Zuku

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Zukua fruten edo barazkien ehunetan modu naturalean dagoen likidoa da. Zukua erauzteko, fruta edo barazkia estutu edo beratu egiten da, berorik edo disolbatzailerik aplikatu gabe. Esaterako, laranja-zukua laranjetatik erauzitako likidoa da. Zukua etxean presta daiteke fruta edo barazki freskoetatik abiatuz, mota askotako zukugailuak erabiliz. Zuku komertzial asko iragazi egiten dira zuntza edo mamia kentzeko; beste batzuetan, mami askoko zukuak saltzen dira edari osasuntsu gisa. Zukua modu kontzentratuan merkatura daiteke, zenbaitetan izoztuta, baina orduan ura erantsi behar zaie likidoa bere "jatorrizko egoerara" bihurtzeko. Hala ere, ezberdintasun handia dago zuku freskoaren eta zuku kontserbatutakoen artean. Kontserbazio-metodo nagusiak lataratzea, pasteurizazioa, izoztea, lurruntzea eta atomizazioa dira.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Zuku Aldatu lotura Wikidatan
Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.