada. Tira, “Frantziakoa” da Orexa (edo Oreja) municipio español de la provincia de Guipúzcoa edo Baigorri (barka, Saint-Étienne-de-Baïgorry) commune française, située dans le département des Pyrénées-Atlantiques et la région Aquitaine diren heinean.

Okzitanierazko wikipediak gurekiko duen begirunea erakustetik urrun gaude. Begiratu Bunuze: comuna deu Bascoat, en Baisha Navarra. Administrativament, que's tròba dens lo departament deus Pirenèus Atlantics. Bretainiako udalerrien artikulu berriak ateratzen ditugun orotan ere oso egoera mingarri eta insolidarioa sortzen ari gara: ikus Langon (Ille-eta-Vilaine); bi kontu aipa daitezke: frantsesezko toponimoa lehenetsia eta Bretainiaren lurra era lazgarrian banatuta agertzen duen kokapen mapa. Bretainia Bretainia baita (5 departamendu), beste kontu bat Bretainia (eskualdea) da; Vichyko gobernu nazizaleak Bretainia banatu eta V. Errepublikari "kasualitatez ahaztu" zitzaion Bretainiaren batasuna berrezartzea.

Bretoiek, ordea, zer egiten dute gurekin? Ikus Gabadi: toponimo lehenetsia euskarazkoa, e proviñs Nafarroa Beherea (pe Benafarroa), en Iparralde, en Euskal Herria, en hanternoz d'ar Pireneoù deskribatzen du eta kokapen mapa Nafarroa Beherekoa.

Ez diot koherentziarik aurkitzen "Frantziako" udalerriak sortzen segitzeari herri eta kultura gutxituak zokoratu edo erabat ezkutatzeko. Koldo Izagirrek Berrian gaurtxe esana da: «Mundua okzitanoz, guaraniz, mambaraz, wolofez, bretonez, katalanez, frisioz, galegoz, korsikarrez betea dago». Mundua bai, euskarazko wikipedia ez. Katalanen botaren bidea segitu nahi bada, gutxienez hauxe eskatuko nuke, bestalde: katalanek bezala, Okzitaniako udalerrietako artikuluetako izenburuetan okzitaniera lehenestea (ikus gure Belvèze-du-Razès baina katalanez Bèlvéser da. Botak artikulu "frantsesak" egiten ditu baina ludditaren batek beste hori egiten omen du. Neu, hala ere, prest nago "luddikoki" botaren lanari ikutu eta aldaketak egiteko. Horrela defini liteke arestian aipatutakoa gurean: «Bèlvéser (frantsesezko izen ofiziala Belvèze-du-Razès) Okzitaniako udalerria da, Languedocen dagoena. Administrazioz Frantziako Aude departamenduan dago.»--Adrar 13:07, 25 Martxoa 2011 (UTC)

Gauza batek ez du bestea kentzen. Artikuluak sortzeko erabiltzen diren plantilletan nahi dugun izena jarri ahal dugu, izan ere robota ez da orojakilea, baizik eta guk esaten dizkiogun parametroak erabiltzen ditu. GAinera eskuz alda daitezke okzitania, bretainia (ez ditugunak sortu behar Euskaldunak sortu dituelako jada) eta Ipar Euskal Herrikoak, eginak baitaude. Beste guztiak sor daitezke eta guk jarriko dugu eskuz nahi duguna gero, baina oinarri hori izanda. -Theklan · Eztabaida · E-maila 12:18, 25 Martxoa 2011 (UTC)
 Alde Alde nago, baina esfortzua jarriko nuke Adrarrek azaldutako kuitak garbitzen, batik bat Bretoi eta Okzitar herriak direnean Inaki.a001 12:40, 25 Martxoa 2011 (UTC)

 Neutrala Gaur egun Euskarazko Wikipedian 2,25 orri daude artikulu bakoitzeko (146.745 / 65.324= ~2,25) 35.000 artikulu berri gehitzean, beste 43.984 birzuzenketa orri, kategoria, eta abar beharko genituzke gaur egun Wikipediak duen "sakontasun" berdina lortzeko. -Zariquiegui 12:52, 25 Martxoa 2011 (UTC)

Adrarrek esandakoa, nahiz eta arrazoizkoa izan, ez da hemen eztabaidatzen ari garena.
1. Egia da bot batek ezin izango duela inoiz idazle edo itzultzaile profesional baten lana gainditu (hauen mesederako). Egindakoa eskuz berrikusi beharko dugula/dutela bistakoa da.
2. Exotoponimiarena egiteke dugun politikaren bat bada. Gure "Euskaltzaindiak adostutakoari ontzat hartzea" politika eskasa geratu zaigu arlo honetan. Bere zerrenda laburra izateaz gain, ez da guztiz fidagarria. Beraz, badaude bertoko hizkuntzaren toponimoaren alde egiten dutenak (Adrarrek, kasu) eta toponimo ofizialaren alde egiten dugunok. Alde biek gure ideiak azaltzeko hainbat aukera izan ditugu (hemen edo hemen, adibidez) eta jarrera biek bere alde onak eta txarrak badituzte.
Edonola ere, bada exotoponimoen politika bozkatzeko garaia, baina ez hemen. Hemen beste gauzetaz ari gara. --Marklar 18:20, 25 Martxoa 2011 (UTC)
Beno, nik uste eztabaidaren gai nagusitik aldentzen ari garela: Frantziako udalerri guztien artikuluak botaren bidez egitea bai ala ez. Bretainia, Okzitania eta Korsikako udalerrien izenak euren hizkuntzetan jarri ala frantsesez (jatorrizko hizkuntza edo fransetsezko birzuzenketak egin daitezke), edota hizkuntza, kultura eta historiako gaiei begirune handia diet, baina hasierako gaitik urruntzen gaituztela uste dut.
Sakontasuna berriz, nik uste euskarazko Wikipediak botaren bidez edota eskuz eginik ere, 100.000 artikuluetara iristean sakontasun edo edukiera berdina izango lukeela (oraingoa baino baxuagoa), euskarazko artikulu kopuru txikiak botaz edo eskuz gure wikipedian ugariak baitira (eta izango dira), eta lankide kopurua, duguna da, ez dago besterik, euskarak hiztun kopuru jakin bat duen gisa. Gure mugak ditugu. Nire iritziz ezin liteke euskarazko Wikipediari 100.000 artikuluekin, adibidez hiztun edo lankide gehiago dituzten wikipediak 100.000 artikuluekin dituzten sakontasun edo edukierak izan, hortarako euskaldun bakoitzak artikulu luze ugari idatzi beharko lituzke. Nire ustez ezinezkoa da haien erronkari eustea. Hortaz, nire iritziz, hobe une batez sakontasunari buruzko sentimenduak edo eskuz eginiriko artikulei buruzko idealismoa albo batetara utzi eta pragmatikoak izatea (katalanek ugari eta euskaldunok gutxi dugun ezaugarria), 100.000 artikuluetara lehen bai lehen iritsi (Josugonik zioen bezala: Frantziako udalerrien kasuan salbuespen berezia egin eta bota erabili), kopuru biribil eta ponpoxo horrek euskarazko Wikipediari gehitu lekioken propaganda, marketing, irudi ona, lankide berriak erakartzeko aukera edota prestigioa probestu, eta aurrera bolie!
--Euskalduna 20:56, 2011ko martxoaren 25a (UTC)

