Eulate

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Eulate

 Nafarroa
Izen ofiziala Eulate
Estatua
Erkidegoa
Merindadea
Espainia
Nafarroako Foru Erkidegoa
Lizarrako merindadea
Alkatea Juan Ignacio Ruiz de Larramendi Mujika
(Eulate, indep.)
Herritarra eulatear
Koordenatuak 42°46′36″N 2°12′28″W / 42.77667°N 2.20778°W / 42.77667; -2.20778Koordenatuak: 42°46′36″N 2°12′28″W / 42.77667°N 2.20778°W / 42.77667; -2.20778

Navarra - Mapa municipal Eulate.svg

Eremua 10,42 km2
Garaiera 721 m
Posta kodea 31271
Biztanleria 343 bizt (2009)
Dentsitatea 32,92 bizt/km²

Eulate Nafarroako udalerria da. Lizarrako merindadeko herri honek 343 biztanle zituen 2009ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera. Nafarroako hiriburutik 70 kilometrora dago.

Eduki-taula

[aldatu] Inguru naturala eta kokapena

Herria, Nafarroa mendebaldean kokatzen da, Urbasa mendilerroaren hegoaldean eta NA-7185 errepidean, Lizarra-Gasteiz norabidean. Eulatek Urbasako mendilerroarekin egiten du muga iparraldean, Ameskoabarrenekin ekialdean, Aranaratxerekin mendebaldean, eta Lanarekin hegoaldean.

Eulatek hiru auzo ditu: Erdigunekoa elizaren inguruan, ekialdean Copalacioko auzoa, eta mendebaldean Gonea. Urbasako mendizerraz gain, Lokizgo mendizerra udalerritik gertu kokatzen da.

[aldatu] Klima eta landaredia

Udalerriaren iparraldean klima atlantiar eta azpiatlantiarra nagusitzen den bitartean, herrigunean eta Eulateko gunerik baxuenetan klimak ezaugarri mediterraniarrak dauzka. Urteko batez besteko tenperatura 8 eta 10 gradu bitartekoa, eta prezipitazioak 1.000 eta 1.400mm artekoak dira (betiere ugariagoak iparraldeko mendietan). Urteroko egun euritsuak 120 inguru dira.

Herriaren inguruko basoetan, haritz eta ameztiak dira espezierik ohikoenak, guztira 652 hektarea hartuz. Horrez gain, iparraldean, pagoak ere aurki daitezke.

[aldatu] Ondarea

San Martin Tourskoaren eliza, XVI. mendean harriz eginiko eraikina da, baina ondorengo mendeetan, eta XVIII. mendean aldaketa sakonak jasan zituen dorre eta teilatuan. Udalerriak baditu beste baseliza batzuk: San Joan Bataiatzailearen baseliza aurregotikoa, XIII. mendean eraikia, eta Nunilo eta Alodia Sainduen omenezko baselizak, biak XVI. mendekoak.

[aldatu] Eraikinak

  • Eulateko jauregia, XVI. mendean eraiki eta 1835 suntsitutako jauregia. Gaur egun, jauregiaren arrastoak babesturik daude.

[aldatu] Demografia

Eulateko biztanleria
1897 1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2001 2006
426 425 507 513 557 537 556 539 482 445 406 364 346

2008ko erroldaren arabera, sei etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %1,78a (Nafarroako batez bestekoaren azpitik).

[aldatu] Politika

[aldatu] Udal hauteskundeak

Eulateko alkatea Eulate (Agrupación Electoral Eulate, AEE) talde independenteko Juan Ignacio Ruiz de Larramendi Múgica da 2007ko udal hauteskundeez geroztik. Taldeak herriko zazpi zinegotziak lortu zituen azken hauteskundeetan.

Eulateko Udala-2007
Alderdia Botuak Zinegotziak
AEE 184 7

Baliogabeko botuak 9 izan ziren (%4,46), zuriz emandako botuak (%4,46) eta abstentzioa %36,28koa.

2011n ere Eulate izan zen aurkeztutako zerrenda bakarra; alkate karguan Ruiz de Larramendik segitzen du.

[aldatu] Udaletxea

Eulateko udaleko idazkaria, Larragoa eta Aranaratxeko idazkari ere bada.

  • HELBIDEA: Kale Nagusia, 156

[aldatu] Alkateak

Alkateen zerrenda
1979-1983
1983-1987
1987-1991
1991-1995
1995-1999
1999-2003
2003-2007
2007-2011 Juan Ignacio Ruiz de Larramendi Eulate
2011- Juan Ignacio Ruiz de Larramendi Eulate

[aldatu] Azpiegitura eta garraioak

Automoviles Urederra autobus konpainiak Eulate Lizarrarekin batzen du. Autobus lineak, honako ibilbidea egiten du:

[aldatu] Zerbitzuak

Antzin-Ameskoako Zerbitzu Sozialen Mankomunitatea, zaborra bildu, ura hornitu eta bestelako zerbitzuez arduratzen da Eulate eta eskualdeko beste hainbat herritan.

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Kanpo loturak

Portal.svg
Wikipedian atari bat dago honi buruz:
Euskal Herriko Wikiatlasa
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak