Otordu

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Floris Claesz. van Dyck 001.jpg
Otorduak
Otorduak
GosariaHamaiketakoaBazkariaAskariaAfaria
Jakiak
JanaurrekoaKoktelaZizka-mizkakHasierakoaJaki nagusiaAzkenburukoaBazkalondoaPintxoa
Gazteen bazkaria.

Otordua edo jatordua jateari lotutako ekintza zehatza da, eguneko ordu jakinetan gertatzen dena eta bereziki hartarako prestatutako janaria duena.

Otorduak etxean gertatzen dira gehienetan, eta baita jatetxeetan, tabernetan eta kafetegietan ere, baina edozein tokitan egin daitezke, baita kalean edo mendian ere. Mendian egiten diren otorduei piknik deritze.

Otorduak egunero errepikatzen dira, eta eguneko ordu jakinetan izaten dira; ordutegi hauek desberdinak dira kultura batetik bestera. Gertaera garrantzitsuak daudenean, adibidez ezkontzak edo erlijio-jaiegunak, otordu bereziak prestatzen dira. Kasu horietan oturuntzak izaten dira, alegia, otordu handi eta formalak, gonbidatu eta jaki asko dituztenak.

Jaki askoko otorduak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mendebaldeko kultura askotan, euskalduna barne, jaki asko dituzten otorduek segida estandarra izaten dute. Hurrengo zerrenda horren adibide bat da:

  1. Otordua hasierakoarekin hasten da. Hasierakoak barazkiz, entsaladaz edo zopaz osatuta daude. Kasu batzuetan lekaleak edo pasta ere jaten da.
  2. Ondoren, jaki nagusia dago, gehienetan jaki proteinikoz osatuak: arraina edo haragia.
  3. Amaitzeko, azkenburukoa dator. Frutaz edo gozo-gauzaz osatua egon daiteke.

Otorduak egunean zehar[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hauek dira Euskal Herriko eta, oro har, Mendebaldar kulturako otordu nagusiak:

  • Gosaria goizean ohetik jaiki eta hurrengo ordubetean edo bi ordutan egiten da.
  • Bazkaria egunaren erdian jaten da, normalean eguerdiko 12etatik arratsaldeko 4etara.
  • Afaria iluntzean edo gauaren hasieran jaten da.

Horrez gain, egunean zehar tamaina txikiagoko beste otordu batzuk egiten dira:

  • Hamaiketakoa goizaren erdialdean egiten da, gosariaren eta bazkariaren artean.
  • Askaria arratsaldean egiten da.
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Otordu Aldatu lotura Wikidatan