Beno, duda hauetako batzuk afgitzeko aukera izan dut ca:wpko lankide batekin. Komentatu dizkit ondorengoak:

  • Ingelerazko Wikipedian sistema hau erabili zuten ere 100.000 artikulura heltzeko, AEBko udalerriekin, 2003an. Horrek laguntza handia eman zien prentsa mailan eta lankide berriak eskuratzeko... baina ondo egin behar dela ere argitu behar da.
  • Okzitaniako udalerriena konpontzeko zailtasunak daude, batez ere okzitanierazko wikipedian ez dituztelako euren herri guztietako artikuluak eta, beraz, ezin dugu zerrenda bat egin udalerri guztiekin. Hasieratik konpondu daiteke zerrenda hori emanda botari, hau da, izenak aldatuta. Geroago ere aldatu ahal dugu, arazorik gabe, eskuz moldaketa horiek eginez.
  • Kopuruari dagokionez, egunero 1.000 artikulu baino gehiago egitea zaila da, botaren funtzionamenduari erreparatuz gero. Horregatik honetara jartzen bagara 2 hilabete edo beharko genituzte guztiak ondo egin eta ordenean egoteko. Beraz denbora ere dugu saltoa ematen joateko.

-Theklan · Eztabaida · E-maila 21:20, 28 Martxoa 2011 (UTC)

