Nazionalizazio
Wikipedia(e)tik
Nazionalizazioa lehen enpresa pribatuen esku ziren jarduera ekonomikoak estatuak bere gain hartzen dituen prozesua da. Nazionalizazioaren helburuak edota, besterik gabe, ideologia mailan ekonomian eskuhartze handiagoa izatea bilatzen duelako. Nazionalizazio-prozesu zabalenak ekonomia sozialistetan burutu dira, ideologia sozialistak ekoizpen-bitartekoen jabetza publikoak sustatzen duelako. Hala ere, merkatu-ekonomietan ere baliatu da nazionalizazioa, desjabetzapenez edo besterik gabe sektore publikoa zabalduz, estatuak garrantzizkotzat jotzen dituen jarduera ekonomikoak kontrolatu edota zerbitzu publikoak hobeto kudeatu asmoz.
| Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |