Lankide:Ainara003/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea


António de Oliveira Salazar (Vimieiro, Portugal, 1889ko apirilaren 28a – Lisboa, Portugal, 1970eko uztailaren 27a) politikaria eta diktadorea izan zen. Coimbrako Unibertsitatean Ekonomiako irakasle ere ibili zen. 1932tik 1968ra arte, Portugalgo diktadorea izan zen.

Lehen urteak eta hezkuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antonio de Oliveira Salazar 1889ko apirilaren 28an jaio zen, Vimieiron; haurtzaroan bizi izan zen landa-gunean; Santa Comba Dâo herriaren kanpokaldean zegoena. Familia apal batean jaio zen arren, beren seme-alabei hezkuntza on bat emateko adina zuten gurasoek [1]. Lehen hezkuntzako ikasketak amaitu zituenean, Viseuko seminariora joan zen eta bertan zortzi urte igaro zituenean, bizitza laikoa edota ez erlijiosoa besarkatzea erabaki zuen.

Coimbrako Unibertsitatean zuzenbidea ikasi zuen (1910), eta ondoren, Salazarrek egunkarietan artikulu ugari idatzi zituen, non katoliko errepublikanoaren izatea defendatzen zuen, monarkikoen artean ez zegoen eta ondo ikusia. Era berean, dekadentetzat jotzen zituen sozialismoari eta parlamentarismoari erasotu zien. Coimbrako Unibertsitatean Ekonomia Politikoa irakatsi zuen eta gobernuaren arreta erakarri zuen Portugalko egoera ekonomikoari buruzko artikulu batzuk idatziz [2].

Bere pentsamendu politikoa, bere haurtzaroko unibertso kontserbadoreaz eta seminarista gisa egindako etapaz gain, frantsesen pentsamendu erreakzionarioen irakurketekin osatu zen. Gobernutik kanpo zegoen bitartean obra hauek irakurtzen jarraitu zuen; batez ere, Charles Maurras, Leon Daudet eta Action Française egunkariko kolaboratzaileenak [3].

Boterera heltzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ondare ministro gisa iritsi zen lehenik gobernura, 1928ko apirilean. Salazarren boterearen igoera, Ekonomia Politikoko irakasle gisa izandako ospearen ondorioa izan zen. Botere handiko ministroa bihurtu zen, eta Salazarrek ministerio guztien aurrekontuetan azken hitza izango zuen.

Gastuen kontrola zuelarik, Estatuaren kontuek saldo positiboa lortu zuten 1928-1929 urteetan. Bere politika ekonomikoa garaile izan zen, hura aplikatzeko ahalmen osoa zeukalako eta barne oposiziorik ez zuelako. 1929ko kraxa gertatu zenean, Portugalko Erregimenak nolabait langabezia murriztu zuen estatuak finantzatutako obra publikoekin. 1929ko krisiaren ondorioak minimizatzea lortu zuenez, Óscar Carmona (1869-1951) Errepublikako presidentearen babesa lortu zuen Salazarrek [3].

Denbora pasa ahala, Salazarren figura distiratsuago bilakatu zen, Carmonarena iluntzen zen bitartean. Carmonak bere burua konbentzitu zuen Finantzen diktadorearekin batera, Portugalek nazioaren goreneko unea aurkitu zuela. Hala ere, Salazarrek denbora pixka bat itxaron behar izan zuen Ministroen Kontseilua zuzentzeko, 1930eko urtarriletik 1932ko uztailera bitartean, Domingos Oliveira jeneralak kargua okupatu baitzuen, nahiz eta denbora tarte horretan egoera politikoaren jabea izan, eta Estado Novo behin betiko eraikitzen hasi zen. Geroago, 1932ko uztailean, Ministroen Kontseiluko presidentea izendatua izatea lortu zuen, baina orduan ere bere botereak, 1933ko Konstituzioan zehaztuta zeudenak, formalki kaleratu zezakeen Errepublikako presidentearekiko menpekotasuna ezarri zuen. Baina Gobernuak praktikan, Errepublikako presidentea apaingarri bezala utzi zuen, Salazarrek botere eraginkorra gauzatzen zuen bitartean [3].

Katoliko kontserbadorea zen, baina doktrina politika integralistek harengan eragina izan zuten; bere burua nazionalista, antimarxista eta gizarte korporatista bateko alderdikide bezala izendatu zuen [4].

Agintaldia eta Estado Novo[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gobernura ailegatu zenean, Estado Novo deritzon (“Estatu Berria”) sistema eraiki edo ezarri zuen Salazarrek, zeina 1933ko konstituzioaren bidez instituzionalizatu zen. Dena den, esan daiteke 1926ko maiatzean eman zen estatu kolpetik eraikitzen hasia zela jada sistema hau, eta 1974ko apirilaren 25era arte iraun zuen [3].

