Ignazio Loiolakoa

Wikipedia(e)tik
(Inazio Loiolakoatik berbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ignazio Loiolakoa
Ignazio Loiolakoa
Datu pertsonalak
Izen osoa Iñigo Oinaz Loiola
Iñigo Lopez de Loiola
Jaio 1491ko abenduaren 24a
Loiola, Azpeitia
 Gipuzkoa (Euskal Herria)
Hil 1552ko abenduaren 3a
Erroma (Aita Santuen Lurraldea)
Webgunea Ignazio Loiolakoaren biografia irakurgai (Euskaraz)

Inigo Oinaz Loiola, batez ere San Ignazio Loiolakoa santu izenez ezaguna, (Azpeitia, Gipuzkoa, 1491ko abenduaren 24a - Erroma, Aita Santuen Lurraldea, 1556ko uztailaren 31a) militar eta erlijioso euskalduna izan zen. San Frantzisko Xabier nafarrarekin batera Jesusen Konpainiaren sortzailea izan zen.

1521eko maiatzaren 20an zauritu zuten, Iruñeko setioan parte hartzen ari zela (gaur egun leku horretan bertan San Inazio Basilika dago). Sendatzeko garaian erlijio testuak irakurtzen hasi zen, eta soldaduaren bizimoduaz hausnartu zuen.

Eliza Katolikoaren santua da, 1622ko martxoaren 12an Gregorio XV.a aita santuak Frantzisko Xabierkoarekin batera santifikatu zuenetik.

Salamanca eta Parisen ikasi zuen Erromara joan baino lehen. Gipuzkoa eta Bizkaiko zaindaria da. Donostian haren omenezko kalea dago eta Bilboko San Inazio auzoa.

XVII. mendean, Azpeitian, bere omenezko Santutegi bat eraiki zuten: Loiolako Santutegia.

Eduki-taula

[aldatu] Familia

Iñigo Lopez Loiolakoa deitzen zen (ez Rekalde) zuen izena. Bizitza osoan Lopez deitura erabili eta 1537-1542. urte bitartean euskarazko Iñigo izenaren ordez Ignazio izena hartu zuen (latinez Ignatius). Bere gurasoei esker (Beltran Yañez Oñaz eta Loiolako jauna eta Marina Saenz Likona eta Baldako andrea) Gipuzkoa eta Bizkaiko jatorri zaharreneko noblezia ezagutu zuen. Honela bada, bere arbasoetako batzuk Gaztelako Erresumako erregeen arma-zerbitzura izan ziren (behin baino gehiagotan Nafarroako Erresumako monarken aurka), eta Goi Erdi Aro garaian zehar herrialdea suntsitu zuten Bandoen Gerra ankerretan ere parte hartu zuten. Honi dagokionez, historiak Gil Lopez Oñazkoa eta Juan Perez Loiolak bere bost anaiekin batera 1321ko Beotibarko guduan izan zuten egiteko garrantzitsua nabarmentzen du: une horretatik aurrera, Ignazio Loiolakoaren familiak Gaztelako Erresumaren alde jarri baitzen. Haien hurrengo oinordekoak, Beltran Yañez Loiolakoak, halaber, Andaluziako mairuen aurkako muga-borroketan parte hartu zuen. Honela, Gaztelako nobleziarekin zituen loturak tarteko, familiak Gaztelaren geroarekin izan zuen kezka argi gelditu zen. Azkenik, 1457an Iñigoren aitona (Juan Perez Loiolakoa) Henrike IV.a Gaztelakoa eta Gipuzkoako udalerrien anaitasunaren aurka lehiatu ziren ahaide nagusien aurka ezarri zuen erbesteratze luzea mairuen mugetan jasan zuen, eta errege beraren aginduz Loiolako dorre handi trinkoa erautsi eta honen gainean adreiluz, arkuz eta kutsu mudejar nabarmena zuten trazuz osatutako gorputza altxatu zen. Iñigo zazpigarren eta azken semea izan zen, eta, dirudienez, bere aitaren (Beltran jauna) lehendabiziko asmoa semea ibilbide eliztarrean barneratzea zen. Hala, baliteke Iñigok tontsura Azpeitian bertan jaso izana. Edonola ere, Iñigoren gurasoek euren semea hamabi edo hamahiru urte bete zituen arte jaioterrian arnasten zen giro fededun eta erlijiosoan hezi zuten. Bestalde, urte horietan zehar, lurraldeko usadio eta ohituren jabe ere egin zen.

[aldatu] Gaztaroa

1506. urte inguruan Iñigo morroi gisa Gaztelako Arevalo udalerrira joan zen, 1495az ezkeroztik Errege Katolikoen kontulari nagusi zen Juan Velazquez de Cuellarren zerbitzura. 1517an kontulariak kargua utzi zuen arte, Loiolatarren seme txikienak Arevalo eta Valladoliden Gaztelar Gortearen giroa ezagutzeko aukera izan zuen. Halaber, oso gainetik izan bazen ere, Errege Katolikoen eta haien kontseilarien inguruan sortu zen giro literario eta musikazalean murgiltzeko aukera ere izan zuen. Edozein modutan ere, badakigu Iñigok Arevalon udalerrian "oso eskribau on" izatera iritsi zen arte bere idazkera landu zuela. Orobat, badakigu San Pedroren omenezko poema baten errima osatu zuela eta ordu txikitan musika lardaxkatzen zuela. Era berean, ordukoa da zaldun-liburuekiko zaletasuna, eta, bereziki, Amadis de Gaularen 1508ko moldapenarekiko zaletasuna, Ignaziok berak Camarari egindako memorietan aipatu zuenez "haiek goitik behera ulertu" arte.

[aldatu] Idazlanak

Ignazio Loiolakoak idatzitako testu garratzitsuena Gogo Jardunak da. Zazpi mila gutun baino gehiago idatzi zituen bere bizitzan, gaztelaniaz. Aipagarria da bere autobiografia ere.

[aldatu] Izena

Euskaltzaindiaren Santutegiko izen ohikoenak deritzon arauari jarraikiz, Ignazio da santuaren izena euskara batuan, eta ez Inazio edo Iñaxio.

[aldatu] San Ignazioren martxa

Sakontzeko, irakurri: San Ignazioren martxa

[aldatu] Ikus gainera

[aldatu] Kanpo loturak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak