Ordiziako Gazta Txapelketa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ardi latxa esnez ekoiztutako gazta.

Ordiziako Ardi Latxa Gazta Txapelketa Gipuzkoako Goierri eskualdeko Ordizia udalerrian urtero Euskal Jaien barnean irailaren bigarren asteazkenean ospatzen den gazta txapelketa da. Urteen poderioz Euskal Herrian ospe handiena bereganatu duen gazta txapelketa da. Lehiaketara soilik ardi latxa esnez ekoiztutako gaztak aurkeztu daitezke. Antolatzaileak Ordiziako Udala eta Idiazabalgo Gaztaren Kofradia dira.

Lehiaketan parte hartzen duen gaztaren erdia epaimahaiko epaileek dastaketa unean jan ohi dute, gazta irabazlea suertatu den erdia enkantera ateratzen da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ordizian burututako lehenbiziko gazta txapelketaren erreferentzia 1904ko irailean udalerri honetan ospatutako Euskal Jaietakoa da,[1] hartan irabazlea Zeraingo Frantzisko Maria Muñoz izan zen, eta 30 pezetako saria bereganatu zuen. Hona hemen lehen ekitaldi hartako sailkapena:

  1. Frantzisko Maria Muñoz, Zerain (Gipuzkoa). Eroslea: Ordiziako Udala. Saria: 30 pezeta.
  2. Martin Jose Irastorza, Zaldibia (Gipuzkoa). Eroslea: Ordiziako Udala. Saria: 20 pezeta
  3. Jose Antonio Elorza, Idiazabal (Gipuzkoa). Eroslea: Ordiziako Udala. Saria: 10 pezeta

1962ko irailaren 5etik aurrera Ordiziako Gazta Txapelketaren ospatzea urtero agiri ofizialetan erregistratu ohi da, honek ez du esan nahi aurreko garaietan lehiaketarik ospatu ez denik. Adibidez, 1950ean irabazlea Arabako Durrumako Santos Lopez artzaina izan zen, Ordiziako Udalak eskainitako 250 pezetako saria eta trofeoa irabazita, urte hartatik aurrera Gazta Txapelketa iraileko asteazkenean ospatu ohi da.

Halere, Ordiziako Gazta Txapelketaren gailentze eta ospearen gorakada 1973tik aurrera Ordiziako udaletxeko areto nagusian ospatzen hasi zenetik eman zen. Jada, 1974ean Txapelketaren Araudia idaztearekin batera behin-behineko bultzada izan zuen, data honetatik aurrera, lehiaketaren antolatzaileek Udalarekin adostuta artzainek artisau erara ekoitzitako Ordiziako Ardi Latx Gaztaren I. Txapelketa izen ofizialaz izendatzea erabaki zuten.

Datuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urte honako berrikuntzen artean gazta irabazlearen enkantea (ordaindutako dirua Ordiziako Zaharren Egoitzako izan ohi da), denboraren poderioz txapelketari ospe handia eman dion ospakizuna. Lehenbiziko enkantean Juan Mari Arzakek gazta erdi irabazlearengatik 12.000 pezeta irabazi zituen.
  • 1981: aurreko urteko txapelketaren arrakasta izugarria ikusirik, txapelketaren egoitza Ordiziako udaletxetik gaur egungo Beti Alai pilotalekura lekualdatu zen.
  • 1984: Txapelketa nahiz Idiazabalgo gaztaren kalitatea hobetzeko asmoz, Ordizia Txapeldun lehiaketa sortu en, bertan urtetan zehar txapelketaren irabazleak izan zirenak bakarrik parte har zezaketen. Gaur egun, urtetan zehar irabazleak izan direnak parte hartzen dute, lehiaketa honek berezko araudia du.
  • 1985: 95 artzain lehiatu ziren. Gaur egun, 80-90 artzainek parte ohi dute, euren izen ematea araudi zorrotz baten bidez burutzen da.
  • 1990: Irailaren 4ean Ardi Latxa Gaztaren Txapelketa garatu, bultzatu eta hobetzeko helburuz Ordiziako Idiazabalgo Gaztaren Kofradia sortu zen.
  • 1992: Juan Mari Arzak Arratibel sukaldaria Epaimahaiburu izendatua izan zen.
  • 1995: Txapelketa informatizatu eta enkantea ordu arte erabat harrigarria zen 500.000 pezetako salneurrira iritsi zela berri eman zen.
  • 1998: XXV. ekitaldi honetan txapelketa internet bidez aireratu zen. Enkantean gazta erdia 580.000 pezeta ordaindu zen.