 Alde Zalantzak zalantza, nik ere aldeko botoa emango dut. Esandakoarekin ados nago, oro har: Txikirekin bat, ez dakit oso egokia den euWikipedia herri txiki-txikiei buruzko zirriborroekin betetzea (hori da nire aurkakotasun nagusia). Baina, egia da, halaber, hainbat geografia-zirriborro ditugula bot honekin lortuko ditugunak baino artikulu askoz motzagoekin. Hortaz, niri egokia iruditzen zait eskualde batekin-edo froga egitea, eta euWikipedian artikulu kopurua igotzeari ekitea. Horrekin batera, igoera handia lortuko dugunez modu horretan, lankideok artikuluak zabaltzeari eskaini diezaiokegu (dugun) denbora (urrria). --Orereta (erantzunak) 16:00, 29 Martxoa 2011 (UTC)
Galdera 100.000 artikulutara botaren laguntzaz heltzearekin ados zaude? izan balitz, gaitik aterako nintzatekeen. Baina (zuzendu oker banabil) galdetzen dena hauxe da: Frantsesezko wikipedian oinarrituta Frantziako (sic) udalerri guztietako artikuluak botaren laguntzaz egitearekin ados zaude? Askoz ere espezifikoagoa da. Esperimentuak hasita daudenez iritzia eman beharra nuen: azken hilabeteetan Audeko 230 udalerrietakoak egin dira, kasurako; neu harritzen nauena kontrakoa da: frantses estatuko beste herriez inork ezer esan ez izana. Marklarrek ondo gogoratu bezala, erabaki gabe dago exotoponimiaren kontua baina praktikan erabakia hartzen dugu, oso erabaki gogorra gainera: artikulu mota honetan kultura eta herri baztertua bigarren mailan geratu ez ezik, erabat ezkutatuta ere badago, aipamenik sinpleena ere jasotzen ez baita; harritzekoa ez dena, frantsesezko wikipedia oso oldarkorra baita herri eta kultura gutxituekin.
Orduan neurri batzuk hartzeko eskaera egiten dut; Aisnerekin ezer esateko ez badago ere, ezin ditugu hau bezalakoak ehunka egin, besterik gabe. Iritzia, beraz: "horrela aurka" eta "lan egiteko prest". Kontua ez da soilik toponimia; Okzitaniako (etab.) artikulurik txikienak ere elementu hauek izan behar ditu: hizkuntzaren aitorpena (toponimoa, besteak beste), herriaren aitorpena (goiko definizioan) eta kokapen mapan. Proposamenak ez badu borondaterik kultura eta herri hauek zokoratzeko, ipin ditzagun bitartekoak; ea Theklanek apuntatzen hasia den flashak osatzen segitzen duen. Neure partetik, esaterako infotaula inklusiboagoak (errealitate ofizial-estatal eta herriena uztartzen dituenak) erabiltzearekin aurrerapausoa emango genukeela uste dut, neuk ordea ez dut kontyrolatzen arlo hau. Baten batek sor lezake Alzonan erabilitako infotaula honen antzekoa? Edo Bretainiarako hau berraktiba eta osa genezake. 30.000 artikulu sortzera bagoaz, ondorioak eta kontraesan guztiak patxadaz aztertu beharko, ezta?--Adrar 17:41, 30 Martxoa 2011 (UTC)
Ba zuzenduko dut oker zabiltzalako. Galdera ez da ea Frantsesezko wikipedian oinarrituta Frantziako (sic) udalerri guztietako artikuluak botaren laguntzaz egitearekin ados zaude? baizik eta Bot batekin Frantziako (sic) udalerri guztietako artikuluarekin botaren laguntzaz egitearekin ados zaude?. Frantsesezko Wikipedia nahiko gutxi erabiltzen du bot horrek, bakarrik armarria jartzeko (hori ondo dutelako Wikipedia horretan). Datu gehienak INSEEtik ateratzen du, datu ekonomiko, demografiko eta estatistikoak. Datu geografikoak Google Mapseko APItik ateratzen ditu. Izenak guk definitzen dizkiogu, nahi badugu, eta hori hasieran edo ondoren egin ahal dugu. Adibidez Alzona herria sortu ahal dugu hala deitzen bada okzitanieraz. Baina gorago esan dudan bezala okzitanieraz ere ez dute euren herri guztietako artikuluen zerrenda bat, beraz zaila da.
Oker zabiltza ere Audeko departamenduko herrien kontuan. Horiek ez dira bot batekin sortu, eskuz baizik. Botarekin oraindik ez dugu bat ere sortu eta bi adibide daude goian. Lehenengoa eskuz eginiko itzulpen bat da, bigarrena orain frogatan dagoena da, itzulpen guztiak ondo dabiltzala frogatu arte eta hemen kontsentsu bat egon arte martxan jarriko ez dudana. Gainera informazio oso oso interesgarria jartzen du, orain arte eskuz eginikoetan agertzen ez dena.
Okzitaniako herri guztiei (baita Bretainiakoei) jarri ahal diegu mapa bereizitu bat nahi badugu, berez bandera eta guzti jarzten duen modu berean. Hori ez da arazoa, eta behin sortuta ere alda daitezke. Udalerri horiek Frantziako dira, hala ere, Urretxu Espainian dagoen bezala. Hau da, errealitate hori ere ezin dugu izkutatu (batzuoi mina egiten badigu ere). Guztia litzateke Frantziako udalerri infotaula hori moldatzea lurralde zehatz batzuk goian agertzeko, beste modu handiago batez: Okzitania, Katalunia, Bretainia, Korsika eta Alsaziarekin egin beharko litzatekeela suposatzen dut, eta gero itsasoz-haraindiko koloniekin ere.
Baina hori, esandakoa, beste eztabaida bat da. 36.000 artikulu horiek sortu ondoren ere egin dezakegu aldaketa, behin artikuluak izanda oinarri moduan. Are eta gehiago, uste dut hori ere errazagoa izango dela artikuluak lehenago sortzen baditugu.
Hemen planteatutako eztabaida 36.000 artikulu horiek bot baten bitartez egitearena da. Horrek suposatzen dituen kontraesan, onura eta bestelakoak azaleratzea. Eta nahi baduzu planteatu hemen azpian hizkuntza eta herri gutxituekin egin beharko genukeena. -Theklan · Eztabaida · E-maila 23:45, 30 Martxoa 2011 (UTC)
Garapen bat egin dut INSEEko datuak hartzen dituen txantiloian eta emaitza hobeak daude. Gauza da Bretainia edo Korsikarekin bai, baina Okzitaniarekin zailtasunak daudela datu horiek automatikoki lortzeko, ez baitu egiten bat departamentuetan eginiko mugekin. Horregatik eskuz bete beharko litzateke, baina parametro hori sartuta (eta nahiko erraza izan daiteke gero sartzea) Alzona bezalako herri batean goian Okzitaniako bandera eta behean mapan kokapena izango genuke. -Theklan · Eztabaida · E-maila 00:40, 31 Martxoa 2011 (UTC)
Okzitaniakoak-eta beste eztabaida bat izan behar du -hau bezala, patxadatsua-, Alzonaen ageri den Okzitaniako mapa horretan Baiona-Miarritze Okzitanian sartuta daude eta! kar kar, ez dira batere kontu sinpleak ez... --Orereta (erantzunak) 10:20, 31 Martxoa 2011 (UTC)

Lehenengo artikulua sortu dut, Bucy-le-Long. Nahiko ondo dagoela uste dut, horrelako datuak lortzea ez da batere erraza, eta artikulua, ezer gabe, ia 10kbtan kokatzen da. Hau da, bataz bestekoa igoko dugula ere. Ez baduzue zuzenketa larririk egiteko, gaur arratsaldean bertan 02 departamendua egin nahiko nuke, emaitzak ikusten joateko. -Theklan · Eztabaida · E-maila 12:29, 15 Apirila 2011 (UTC)

Nik hauek proposatzen ditut:
  • familia monoparentalak ---> guraso bakarreko familiak
  • zentsatutako biztanleak ---> erroldatutako biztanleak
  • populazio-piramide ---> Biztanleria-piramide
--An13sa 12:39, 15 Apirila 2011 (UTC)
Egina -Theklan · Eztabaida · E-maila 12:43, 15 Apirila 2011 (UTC)
Oso ondo geratzen da! Nik hauek proposatzen ditut:
  • Artikuluaren hasiera: Bucy-le-Long Frantziako udalerri bat da, Aisne departamenduan, Pikardia eskualdean. (koma gehitzea). Bide batez, ez da hobe geratzen horrela: Bucy-le-Long Frantziako udalerri bat da, Aisne departamenduan kokatutakoa, Pikardia eskualdean?
  • Populazioa ---> Biztanleria (An13sak esandakoari jarraituz, baina badaezpada ere).
  • Ekonomia jarduerak atalean: 2007an zeuden 63 komertzioetatik, 1 enpresa estraktibo enpresa zen ---> 1 enpresa estraktiboa zen
  • Atal berean: 5 "beste zerbitzu jarduera" batzuk bezala sailkatutako enpresak ziren ---> 5 "beste zerbitzu jarduera" batzuk moduan sailkatutako enpresak ziren
  • 1.go erreferentzian: Biztanlegoaren eboluzio eta hazkuntza ---> Biztanleriaren eboluzioa eta hazkuntza
  • Erreferentzien osteko hiru lotura horiek, kanpo loturak dira, ezta? Hala bada, "Kanpo loturak" izenburua jartzea.--Orereta (erantzunak) 13:07, 15 Apirila 2011 (UTC)
Egina -Theklan · Eztabaida · E-maila 13:20, 15 Apirila 2011 (UTC)