Estado Novoren ezaugarri nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Salazarren Estado Novo estatu nazionalista, soziala eta korporatiboa izan zen. Diktaduraren baitan gobernatu bazuen ere, esan daiteke bazirela desberdintasunak beste sistema faxistekiko [3].

1930ean sortu zen Uniâo Nacional (UN), diktadurak iraun zuen bitartean legezkoa izan zen partidu politiko bakarra. Partiduaren hasierako Batzorde Betearazlea Ministro Kontseiluak osatu zuela esan daiteke, ia bere osotasunean. Dena den, partiduko kide izateak ez zuen Gobernuan egotea ziurtatzen, bi erakunde desberdin gisan funtzionatzen baitzuten. 1928tik 1958ra arte hauteskundeak egin ziren 7 urtean behin, zeinetan beti UNk irabazi baitzuen; hauteskunde iruzurrari esker hein handi batean [3]. Bestalde, Salazarren botere hegemonikoa segurtatzeko beste mekanismo bat izan zen 1936tik aurrera sortu zen Legiâo Portuguesa (LP) milizia.

1933ko Konstituzioaren baitan eraiki zen Estado Novo, eta hemen ongi nabarmentzen da beste erregimen faxistekiko aldea. Konstituzioak indibiduoaren eskubideak onartzen zituen alde batetik, nahiz eta beste alde batetik hauek bete behar ez izateko mekanismoak ezartzen ziren Konstituzioan bertan. Subiranotasun nazionala ere hartzen zuen beregain, baita botere banaketa ere. Noski, ezin da esan hauek ere betetzen zirenik. Hain zuzen ere, botere judiziala ez zegoen epaile independienteen esku, esaterako.

Sufragio zentsitario oso mugatua ezarri zen, aipatutako hauteskundeetan bozka emateko. Horrez gain, Estatuak Eliza Katolikoarekiko lotura nabarmena eduki zuen eta zentsura ardatz garrantzitsua izan zen sisteman, bai erlijio aldetik, bai ideia eta ideologia politikoak isilarazteko. Sindikatuak eta grebak galarazi egin ziren, bestalde, Lan Estatutu Nazionalaren (1933) bidez, zeina Italian Mussolinik ezarritako Carta del Lavororen oso antzekoa baitzen.

Sistema polizialak ahalbidetu zuen herriaren obedientzia hein handi batean, errepresioa nagusi izan baitzen Estado Novo erregimenean. Haatik, esan beharra dago, prebentziozkoa izan zela batez ere, eta inguruko estatu faxistekin alderatuta, heriotza askoz ere gutxiagoren egile izan zela. Salazarren erregimena balore tradizional eta kontserbadoreen baitan eraikia izan zen, eta demokrazia liberalaren hainbat oinarriri eutsi zien, ideologikoki behintzat [3].

Espainiako Gerra Zibila[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espainiako Altxamendu Nazionala hastean, Portugalek laguntza militarra eman zion. Ez handiegia, baina garrantzitsua politika diplomatiko aldetik [5]. Salazar ez zen gehiegi gerturatu Francorengana, alde batetik, bere ideologia inperialistagatik eta Portugal hartzen saiatzeko arriskuagatik. Nahiko urrun mantendu zen, eta 1939an Adiskidetasun Hitzarmena sinatu zuten bi erregimenek.

Bigarren Mundu Gerra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bigarren Mundu Gerran neutral mantendu zen Portugal. Pentsa liteke kolokan jarri zela neutraltasun hori Hitlerren armadek Europan bidea egiten zutela ikusita, Gerraren lehen zatian. Dena den, gogor heldu zion Salazarrek bere posizioari. Aliatuak aurrea hartzen hasi zirenean, Portugalgo espazio atlantikoak garrantzia handia hartu zuen gerraren norabidearentzako, eta presioak jasaten hasi zen Azore Uharteetako baseak zirela eta. Horrela, 1943an britainiarrak hauek erabiltzeko baimendu zituzten, eta AEBei ere baimena eman zien urtebete beranduago. Azkenik, Alemaniari wolframioa bidealtzeari ere utzi behar izan zion Portugalek. Ziur aski, biziraupen estrategia bat izan zen neutraltasun horretatik apur bat urruntzea; gerora aliatuen artean erregimena mantendu ahal izateko .[5]

Gerraostea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Portugal gerra bukatzean egoera egonkor batean zegoen. Portugalko egoera ekonomikoa ez zegoen batere gaizki, zeina koloniek ekonomia metropolitarrarekin izandako integrazioari zor zitzaion.  Laburbilduz, Salazarren diktadura gerraren ondorioz sortutako aldaketetara egokitu behar izan zen; hala nola, Asiako deskolonizazioa, Europako demokrazia eta Estatu Batuak munduko potentzia handienetako bat bihurtu izanak Salazarren erregimenean eragina izan zuen. Gainera,  Asiako lehenengo lurraldeen independentziak eta Txinako egoerak Portugalko inperioari arazoak ekarri zizkion, bai Damaon, bai Diun eta bai Goan ere. Beraz, Portugalko agintariek inperioa mantentzea ezinbestekoa ikusten zuten, horrek beraien lurraldearen independentzian laguntzen zuelako. [6]

Bukatzeko, gerraoestean superpontentziarekin izandako harremanak ez zuen arrakasta handirik izan, beraien ideologia antiliberalak eta antiprotestanteak asko laguntzen ez zuelako; baita Salazarrek eta Francok ere superpotentzien harreman internazionalak begi onez ikusten ez zituztelako[6].

Obrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Portugalen Antonio de Oliveira Salazarrek utzitako hainbat obra daude. Alde batetik, Salazar gobernuan zegoela, Salazarren zubia izeneko zubi bat egin zuten. Urteak pasa ahala, Caetanok demokrazia berrezartzean, apirilak 25eko zubia izena hartu zuen. Beste obra batzuk aipatze aldera, Cristo-Rei, Portugalko estadioa eta Lisboako aireportua ere Salazarren eskutik egindako obrak dira.

Heriotza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1968ko udaran, Lisboako beroa sahiestu nahian, diktadorea San Antonio de Estorilerara joan zen oporretan. Bertako terraza batean zegoen, hondartzako aulki batean esertzera joan,  bera eta aulki arteko distantzia gaizki kalkulatu eta lurrera erori zen, bere burua harri batekin kolpatuz. Hasieran, istripuari garrantzirik eman ez zioten arren, denboraren poderioz, medikuek Salazarrek garuneko tronbosi bat zuela konturatu ziren. Nahiz eta Salazarren operazioak emaitza onak izan, egun batzuk geroago koman sartu zen. Gainera, komatik atera eta segituan, bere gorputz erdia paralizatua zegoela konturatu ziren. Momentu horretan, Gobernuko presidenteak, Américo Tomásek, Salazarren ordezkari bat bilatzeari ekin zion, eta azkenean, Marcelo Caetano haren ordezkaria izatea erabaki zuen.

1970ko uztailean hil zen Salazar. Gerra koloniala okerrera joan zen  eta Marcel Caetano ez zen gai izan egoera aldatzeko. Gauzak horrela, diktadorea hil eta lau urtera, Indar Armatuak erregimenaren aurka atera ziren eta demokraziarako bidea geroz eta gertuago zegoen. Beraz,  momentu horretan Estado Novoren bukaera iritsi zen [7].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Ribeiro, De Meneses, Filipe. (2010). Salazar : a political biography. Enigma Books ISBN 978-1-929631-90-2. PMC 770843057. (Noiz kontsultatua: 2021-05-07).
  2. (Portugesez) «Antônio de Oliveira Salazar: biografia e governo» Toda Matéria (Noiz kontsultatua: 2021-05-07).
  3. a b c d e f g Josep, Sánchez Cervelló,. Características del régimen salazarista. Ediciones Universidad de Salamanca (España) PMC 703716704. (Noiz kontsultatua: 2021-05-07).
  4. «Biografía de António de Oliveira Salazar (Su vida, historia, bio resumida)» www.buscabiografias.com (Noiz kontsultatua: 2021-05-07).
  5. a b Carlos, Jiménez Redondo, Juan. (2003). Salazarismo y política exterior. Universidad de Salamanca: Departamento de de Historia Medieval. Moderna y Contemporánea PMC 806733551. (Noiz kontsultatua: 2021-05-07).
  6. a b Pardo Sanz, Rosa. (2013-12-01). «Salazarismo y franquismo (1945-1955): sobrevivir en Occidente» Espacio Tiempo y Forma. Serie V, Historia Contemporánea 0 (25): 67.  doi:10.5944/etfv.25.2013.12187. ISSN 1130-0124. (Noiz kontsultatua: 2021-05-07).
  7. (Gaztelaniaz) «Salazar: el tropiezo que acabó con una dictadura» ELMUNDO 2018-08-10 (Noiz kontsultatua: 2021-05-07).