Osasun arreta unibertsal

Wikipedia, Entziklopedia askea
Osasun arreta unibertsala» orritik birbideratua)
Osasun arreta unibertsaleko sistemak dituzten estatuak (11-2010).
     Nolabaiteko osasun arreta unibertsala duten estatuak.      Osasun arreta unibertsala ezartzeko lanean ari diren estatuak.

Osasun arreta unibertsala munduko herrialde askotan aplikatzen den sistema da, gobernuek kudeatua eta gehienetan zergen bidez ordaindua, herritar guztiei osasun laguntza eskaintzeko helburu nagusia duena.

Osasun arreta unibertsalik ez dute eskaintzen Afrikako herrialde gehienetako gobernuek, Maroko, Aljeria, Tunisia, Libia, Egipto eta Hegoafrikan izan ezik.

Asiako hego-ekialdeko herrialde gehienak kanpoan gelditzen dira, Irak, Yemen eta Afganistanekin batera.

Latinoamerikan, bestela, Karibeko herrialdeak Kuba izan ezik, Erdialdeko Amerikako guztiak Costa Rica eta Panama izan ezik, Guyana, Surinam, Ekuador, Bolivia eta Paraguai kanpoan daude.

Europa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europako herrialde guztiek, Albania eta Mazedoniako Errepublika izan ezik, eskaintza unibertsala ematen dute. Espainia, Britainia Handia, Islandia, Norvegia, Suedia eta Finlandiaren kasuan gobernua da kudeatzaile bakarra.

Alemania[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1883 eta 1889 artean Otto von Bismarck enperadore prusiarrak legeak ezarri zituen historiako lehenengo osasun sistema publiko modukoa abiatzeko.

Alemanian gaur egun BPGren %10.7a osasungintzara dedikatuta dago (2005).

Britainia Handia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1948an "National Health Service" delakoa sortu zuten Britainia Handian, William Beveridge jaunak bultzatuta. 1980ko hamarkadan hala ere sistema krisialdian sartu zen, Margaret Thatcher eta laboristen artean borroka latzak eraginez.

Frantzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Frantzian Britainia Handiaren atzetik joan ziren berehala, eta 50 urte geroago Lionel Jospinek erreforma handia egin zuen osasun eskaintza unibertsala zabalduz. 2000. urtean, OMEk frantziar sistema munduko hoberentzat hartzen zuen, japoniarra, suediarra eta herbeheretarraren aurretik. 2005ean BPGren %11.2a osasungintzara bideratzen dute eta osasun gastuen %80a gobernuak ordaintzen du.

Espainia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espainian, frankismoaren baitan segurantza sozial unibertsala abian ipini zuten 1963an. Gero etorri ziren 1978ko konstituzioa eta hurrengo urteetako erreformak eta deszentralizazioa. 1984an Osakidetza sortu zuten EAEn eta 1990ean Osasunbidea NFEan. 2006an estatu espainiarraren BPGren %8.4a osasun arloan aplikatzen da.

AEB[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1965ean AEBetan lehenengo iraultza gertatu zen esparru honetan: adinekoei eta elbarrituei eskainitako "Medicare" seguru publikoa eta "Medicaid" (behartsuen %40 inguruk jasotzen duena gaur egun) abian ipini zituzten. Aurrerapauso txikia baino ez zen izan, izan ere Estatu Batuek Mendebaleko beste herrialde batzuekin alderatuta haur heriotza tasa altuagoa eta bizitza-itxaropena txikiagoa daukate gaur egun eta hango gobernuak biztanleen %30a baino ez du babesten, 80 milioi pertsona gutxi gora-behera. Are gehiago, estatubatuarren %15ak (45 milioi inguruk) ez dauka osasun arretarako aukerarik, eta horrek eragiten du urtero 100.000 heriotza ebitagarri inguru.

Barack Obamak lortu zuen 2010ean erreforma handiagoa Kongresuak onartzea, unibertsalizazioaren bidean. Ordura arte, bere herrialdea zen bakarra garatutakoen artean horrelako eskaintzarik gabe.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]