Oraintxe konturatu naiz hemen ere Bucy-le-Long artikuluaren zuzenketaz ari zinetela. Proposatzen ditudan zuzenketak zuzenean artikuluan egin ditut: http://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Bucy-le-Long&action=historysubmit&diff=1969145&oldid=1969117

Hori bai, testu zati bat ezin izan dut zuzendu. Artikuluaren bukaeran, «Erreferentziak» atalean, «Eskuratze data: 13/07/2010» jartzen duen tokian, Eskuratze data: 2010-07-13» jarri beharko luke. Lan bikaina, gainerakoan! Artikulu oinarri ederrak izango ditugu, osatuz joateko. --Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 14:39, 15 Apirila 2011 (UTC)

Beno, uste dut zuzenketa guztiak egin ditudala... zuek epaitu. 10 minututan hasiko naiz departamendu honetako guztia egiten, eh! -Theklan · Eztabaida · E-maila 14:47, 15 Apirila 2011 (UTC)
Zorionak, Theklan, bot bidezko artikuluak txukun gelditzen dituk, fin ibili haiz gero. - Euskalduna - 19:27, 2011ko apirilaren 15a (UTC)
Eskerrik asko. Ez da nire lana izan bakarrik, Katalunian egindakoa, zuen ekarpenak... hala ere uste dut badirela oraindik hobetu daitezkeen gauzak artikulu horietan, beraz departamendu honekin bukatzerakoan ekarpenak egin ahal dituzue hurrengoekin hasi aurretik. -Theklan · Eztabaida · E-maila 17:30, 15 Apirila 2011 (UTC)

Bidali dut ohar bat Sustatu, Zuzeu eta Zabaldura, gai honen inguruan pedagogia egingo genuela esan baikenuen. -Theklan · Eztabaida · E-maila 17:52, 15 Apirila 2011 (UTC)

Beranduxe bada ere, infotaulako "kantonamendu" atalean Cantó de La Motte-du-Caire agertzen da. Agian beste bot batekin egin beharreko lana da hori... Bestela, artikulu txukun-txukunak eta edukiz beteak dira. Zorionak, Theklan! --josugoni (erantzun hemen) 09:06, 16 Apirila 2011 (UTC)
Bai, konturatu nintzen geroago eta aldatu nuen. Hala ere bot batekin egin beharko dugu dena, Xko kantonamendua sistema erabili dudalako eta horrek ere arazo batzuk ditu. Gainera zerrenda katalanetik hartzen du, eta itzuli gabe dugu. Beraz lasai, bot batekin joango gara gauza horiek fintzen. -Theklan · Eztabaida · E-maila 11:34, 16 Apirila 2011 (UTC)
Emaitza txukuna da. Sentitzen dut insistitzea, hala ere. Oso balekoa iruditzen zait hizkuntza gutxiturik gabeko departamenduetarako besterik gabe aktibatzea; kasu honetan, okerrik ezean departamendu hauek daude (oil hizkuntzak alde batera utzita): 02, 08, 10, 14, 17, 21, 25, 27, 28, 37, 41, 45, 49, 50, 51, 52, 53, 54, 55, 58, 60, 61, 62, 70, 72, 75, 76, 77, 78, 79, 80, 85, 88, 89, 90, 91, 92, 93, 94, 95. Baina Aisne (02) ez da Alpes-de-Haute-Provence (04), Alpe Garaiak (05) edo Itsas Alpeak (06) -dagoeneko eginak direnak, ehunka artikulu-, osorik (beraz, mugaren arazorik ez identifikateko) okzitaniarrak direlako. Alzonako kasua aipatu zela aprobetxatuta: ez al da posible gutxiengorik gabeko artikuluak eredu horrekin lehen egitea eta gero (dagoeneko departamendu zerrenda osatuta dago Okzitania artikuluan) Okzitaniako (adibidez) artikuluak egitea Alzonako ereduari segituta? Hau da, Arvieux bezalako artikuluetatik Alzona bezalakoetara pasatzeko zein dira hurrengo pausuak? Espero dut boten laguntza izatea, bestela eskuz egin behar bada urteetan frantses estatuko herri gutxituen gainetik pasatzen diren artikuluak izango ditugu gure etxean.
Beste kontutxo bat: Zariquieguik aipatua da ehunka argipen artikulu egin behar izango direla; hauek eskuz egin behar direnez, lankideei eskatuko nieke gauza bera buruan izateko, hau da Aiglun bezalako artikuluak sortzera bagoaz Okzitaniaren eta besteen erreferentziak (ere) sartu, han agertzen diren bi herriak okzitaniarrak direlako eta argipen artikulu hori irakurrita nekez ikusten da.--Adrar 19:11, 16 Apirila 2011 (UTC)
Eskuz egin behar da, noski. Baina egin daitezke nahi diren gauzak. Adibidez departamendu osoa Okzitanian dagoen kasuetan goian nazionalitatea = Okzitania jarri dut. Hori baliatuta bot batek egin ahal ditu gauzak, adibidez Frantziako mapa jarri beharrean Okzitaniakoa jartzea. Eta izenari dagokionez, berez birzuzenketa bat da (egun batzuk behar dira guztiak egiteko departamendu batean) eta okzitanierazko izena jartzea (berdina, beste egun batzuk horretarako). -Theklan · Eztabaida · E-maila 18:17, 16 Apirila 2011 (UTC)
Beraz, lanean hasi behar, asko dago eta askoz gehiago egongo delako! Botak sortu dituen artikuluetan aipatu aldaketak egiteari ekingo diot (hau da, Alzonan dagoenaren moduko izenburu eta definizioa. Artikuluak pasa ahala argipen artikuluak ere egingo ditut (bi hizkuntzak kontuan hartuta). Ez dakidana da nola egin aipatzen duzun kokapen mapa (bi errealitateak uztartzeko, ofiziala eta herrikoa) aldaketa burutzeko. Theklan, hori zeuk egin ahal duzu? Beste aldetik, uste dut orain hobeto ulertuko dela neure iritzia honetaz, hau da eztabaida ez dela "tekniko" hutsa: argi dago bot-bulldozerrak arin batean egiten duenak (edo euskarazko wikipediako gizakiek egiteko agindu diogunak) errealitate ofiziala berehala barreiatzen duela; aldiz, herrien existentzia hutsa ziurtatzeko eskuz egitea beste erremediorik ez ei dago da, aldaketaz aldaketa...--Adrar 20:42, 16 Apirila 2011 (UTC)
Kotxean nindoala soluzio sinple bat bururatu zait gauza batzuk sartu ahal izateko. Baina horretarako kontsentsu batzuk behar dira. Galdera da... zein izango da izen ofiziala? Frantsesezkoa edo okzitanierazkoa? Artikulua frantsesez badago sar dezakegu ondoren bot batekin (okzitanieraz Alzona) bezalako zerbait. Lana aurrezten digu, bakarrik bete beharko genukeelako herriaren izena, eta ez guztia idatzi. Zer deritzozu(e)? -Theklan · Eztabaida · E-maila 19:45, 16 Apirila 2011 (UTC)
Izen ofizialarekin suposatzen dut esan nahi duzula "euskarazko wikipediako artikuluaren izena", ezta? Bide batez esanda, infotaulan (pare bat aldaketa oso nekoso egin ditut) "Izena" datuak "izen ofiziala" (hau da, frantsesa) agerrarazten du. Zeure proposamenaz: ba horretaz ari naiz hitz egiten hasieratik; artikulua frantsesez badago... noski, botaren bitartez frantsesez sortu berri badugu frantsesez dago. Horregatik planteatzen nuen bulldozerra martxan jarri baino lehen, ez da arazo "teknikoa". Neure iritziz Okzitaniako artikuluak Alzona bezalakoak izan behar dute (izenburuaz, definizioaz eta kokapen mapaz ari naiz); bestela tokiko kultura bigarren mailan uzten dugu, artikulu asko era errazean egitearen izenean. Okzitaniarrek ere badakite frantsesezko izenburuak ipintzen eta badakite jakin izen ofiziala Bidarray dela baina Bidarrai egin dute...Hala egin ezean argi dago eztabaida luze eta "tekniko" honetatik aterako den kontsentsu ez kontsentsuatu baina praktikan legokeena: Frantziako (sic) udalerrietako artikuluak frantses hizkuntzaren nagusitasun legalean oinarritzen dira.--Adrar 21:22, 16 Apirila 2011 (UTC)

