Iratiko oihana

Wikipedia(e)tik

Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Iratiko oihana
Iratiko oihanaren ikuspegia, zuhaitzen gainetik.

Iratiko oihana Nafarroa Behereko, Zuberoako eta Nafarroa Garaiko basoa da, Europako pagadirik zabalena (17.195 Ha) bertan dago. Gainera, izeiak, pinuak, arteak eta flora aberatsa ditu.

Mitologiari dagokionez, basoa elezahar eta mitoen gunea da, batez ere Basajaunen bizilekuetako bat.

Eduki-taula

[aldatu] Ibaia

Irati ibaia Urtxuria eta Urbeltza ibaiek bat egin ondoren jaiotzen da. Urrio ibaiaren urak hartu eta Irabiako urtegian sartzen da.

Ondoren Aezkoan sartu, Orbaitzeta, Orbara, Aribe eta Orotz-Betelutik igaro, Artozkin Usozko urtegia sortu eta Agoitzen Urrobiren urak eta Aosen Errorenak hartzen ditu. Ondoren Zaraitzu ibaiaren urak hartzen ditu eta Aragoira isurtzen da. Guztira 80 km luze da.

[aldatu] Animaliak

Oreinak dira oihanean topa ditzakegun animalirik handienak. Bestela, basurdeak, orkatzak, basakatuak, erbinudeak, azeriak eta azkonarrak ere basoan bizi dira, besteak beste.

[aldatu] Inguruko mendiak

Erlojuaren orratzen norabideari jarraituz, Orbaitzeta herritik hartuta, hauexek dira oihanaren inguruan dauden tontorrak:

[aldatu] Inguruko herriak

Iparraldean, mendebaldetik ekialdera, Eiheralarre, Ezterenzubi eta Lekunberri udalerriak ditugu, Nafarroa Beherekoak.

Hegoaldean, norabide berean, Orbaizeta eta Otsagabia herri nafarrak ditugu.

[aldatu] Izena

Azken urteotan, Ane ondoren Irati da Euskal Herrian gehien erabilitako bigarren emakumezko izena.

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Kanpo loturak


Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Iratiko oihana
Beste hizkuntzak