Lankide:Txikillana/Noel Llopis Lladó

Wikipedia, Entziklopedia askea
Txikillana/Noel Llopis Lladó
Bizitza
Jarduerak

Noel Llopis Lladó ( Bartzelona, 1911Sant Vicenç dels Horts, 1968 ) geologo, espeleologo eta mendizale kataluniarra izan zen. Hidrogeologia arloan nabarmendu zen,[1] eta Euskal Herriko espeleologoen erreferente zientifiko nagusietako bat izan zen XX. mendean.

Ibilbide akademikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bigarren Hezkuntza Bartzelonako Lizeo Iberikoan eta Balmes Institutuan egin ostean, ikasketak Bartzelonako Unibertsitatean jarraitu zituen; 1932an atera zuen lizentziatura.[2] Espainiako Gerra Zibila hastearekin batera Andorran erbesteratu zen. Kataluniara bueltan zigorrak eta inhabilitazioak jasan zituen, eta urte horiek doktore tesia prestatzeko erabili zituen; 1943an aurkeztu zuen.[3] 1939 arte 20 lan argitaratuak zituen Kataluniako Pirinio eta Prepirinioen tektonika eta morfologiari buruz, eta Sistema Mediterraneoaren hidrologia karstikoari buruz. 1939 eta 1948 artean 40 bat lan argitaratu zituen, Kataluniako gaiei buruz. 1947-48an bost urte lehenago aurkeztutako doktore tesia argitaratu zuen (Contribución al conocimiento de la morfoestructura de los Catalánides).[1]

1948an, azkenean, oposizioetara aurkezteko baimena lortu zuen,[3] eta Oviedoko Unibertsitateko Geografia Fisiko eta Geologia lehen katedraduna bihurtu zen. 1959an Zientzia Geologikoen Saila sortu zuen bertan, gaurko Geologia Fakultatearen ernamuina izan zena. Ikerketa Kantauri Mendizerraren egituran eta tektonikan zentratu zituen, bereziki Karboniferoan.[4] Asturiar Ikerketen Institutuko Zerbitzu Geologikoa ere sortu zuen, eta bi aldizkari: “Breviora Geologica Asturica” eta “Speleon”, azken hau espeleologiari eta Kuaternarioari lotua.[1] Koba edo mendizerra konkretuei buruzko lan batzuk kenduta, sasoi honetan (1949-55) idatzi zituen karstari buruzko bere obra orokor famatuenak.[3] Espainiako Zientzia Ikerketen Kontseilu Nagusiko kidea izan zen, eta Bartzelonako Unibertsitateko irakasle laguntzailea.[5] Santanderreko Nazioarteko Unibertsitatearen zuzendaritzan aritu zen, eta Grenoblen tektonika alpinoa ikertu zuen 1949 eta 1953 artean. 1949an Granollerseko Editorial Alpinaren sortzaileetako bat izan zen, eta 20 bat dibulgazio-lan argitaratu zituen.[1]

1960ean Madrilgo Unibertsitateko Estratigrafia lehen katedraduna izan zen, eta espezialitate hau Espainiako unibertsitateetan sarrarazi zuena; halere, 1961-62 kurtsora arte Oviedoko lanarekin jarraitu zuen.[3] 1960-68 artean 40 bat ikerlan argitaratu zituen Toledoko Mendiei buruz, Mantxako hidrologiari buruz, Kantabria-Nafarroa Garaia-Aragoi inguruko gaiez; Kataluniako lanak ere egin zituen, batzuk argitaratu edota amaitu gabe geratu zirenak.[1] Izan ere, urte hauetan karstari buruzko lan gutxiago argitaratu bazituen ere, Geomorfologia eta Hidrogeologiari lotutako errebisio lanean aritu zen, argitaratzeko asmoarekin; hil ostean, bere ikasle birek material hau bildu eta argitaratuko zuten.[3] Bestalde, Eduardo de Fragarekin batera, mineral, fosil eta harri bilduma handia hasi zuen, hurrengo belaunaldietako geologo askok praktiketarako erabili zutena.[4]

Mendizaletasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gazte-gaztetan sartu zen Club Muntanyenc Barcelonès (CMB) taldean; hantxe zaletu zen mendiarekin, eskaladarekin eta espeleologiarekin, eta bertako bilduma geologiko txikia antolatu zuen.[3] Afizio hauek ikasketekin bateratu zituen; 1932an Pedraforca mendia ipar aldetik eskalatu zuen.[5] Institució Catalana de Historia Natural eta Geologia Museoaren inguruan zebiltzaten naturalisten artean ibiltzen zen.[3] 1936tik 1939 arte Andorrako lehen Mapa Geologikoa egin zuen 1:50.000 eskalan.[5]

Espeleologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espeleologia arloan, CMB-ren buletinean eta 1932 eta 1936 artean "Sota Terra" aldizkarian kolaboratu zuen.[5]

1946 urtean, Aranzadi Zientzia Elkartea sortu zenean, kideen formakuntzan parte hartze handia izan zuen, eta harrezkero Euskal Herrian hainbat aldiz izan zen:

  • 1946-47an Troskaetako koban (Ataun) egindako ikerketetan hidrogeologiaz arduratu zen, Joaquin Gomez de Llarenarekin batera.[6]
  • Gesaltzako lizuna (Oñati) esploratzeko 1950ean egin zuten espedizio handian (besteak beste, Jesus Elosegi eta Juan San Martinen parte hartzearekin) Llopis izan zen zuzendari zientifikoa.[7]
  • 1952ko ekainean, Aranzadi Zientzia Elkarteak Noel Llopisek zuzendutako Natur Zientzien II. Hastapen Kurtsoa eman zen. Monografikoki espeleologiari zuzenduta, Troskaetan egin zen.[8]
  • 1953an, San Marti Harriko leizea (Erronkari) esploratzen ari zen taldean aritu zen, espainiar ekipoaren zuzendari bezala.[9]
  • 1956ean, Aranzadi ZE-k Arantzazun antolatutako I Euskal Espeleologia Jardunaldian (EEJ) parte hartu zuen, "Estructura de las calizas, tectónica y sedimentación" hitzaldiarekin; beste hizlariak Jose Maria Thomas, Vianako Printzea Erakundeko espeleologia saila, Felix Ruiz de Arkaute, José María Eslava, Jose Miguel Barandiaran, M.Jullivert, Carlos Menaia, Pedro Rodríguez de Ondarra eta Joaquin Gomez de Llarena izan ziren.[10]
  • 1956ean ere, Arrasate eta Aretxabaletako udalen eskariz, Urbaltza izeneko ubegiaren azterketa egin zuen.[11]
  • 1958an, Bizkaiko Espeleologia Taldeak Karrantzan antolatutako III EEJ-a babestu zuen, eta baita bertan parte hartu ere.[10]
  • 1959an, Manuel Iradier Espeleologia Taldeak Gorbeian antolatutako IV EEJ-etan ohorezko presidentea izan zen.[12]

Espainian ere espeleologia taldeen laguntzailea izan zen, hala nola Burgoseko Aldundiak babestutako Edelweiss taldearena.[3]

II Cursillo de Iniciación a las Ciencias Naturales organizado por la Sociedad de Ciencias Aranzadi en Ataun (Guipúzcoa), en junio de 1952, bajo la dirección de Noel Llopis. Orientado monográficamente a la espeleología, tuvo lugar en la Cueva de Troskaeta (Ataun). En la imagen, de derecha a izquierda: Jesús Elósegui, Carlos Menaya, Noel Llopis, X, X, X, Juan Arín, Felix Ruiz de Arcaute, X, X y X.
Ataunen (Gipuzkoa) 1952ko ekainean, Aranzadi Zientzia Elkarteak Noel Llopisek zuzendutako Natur Zientzien II. Hastapen Kurtsoa eman zen. Monografikoki espeleologiari zuzenduta, Troskaeta (Ataun) leizean egin zen. Irudian, eskuinetik ezkerrera: Jesus Elosegui, Carlos Menaia, Noel Llopis, X, X, X, Juan Arin, Felix Ruiz de Arkaute, X, X eta X.

Ohoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Oviedon bere omenez "Noel Llopis Lladó Katedratikoa" izena eman zitzaion kale bati.
  • "Espainiako Lurpeko Uren Noel Llopis Fundazioa" ere bere omenez izendatu zen. [13]
  • Urte askoan Madrilgo Unibertsitate Konplutenseko Geologia Fakultatean erebere izena zeramaten hidrogeologiako master-ikastaroak eman ziren.[14]
  • 2009, Geologia Fakultateko eta Departamentuko Domina eman zitzaion. [15]

Idazlan nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Llopis, N. 1945. Sobre la estructura de Navarra y los enlaces occidentales del Pirineo. Miscelánea Almera I. Inst. Geol. Dip. Prov. Barcelona.
  • Llopis, N. 1949. Sobre algunos fenómenos de sedimentación fluviolacustre en las cavernas. Revista de la Universidad de Oviedo. Facultad de Ciencias, año X, LVII y LVIII, 57-71.
  • Llopis N, Gómez de Llarena J. 1949. Estudio geológico de la caverna Troskaeta-ko-kobea (Ataun - Guipúzcoa). Munibe 1(4) p.179.
  • Llopis N. 1950. Sobre algunos fenomenos de sedimentacion fluviolacustre en las cavernas. Speleon 1(1): 23-37. Oviedo.
  • Llopis, N. 1950. Sobre algunos principios fundamentales de morfología e hidrología cárstica, Estudios Geográficos, CSIC Instituto “Juan Sebastián Elcano”, año XI, 41, 643-679.
  • Llopis, N. 1951. Sobre algunos fenómenos de subsidencia y soliflucción en las cavernas, Speleon, año II, 217-224.
  • Llopis N. 1953. El medio de la instalación de las cavernas. (Primera Conferencia) (Cursillo de Iniciación a la Geoespeleología, Ataun 1952). Munibe 5(1):22-31.
  • Llopis N. 1953. Evolución de las cavernas. (Tercera y última Conferencia) (Cursillo de Iniciación a la Geoespeleología, Ataun 1952). Munibe 5(3):168-176.
  • Llopis N. 1953. La erosión subterránea. (Segunda Conferencia) (Cursillo de Iniciación a la Geoespeleología, Ataun 1952). Munibe 5(2):107-116.
  • Llopis, N. 1952. Sobre algunos principios fundamentales de morfología e hidrología cárstica, Speleon, año III, 1-2, 33-69.
  • Llopis, N. 1954. Nociones de Espeleología, Ed. Alpina, 72 pp.
  • Llopis, N, Elósegui, J. 1954. Sobre las características del relleno de la Sima de los Osos de Troskaeta-ko-kobea (Ataun - Guipúzcoa). Munibe 6(1):38.
  • Llopis, N. 1954. Sobre las caracteristicas hidrogeologicas de la red hipogea de la Sima de la Piedra de San Martin (Navarra).“Speleon”, Revista Española de Hidrología, Morfología cárstica y Espeleología, tomo V, págs. 11/53. Instituto de Geología. Oviedo.
  • Llopis, N. 1955. Glaciarismo y carstificacion en la region de la Piedra de San Martin (Navarra). ”Geográphica”, núm. 5-6 (Enero-Junio), pág. 21-42. Zaragoza.
  • Llopis, N. 1955. Karst holofossile et mérofossile, I Congr. Intern. de Spéléologie, II, 1, 41-50.
  • Llopis N. 1955. Quelques donnees geologiques sur le Gouffre de la Pierre Saint Martin et quelques observations sur le reseau souterrain Larra - Sainte Engrace (Pyrénées-Occidentales). Annales de Spéléologie (Spelunca, Tercera serie). Publicado bajo los auspicios del Centre National de la Recherche Scientifique y el Comité National de Spéléologie. Tomo X - fascículo 1, págs. 37/48.