Beharbada ez al da onena, lehenbizi Frantzia frantsesaren departamentuetako udalerriei ekitea, eta gero eztabaidatuz eta departamentu horien udalerriak sortzen goazen einean, Okzitania, Korsika, Alsazia, Lorrena... etabarren departamentuetako udalerriak hozgailuan gorde, eta bertako hizkuntzen izenak nola sartu ongi eztabaidatu eta konponbidea zehaztean, horiei amaieran eskua sartzea? --Euskalduna 23:15, 2011ko apirilaren 16a (UTC)

Okzitania, kasurako

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikusita aurreko gaiarekin Okzitaniari buruz duda batzuk daudela, eztabaidagai berria irekitzea otu zait. Lehenbizi azalpen teknikoak emango ditut eta gero hemengo politikak zeintzuk diren erabaki beharko ditugu.

Azalpen teknikoei begira, zaila izango litzateke Okzitanierazko izena hartzea, baina ez ezinezkoa. Izena .txt artxibo batetik hartzen du, 36.000 lerro dituena. Datu base horretan zehaztu ahal zaio aldaketa egiteko, baina uste dut lan hori hartzea edo zuzenean artikuluan egitea antzekoa litzatekeela. Hala ere nahi duenari bidali ahal diot bot osoa analiza dezan, eh!

Datubase horretan aldaketarik egingo ez bagenu ere, posible da truko batzuk egitea. Adibidez Okzitaniako herriak direnean esaldian aldaketa hau egitea:

Les Martys Aude departamenduko Frantziako udalerria da, Languedoc-Rousillon eskualdean.

ordez:

Les Martys (Frantsesez eta ofizialki Les Martys) Okzitaniako udalerria da. Administratiboki Aude departamenduko Frantziako udalerria da, Languedoc-Rousillon eskualdean.

Gero aldatu beharko genukeena da "Les Martys" hori jarri beharrean "Les Martins" eskuz jartzea, eta artikulua mugitzea "Les Martins" izateko. Ondoren bot batekin berdindu ahal ditugu "Izena" eremuan dagoena izateko PAGENAMEan agertzen dena. Teknikoki pauso ezberdinak dira, baina ez da gaizki geratuko eta denbora aurrezten dugu.

Mapari dagokionez ere ez da oso zaila. Sisteman aldaketa batzuk egin nituen eta orduan kokapena = kokapenmapa jarri beharrean nahikoa izango litzateke kokapena = nazionalitatea jartzea Okzitaniako mapa agertzeko. Hau ere modlatu daiteke Okzitaniakoa agertu ordez biak agertzeko, baina beno, bi mapa izatea ere ez dakit oso ideia ona den.