Irabazleak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Palmaresa
Urtea Irabazlea Jatorria
 1904   Frantzisko Maria Muñoz   Zerain (Gipuzkoa
 1904-
1949 
 ?   ? 
 1950   Santos Lopez   Durruma (Araba
 1951-
1979 
 ?   ? 
 1980   Jose Antonio Etxabe Barandiaran   Aralar-Konporta
Zaldibia (Gipuzkoa
 1981-
1995 
 ?   ? 
 1996   Goiburu Gazta   Idiazabal (Gipuzkoa
 1997   Jesus Aranburu Urbieta   Idiazabal (Gipuzkoa
 1998   Jose Luis Perez de Albeniz   Egino (Araba
 1999   Juan Jose Aranguren eta
Arantza Segurola Oiartzabal[2] 
 Errizabal baserria,
Legazpi (Gipuzkoa
 2000   Puerto de Munain, José Ramón Jauregi
eta Maria Carmen Perez de Albeniz[2] 
 Amondarain elkartea,
Munain (Araba
 2001   Jose Ignacio Gonzalez de Heredia   Larrea (Araba
 2002   Mari Angeles Iñurrategi Arozena,
Aranburu anaiak[2] 
 Ondramuño baserria,
Idiazabal (Gipuzkoa
 2003   Pascual Lopez de Uralde Ruiz de Azua[2]   Larrea (Araba
 2004   Angel Errazti Oñaderra[3][2]   Ardi Gazta Kooperatiba,
Azpeitia (Gipuzkoa
 2005   Jesus Ansola Juaristi artzaina
Ansola familia[2] 
 Mausitxa baserria,
Elgoibar (Gipuzkoa
 2006   J. Aranburu Elkartea,
Aranburu anaiak[2] 
 Ondramuño baserria,
Idiazabal (Gipuzkoa
 2007   Jesus Ansola Juaristi artzaina
Ansola familia[2] 
 Mausitxa baserria,
Elgoibar (Gipuzkoa
 2008   Ricardo Remiro artzaina   Eulate (Nafarroa
 2009   Jesus Ansola Juaristi artzaina
Ansola familia[2] 
 Mausitxa baserria,
Elgoibar (Gipuzkoa
 2010   J. Aranburu Elkartea,
Aranburu anaiak[4] 
 Ondramuño baserria,
Idiazabal (Gipuzkoa
 2011   Ricardo Remiro artzaina.[5]   Eulate (Nafarroa
 2012   Jon Etxeberria eta
Puy Arrieta artzainak[6] 
 Zeanuri (Bizkaia
 2013   Ricardo Remiro artzaina[7]   Eulate (Nafarroa
 2014   Felix Goiburu eta
Mari Karmen Garmendia[8] 
 Segura (Gipuzkoa
 2015   Jon Etxeberria eta
Puy Arrieta artzainak[9] 
 Zeanuri (Bizkaia
 2016   Joseba Intsausti Mujika[10]  Ordizia (Gipuzkoa
 2017   Jose Luis Odriozola[11]  Aia (Gipuzkoa
 2018   Kortaria gaztandegia[12]  Lekaroz (Nafarroa
 2019   Julen Arburua,
Kortaria gaztandegia[13]
 Lekaroz (Nafarroa
 2020   Patxi Lopez de Uralde[14]  Larrea (Araba
 2021   Eneko Goiburu[15]  Segura (Gipuzkoa
 2022   La Leze gaztandegia [16]  Ilarduia (Araba