  • Llopis N. Características hidrogeológicas de la cuenca de alimentación del manantial de Urbaltza (Mondragón- Guipúzcoa). Hidrología y Morfología Cárstica. Speleon (Monográfico I Jornadas Vasco-Navarras de Espeleología Aránzazu 56) t.VIII n.1-2-3-4. Oviedo 1957.
  • Llopis N. Le Quaternaire de la région cantabrique. Livret.guide de l’excursion n.2 du Congrés International de l’INQUA à Madrid, 1957.
  • Llopis, N. 1965. Nappes karstiques et conduits karstiques. Hydrologie des roches fissures. Colloque de Dubrovnik, 200-203.
  • Llopis, N. 1970. Fundamentos de Hidrogeología Cárstica (Introducción a la Geoespeleología), Ed. Blume, 269 pp.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e «Noel Llopis i Lladó | enciclopèdia.cat» www.enciclopedia.cat (Noiz kontsultatua: 2019-05-26).
  2. Julivert Casagualda, Manuel, 1930-. Una historia de la geología en España : en su contexto socioeconómico, cultural y político, y en el marco de la geología internacional. ISBN 9788447537723. PMC 896835109. (Noiz kontsultatua: 2019-05-26).
  3. a b c d e f g h Ortega Martínez, Ana Isabel; Martín Merino, Miguel Ángel. (2018). Noel Llopis Lladó: su concepto de la Espeleología y su relación con el G. E. Edelweiss. Burgosko Aldundia, 32-39 or..
  4. a b (Gaztelaniaz) Asturias, Colegio de Geólogos de. (2018-02-14). «Tal día como hoy, hace 60 años nos dejó nuestro fundador, Noel Llopis Lladó» Colegio de Geólogos de Asturias (Noiz kontsultatua: 2019-05-26).
  5. a b c d (Gaztelaniaz) Noel Llopis Lladró: el hombre y su obra (1911-1968) | Cuadernos de Geología Ibérica. (Noiz kontsultatua: 2019-05-26).
  6. Llopis N, Gómez de Llarena J.. (1949). Estudio geológico de la caverna Troskaeta-ko-kobea (Ataun - Guipúzcoa).. Aranzadi ZE.
  7. Aranzadi ZE. (1950). Régimen interior. Sección de Espeleología.. Aranzadi ZE, 227 or..
  8. Segundo Cursillo de Iniciación a las Ciencias Naturales. Aranzadi ZE.
  9. ANONIMOA. En busca del cadáver de Loubens. El Caso. Semanario de sucesos. 67 zkia. 1953ko abuztua.
  10. a b Euskal Espeleoloji Elkartea (Spain). ([1980]). Espeleología en el País Vasco.. Euskal Espeleoloji Elkartea ISBN 8470251473. PMC 16353124. (Noiz kontsultatua: 2019-05-27).
  11. Memoria 1954-1955-1956. Aranzadi ZE.
  12. Grupo Espeleológico Alavés.. (D.L. 1989). Historia de la espeleología alavesa 25 años del Grupo Espeleológico Alavés (1962-1987) : memoria = Arabako espeleologi historia : Arabako Espeleologi Taldea 25 wateal (1962-1987) : txostena.. Diputación Foral de Navarra, Servicio de Publicaciones ISBN 8478210350. PMC 434023012. (Noiz kontsultatua: 2019-05-27).
  13. Noticias Aragón Liberal
  14. «Facultad de Ciencias Geológicas, UCM - educaweb.com» www.educaweb.com (Noiz kontsultatua: 2019-05-26).
  15. 50 años de geología en Oviedo

[[Kategoria:Espeleologoak]] [[Kategoria:Pages with unreviewed translations]]