Eta orain alde politikoa. Horrela egin nahi dugu? Hau da, Okzitaniako udalerriak Okzitaniako direla jarriko al dugu? Guztiekin egingo dugu edo Baiona eta Eskiula, adibidez, albo batera utziko genituzke? Artikuluaren izena ofiziala izan beharrean Okzitanierazko izena izan behar al du? -Theklan · Eztabaida · E-maila 12:19, 17 Apirila 2011 (UTC)

Ieup, lehenengoz Euskaldunak esandakoarekin bat eginda, gutxiengorik gabeko departamenduak (aipatu nituen 40 horiek) beldurrik gabe egiten segi daiteke. Laster batean zerrenda batzuk idatziko ditut hemen, egungo botarekin besterik gabe egin daitezkeen beste zenbait departamendu aipatuz, dela gutxiengoei dagokien esparrua oso txikia delako (eta, beraz, esfortzu handirik gabe beranduago eskuz osa daitezke), dela frankoprovenzeraren esparrukoak direlako (zoritxarrez hizkuntza estandarra finkatu gabe, lurraldea mugatzeko arazo larriak, leku izen zerrendak osatu gabe); neuk kasu honetan ez nuke defendatuko tokiko toponimoak lehenestea baldintza nahikorik ematen ez direlako, ikus adibidez Lista des comenes de la Savouè d’Amont, izen asko falta dira...Euskaldunak esan bezala, beste lekuei dagokienez zehaztuz joan gaitezke. Theklanek proposatutakoaz, ondo bidean ikusten dut eta trataera duina eskainiko lieke herriei, Okzitaniari eta besteei:
  • Definizio-proposamenak bi errealitateak (herriarena eta ofiziala) aipatzen ditu. Herriz herri (Korsika, Ipar Katalunia...) definizioa egokitzearekin ondo geratuko litzateke.
  • Izen aldaketa eskuz egin daiteke, udalerri asko izanik ere ekintza sinple eta bakarra delako.
  • Infotaulako "Izena" eremuarekin apur bat galtzen naiz; gogoratu bi kontzeptuak ziurtatu behar direla, "Izena" (tokiko hizkuntzakoa, balego) eta "Izen ofiziala" (kasu honetan, gure Saint-Palais bezala, beti frantsesezkoa da).
  • Kokapen mapa egoki bana identifika daiteke herrika; gero aipatuko dut Okzitaniako kontua. Leku batzuetako oso mapa on eta zehatzak daude, adibidez -nola ez- Ipar Kataluniarako (ikus Toluges) edota udalerri neerlanderadunen mapa bilduma (ikus commonsen Category:Maps of the arrondissement of Dunkirk, herri guztietakoak daude eta ikus nola erabiltzen duten bretainieraz, adibidez). Batzuetan eskulana egongo da baina kasu bi hauetan adibidez lurralde esparruak ez dira oso handiak. Zerrendak osatuz joango naiz, azken egunetan departamendu oso batzuetakoak elebidundu (Itsas Alpeak departamenduko udalerrien zerrenda...) edo sortzen (Corrèze departamenduko udalerrien zerrendak...) ibili naizen bezala; Fenolhedésen ikusten den bezala udalerri zatiak ere joan gaitezke hizkuntza aldetik identifikatzen, gero eskulanari ekiteko.
  • Okzitania okzitanieraren lurraldea dela diogu eta diote; zentzu honetan ez digu beldurrik eman behar hemengo mapa erabiltzea baina noski Baiona, Bidaxune eta beste artikulu batzuk ez ditugu aldatu behar, geuretzat "Euskal Herriko udalerri okzitanieradunak" dira, nolabait esateko euskararekin konpartitzen den eremua. Eskiula okzitaniarrek ere Sola (Zuberoa) kategorian kokatzen dute, ez Bearnon.
  • "Alde politikoaren" gaineko neure iritzia ezaguna da; geure botak kategoria honetan daudenak sortu baditu, katalanek dituzten hauen modukoetara pasatzea, tokiko hizkuntzak ahalik eta gehien lehenestea; arrazoiak beste noizbait aipatu baditut ere, laburbilduz: edukin-koherentzia euskaldunen wikipediarako, quid pro quo (br-ar-ca-oc wikipediek nola tratatzen gaituzten), frantses estatuak berdin tratatzen gaituztelako euskaldunok eta beste hauek...--Adrar 19:45, 17 Apirila 2011 (UTC)
Bota garatu duen katalanarekin egon naiz hizketan eta esan dit herri guztietako zerrendak egiten badira posible dela modatu eta botak berak lan hori egitea. Eurei ere oso ondo etorriko litzaieke. Beraz zerrenda guztiak egiten badira, pasatzen dizkiegu eta bi Wikipediatan lan hori egin daiteke. Ideia litzateke bot hori behin garatuta artikuluak frantsesez egitea eta gero botak hartuko luke zerrenda bat, alderatu, izena aldatu eta artikulua mugitu. Baina hori, denbora beharko litzateke horrelako zerbait egiteko. -Theklan · Eztabaida · E-maila 22:42, 17 Apirila 2011 (UTC)

Momentuz sistema beran jarri dut, itzultzen joan gaitezen: Kategoria:Okzitanierazko_izena_ez_duten_udalerriak. -Theklan · Eztabaida · E-maila 18:14, 28 Apirila 2011 (UTC)

Aupa Theklan, Euskalduna (zeuen eztabaida orrietakoa ikusi dut eta interesgarria da) eta abar. Frantses estatuko udalerriekin zerikusia duen kontu oro hemen biltzea ideia ona izan daiteke, irizpideak adosteko orduan (neu, hala ere, bihar banoa bidaian). Bretainiaz iritzia: apur bat arriskutsua da Bretainia (osoa, alegia) "historikoa" dela esatea. Frantsesezko wikipedian horrela definitzen dute: La Bretagne ou Bretagne historique est une péninsule... , nola ez (beraientzat frantsesa ez diren herri guztiak "historikoak" dira); gutaz ere esaten duten (eta esaten diguten) bezala, "Lapurdi historikoa da, ez da ofiziala..." Baina bretainiarren lurraldea 5 departamenduetakoa da; ez da, noski, ofiziala. Euskal Herria ez den bezala; hala ere geure wikipedia EHko mapez betetzen dugu.