Enkantea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Enkantearen bilakaera urtez-urte
Urtea Eroslea Salneurria
 1904   Ordiziako Udala   30 pezeta 
 1950   Ordiziako Udala   250 pezeta 
 1980   Juan Mari Arzak (Arzak jatetxea)   12.000 pezeta 
 1981   Jose Juan Castillo (Casa Nicolasa jatetxea)   15.000 pezeta 
 1982   Errasti (Guria jatetxea)   28.000 pezeta 
 1983   Pedro Subijana (Akelarre jatetxea)   42.000 pezeta 
 1984   Evaristo García   65.000 pezeta 
 1985   Zacarías Puente   110.000 pezeta 
 1986   Sebastian Azpiri   115.000 pezeta 
 1987   Bilore   135.000 pezeta 
 1988   Quesos Aldanondo   190.000 pezeta 
 1989   Bartolo jatetxea   210.000 pezeta 
 1990   Egosari jatetxea   260.000 pezeta 
 1991   Egosari jatetxea   360.000 pezeta 
 1992   Patxi jatetxea   385.000 pezeta 
 1993   Super Amara merkatalgunea   390.000 pezeta 
 1994   Super Amara merkatalgunea   450.000 pezeta 
 1995   Eluxeta sagardotegia   500.000 pezeta 
 1996   La Barandilla merkatalgunea   550.000 pezeta 
 1997   Pryca Olaberria (Varela)   570.000 pezeta 
 1998   Pryca Olaberria (Varela)   580.000 pezeta 
 1999   Super Matia merkatalgune   600.000 pezeta 
 2000   Larzabal jatetxea   550.000 pezeta 
 2001   Rabelll jatetxea   610.000 pezeta 
 2002   Angel Uranga margolaria   4.100 € 
 2003   Pottoka eta Martínez jatetxeak   5.100 € 
 2004   Patxi erretegia (Liernia  12.100 € 
 2005   Hotel (Olaberria  6.000 € 
 2006   El Caserón jatetxea (Gasteiz  6.200 € 
 2007   Divinius Catering (Donostia  6.400 € 
 2008   Casa Eceiza (Tolosa  6.700 € 
 2009   Super Amara merkatalgunea (Donostia  12.000 € 
 2010   Dolarea hotel-jatetxea (Beasain  7.200 € 
 2011   Porrue jatetxea (Bilbo  7.300 € 
 2012   Catalana de Occidente (Bartzelona  7.400 € 
 2013   Bolintxo okindegia (Bergara  7.500 € 
 2014   Ampo kooperatiba (Idiazabal  13.050 €** 
 2015   Catalana Occidente (Katalunia  7.600 € 
 2016   Okeletxe (Gipuzkoa  8.000 € 
 2017   Carrefour (Olaberria  8.200 € 
 2018   San Sebastian Gastronomika (Donostia  8.750 € 
 2019   Beti Jai Berri (Donostia  9.000 € 
 2020   Tecnomoto (Donostia  9.200 € 
 2021   Hotel El Cisne (Zaragoza  9.400 € 
 2022   Bodegas Mitarte (Bastida  9.600 € 
Enkantean saldutako gazta erdi garestienaren errekorra**

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) «Concurso de quesos de Ordizia», Afuegoleento.com, 2000-01-26.
  2. a b c d e f g h i Ganadores de Ordizia. http://vinos.vinoseleccion.com/ (Gaztelaniaz)
  3. "...Esta cifra se ha quedado lejos del récord absoluto de la subasta que estableció en 2004 el Asador Patxi de Mutiloa, que pagó 12.100 euros, ...", Una pastelería paga 7.500 euros por la mitad del queso ganador en Ordizia. 2013ko irilaren 11. elmundo.es
  4. Un restaurante de Beasain paga 7.200 euros por el queso ganador en Ordizia. 2010eko irailaren 9a. elmundo.es (Gaztelaniaz)
  5. Un restaurante paga 7.300 euros por el queso ganador en Ordizia. El navarro Ricardo Remiro gana el primer premio en el XXXVIII Concurso de Queso de Ordizia. 2011ko irailaren7a. Eitb.com (Gaztelaniaz)
  6. El concurso de Queso Idiazabal de Ordizia, para un vizcaíno por primera vez. 2012ko irailaren a. Diariovasco.com (Gaztelaniaz)
  7. Ricardo Remiro eulatearraren gazta erdiagatik 7.500 euro ordaindu dituzte Ordizian. 2013ko irailaren 12a. Gara.net
  8. Pagan 113.050 euros por el queso ganador de la Feria de Ordizia. 2014ko irailaren 11. Eitb.com.
  9. [1]
  10. Joseba Intsaustik irabazi du Ordiziako gazta lehiaketa. Goierri.hitza.eus
  11. Aiako Jose Luis Odriozolak irabazi du Ordiziako gazta lehiaketa. Urolakosta.hitza.eus
  12. SL, TAI GABE DIGITALA. (2018-09-05). «naiz: - 1» naiz: (Noiz kontsultatua: 2018-09-06).
  13. El queso de Julen Arburua, el mejor del año en Ordizia, 2019ko irailaren 11a, Diariovasco.com (Gaztelaniaz)
  14. Ostolaza, Paulo. «Larreako Patxi Lopez de Uraldek irabazi du Ordiziako Gazta Lehiaketa» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-09-11).[Betiko hautsitako esteka]
  15. SL, TAI GABE DIGITALA. (2021-09-08). «Eneko Goiburu segurarrak irabazi du Ordiziako gazta txapelketa» naiz: (Noiz kontsultatua: 2021-09-11).
  16. SL, TAI GABE DIGITALA. (2022-09-07). «La Lezek irabazi du Ordiziako 49. gazta lehiaketako sari nagusia» naiz: (Noiz kontsultatua: 2023-09-01).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]