Jules Verne aipatzearena ere irristakor samarra da, zenbat "Verne navarrrro" topa ditzake nahiko lukeenak Nafarroaren ez-euskaltasuna aipatzeko? Zenbat Juaristik diote Euskal Herria ez dela existitzen? Oso argia da Loire-Atlantiqueren bretainiartartasuna eta populazioaren gehiengoa, inkesta guztien arabera, alde dago. Frantsesezko wikipedia den modukoa izan arren neurri handi batean onartzea beste erremediorik ez dute izan, ikus Question du rattachement de la Loire-Atlantique à la Région Bretagne. Beraz, neure aburuz argi dago hori euskaldunen wikipedian islatu behar dela, 5 departamenduetako udalerrietan Bretainiaren, Bretainia osoaren kokapen mapa jarrita. Gainera errealitate ofiziala beti geratuko da ondo islatuta, gutxien jota infotaulan (non Loire-Atlantiqueko udalerrietan goian "Bretainia" eta bere bandera eta "Eskualdea" eremuan Pays-de-la-Loire agertuko liratekeen). Definizioarekin ere joka daiteke; Euskalduna egiten ari den Ille-et-Vilaineko udalerrietan, esaterako, definizioan (ikus Gévezé) "Ille-et-Vilaine departamenduan dagoen Bretainiako udalerria" dela dakar besterik gabe (adibidez geure botak momentu honetan idazten duen "Frantziako udalerria da"-rik ez dago). L-Akoentzat halakoa izan daiteke definizioa: "Loire-Atlantique departamenduan dagoen Bretainiako udalerria da. Administrazioz Pays de la Loire eskualdean dago." Bestela zein arrazoi izango lukete bretainiarrek geu horrela tratatzeko, hau da Bidaxune "Nafarroa Beherea, Iparralde eta Euskal Herrian" (hiru errealitate ez ofizial) dagoela esateko, eta Nafarroa Behere ez ofizial eta "historikoko" mapa jartzeko? Quid pro quo.

Leku-izenekin berdin: neu, bretainierazkoa artikuluaren izenburutzat jotzearen alde. Galdera errepikatuta: bestela zein arrazoi izango lukete bretainiarrek geu horrela tratatzeko, hau da Azkoien izen ez ofiziala erabiltzeko, eta ez Peralta ofiziala? Quid pro quo...eta elkartasuna.

Azken argipena: Naoned artikuluan bretainiarrek ez diote "gehienera historikoki Bretainian egon zela", baizik eta "Bretainiako hiriburu (Kêr-benn) historikoa" dela. Iruñea bezala; Iruñea -historikoa izanik ere- "gaur egungo" Euskal Herrian ere badago, ezta? Eta Bro (historikoak baina hainbeste arlotan erabiliak, "Zuberoa" bezala) bakoitzean dauden udalerrien zerrendak eta Bretainiaz (osoaz, bistan da) beste hainbeste informazio geografiko kontsultatzeko, GeoBreizh ikus daiteke.--Adrar 20:07, 23 Apirila 2011 (UTC)

Ados, bota jarri dut lanean eta hori berehala konponduko dugu, ez dago arazorik. Kontua da mapan arazoak baditugula, ez dagoelako momentuz 5 departamendu horiek hartuko dituen eta kokapena jarrita duen maparik. Saiatuko naiz zerbait moldatzen. Begiratu nola geratu den Abbaretz (oraindik falta da parentesi artean hizkuntzaren auzkia jartzea). -Theklan · Eztabaida · E-maila 00:08, 28 Apirila 2011 (UTC)
Beno, lan nekezaren ostean lortu dut hortik zegoen Bretainiako mapa historiko bat koordenatuak erabiltzeko jarri ahal izatea (moldaketa batzuk behar zituen proiekzio motan) eta bere koordenatuak zeintzuk diren gutxi gorabehera zehaztea. Ez dago guztiz zehaztuta, baina pixel bateko aldearekin jartzen dizkigu herriak bere tokian, beraz ez naiz gehiago zehazten saiatuko momentuz. Loire Atlantiqueko herrietan ondo doa ere eta Bretainiako guztiak aldatu ditu. Zuen iritziaren zain. -Theklan · Eztabaida · E-maila 08:37, 28 Apirila 2011 (UTC)
Herri guztietan txertatu dut bretainiera eta galozko izenak jartzeko sistema. Bi kategoria sortu ditut: Kategoria:Bretainierazko_izena_ez_duten_udalerriak eta Kategoria:Galozko_izena_ez_duten_udalerriak
Adrar, ni ere bretainierazko izenak jartzekoaren oso alde nago, baina baita praktikotasunaren alde ere: Naoned, Kemper, Roazhon... Nantes, Quimper, Rennes direla jakitea Bretainiari buruz interes piska bat duen edozeinek badaki.
Halere, nire iritziz saltsa udalerri txikiekin hasten da, adibide batzuk aipatzekotan Chartres-de-Bretagne, Lampaul-Ploudalmézeau, Saint-Martin-des-Champs eta horrelako udalerri txikiak bretainieraz eta modu ez ofizialean Carnod, Lambaol-Gwitalmeze, Sant-Martin-war-ar-Maez direla zeinek daki Euskal Herrian? Ba esku bateko hatzekin konta daitezke. Ez al da praktikoagoa eta erabilgarriagoa erabiltzaile euskaldun baten ikuspuntutik Bretainiako udalerrien bilaketa egiterakoan artikuluak oraingoz izen ofizialak direnekin joatea? eta bretainierazko jatorrizko izenekin artikulu horietara birzuzenketak egitea?
Beste irtenbide bat ere badago, orain arte eginda dauden Bretainiako udalerri guztien artikuluak bretainierazko izenburuarekin jarri eta birzuzenketak frantsesezko izen ofizialekin egitea da. Ez nago horren aurka, nahiz eta etorkizunean artikulu hauen bilaketa zailduko duela uste izan. Lan hori udalerriz-udalerri banan-bana burutzen duenari, zorte ona opa diot. Baina pentsa gauza bera Irlanda, Gales, Eskozia, Kornualles etabarrekin ere egin beharko genukela, kontutan izan bertako hizkuntzetako udalerrien izenak, Bretainian ez bezala, ofizialak direla. Hortik, Dublin eta Cardiff hirien artikuluen izenburuak euskarazko Wikipedian Dublin eta Cardiff direla, eta ez Baile Átha Cliath edo Caerdydd. Zergatik? Nire iritziz, bilaketa eta praktikotasunaren alde jokatu delako. -Euskalduna, 18:56, 2011ko maiatzaren 21a (UTC)

Bi departamenduetako zerrenda elebidunak prest daude: Hego Korsikakoa, Korsika Garaikoa. Kokapen mapa egokiak ere badaudela uste dut, hau edo (erabiltzeko modurik badago) beste hau izan daitezke. Theklan, botari pare bat agindu eman eta Korsikako udalerrietako artikuluak egiteko modurik bai?--Adrar 16:41, 16 Maiatza 2011 (UTC)

Korsika ez da hain erraza. Izan ere bertako INSEE kodea ez da 20000 baizik eta 2A000 eta 2B000... eta hor arazoren bat dago oraindik soluzioa esku artean ez dudana. Hala ere lasai, oraindik okzitaniako batzuk falta dira, Vienne inguruan. Ipar Kataluniakoak ere ez daude eginda. -Theklan · Eztabaida · E-maila 00:59, 22 Maiatza 2011 (UTC)

Gaurko urteurrenetako bat gaizki dago

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ei! Urteurren bat ezabatuko al duzue? 1936 - Martin Luther King hil zuten, Menphis hirian (AEB).- jartzen du eta ez da horrela! Nire ustez, martxoaren 4an ez zen ez jaio eta ezta hil ere!

Eskerrik asko!-Koro 16:18, 4 Martxoa 2011 (UTC)

Egina Eskerrik asko zuri. --Unai (esan) 17:22, 4 Martxoa 2011 (UTC)

Gaurko urteurrenetako bat gaizki dago

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aupa! Sekula ez dut jakiten hau den eskaria egiteko tokia, baina beti entzuten duzue eskatutakoa eta... Berriro natorkizue aldaketa txiki bat eskatzera:

  • 1945 - Naziek Anne Frank (irudian) hil zuten, juduen aurkako jazarpen kanpainan. - jartzen du eta horrela jartzea zuzenagoa izango litzateke:
  • 1945 - Tifusak Anne Frank (irudian) hil zuen, juduen aurkako jazarpen kanpainan, naziek Bergen-Belseneko kontzentrazio esparruan zuten bitartean. Hilabete bat geroago askatuko zuten aliatuek esparru hura (j. 1929).

Eskerrik asko. -Koro 16:42, 12 Martxoa 2011 (UTC)

Kaixo, Koro. Aldatu dut, zuk esandako haritik baina pixkat laburrago, gainerako urteurrenen antzera uzteko. Bide batez, zuk zeuk egin dezakezu hurrengoan. Bilatzailean jarri Txantiloi:Hilabetea eguna (kasu honetan: Txantiloi:Martxoa 12), aldatu eta gorde. Eskerrik asko, eta segi ondo.--Unai (esan) 17:58, 12 Martxoa 2011 (UTC)
Aiba la pera! Ez nuen uste nik aldatzerik nuenik! Barkatu aurreko pelmada guztiak! Egunari dagokion informazioa aldatzen nuen, baina azaleko hau ukiezina zela uste nuen... Eskerrik asko, jefe!. -Koro 09:27, 13 Martxoa 2011 (UTC)

EHko gazteluetako infotaulan herriko mapa gehitu ahal izatea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iepe! Ni baino iaioagoa den norbaitek gehitu ahal diezaioke {{Euskal Herriko gaztelu infotaula}}-ri herriko mapak jartzeko aukera (lekua=) jarrita, beste txantiloietan agertzen den modura? Ikusi dut, jada 7 herrialdeetako EHko mapa baino gauza informazio gehiago eman dezakegula horrela eta era berean Mauleko gazteluan dagoen soluzioa (oso egokia dena nire ustez) baino garbiagoak diren kokapenak ematea ahalbidetuko duena. Zer diozue?--Janfri; bai esan? 14:31, 30 Martxoa 2011 (UTC)

Lanean ari naiz, ea gauean. -Theklan · Eztabaida · E-maila 14:54, 30 Martxoa 2011 (UTC)
Ea gustatzen zaizun eginiko aldaketa. Orain lekua = jarita eta kokapenmapa jarri ordez = lekua jarrita lortzen da. Lekua hori mapa litzateke. Hau da, jar daiteke Zuberoa, Maule erdialdea edo nahi duguna. -Theklan · Eztabaida · E-maila 20:30, 30 Martxoa 2011 (UTC)
Primeran Theklan. Eskerrik asko. Muak! --Janfri; bai esan? 21:09, 30 Martxoa 2011 (UTC)

Nola borratu nik egindako Wikipediako artikulu bat?

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kaixo lagunok!!Nola borratu dezaket nik egindako Wikipediako artikulu bat? oker dago eta guziz ezbatu nahi nuke! MILESKER!!

Gabon. Zuk sortu eta ezabatu nahi duzun artikuluan txantiloi hau itsatsi ezazu: {{ezabatu}} Ondoren administratzaile batek ikusi eta ezabatuko du. Ez da ezer asko. -Euskalduna 22:34, 2011ko maiatzaren 11a (UTC)

Frantziako udalerri infotauletako kokapena

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jada plazaratu nuen bertako eztabaidan, baina eragin gehiago izateko, hemen ere jarri dut. Nire eskaera da ea norbaitek alda dezakeen Txantiloi:Frantziako_udalerri_infotaula bertan, kokapen mapa desberdinak jartzeko Okzitaniakoa edo Pirinio Atlantikoetakoa, adibidez. Jada hori posible bada, eskertuko nioke norbaiti azaltzea zelan egin daitekeen. Oraindik ez naiz jarri txantiloiekin lanean eta berde nago (egunen baten egingo dut :P). --Janfri; bai esan? 17:13, 18 Maiatza 2011 (UTC)