Done Joan Laterangoaren basilika

Wikipedia(e)tik
San Joan Laterangoa» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Fatxada nagusia

Done Joan Laterangoaren basilika[1] (italieraz: San Giovanni in Laterano; latinez: Sancti Ioannis in Laterano) Erromako katedrala da eta Aita Santuaren egoitza eklesiastiko nagusia, bertan baitako Aulki Santua. Lau basilika nagusien lehena da, San Petri Vatikanokoaren gainetik, eta Mendebaldeko basilika zaharrena[2].

Basilika honen izen osoa honakoa da: Salbatore Txit Santuaren eta San Joan Bataiatzaile eta Ebanjelisten Laterangoaren artxibasilika, hiriko eta munduko eliza guztien ama eta buru (italieraz: Arcibasilica del Santissimo Salvatore e dei Santi Giovanni Battista ed Evangelista in Laterano madre e capo di tutte le chiese della città e del mondo; latinez: Archibasilica Sanctissimi Salvatoris et Sancti Iohannes Baptista et Evangelista in Laterano omnium urbis et orbis ecclesiarum mater et caput).

Basilika bera Vatikano Hiriaren mugetatik at dago, Erromako Lateran auzoan, hots, Italiar Errepublikan. Hala ere, lurraldez kanpoko statusa du, Vatikanoaren jabegoa baita. Auzi hau Erromako beste eraikin batzuekin ere gertatzen da, Laterango Itunak hizpatu bezala. Egungo artzapeza Agostino Vallini da, Erromako elizbarrutiko karadinal bikario orokorra[3]. Frantziako presidentea, egun Nicolas Sarkozy, basilikako "ohorezko kanon bakar eta lehena" da, Frantziako erregeengandik jasotako titulua Henrike IV.a Frantziakoaren garaitik.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Laterango jauregiaren aurreko plazak obelisko bat du, Tutmosis III.a faraoiak agindua eta Tutmosis IV.a bilobak amaitua Karnaken. Lehenago Circus Maximus-ean egon zen, plaza honetan altxarazi zuten arte.

Basilika bera Castra Nova equitum singularium ("zalduneria inperialaren gotorleku berria") delakoaren hondakinen gainean eraikia dago. Gotorleku hau Septimio Severok ezarri zuen 193an, baina Milvio Zubiko guduaren ostean, zalduneria indargabetu eta eraikina eraitsi zuten. Hondakinetan gens laterani administratzaileak ezarri ziren, eta jauregia berreraiki. Konstantinok Erromako apezpikuari oparitu omen zion eraikina, nahiz eta data ezezaguna izan. Badirudi, Melkiades aita santuaren garaian izan zela, 313ko apezpikuen sinodoa bertan ospatzeko eta 324an Silvestre I.ak sagaratua.

Aita Santuen egoitza nagusia izan zen, alboko Laterango jauregian, 1309 arte, Klemente V.ak Aulki Santua Avignonera lekualdatu baitzuen.

Eraikinak aldaketa ugari izan ditu mendeetan zehar. Klate ugari jasan zituen Erromako harrapaketan, 410ean Alariko I.arena eta 455ean Genresikorena. 774ko Pazkoan, Karlomagno bertan bataiatu zuten.

Lurrikara batek 896an suntsitu zuen. Sergio III.a aita santuak guztiz berreraiki zuen X. mendean, baina sute ikaragarri batek berriz suntsitu zuen 1308ko maiatzaren 6an, Klemente V.aren garaian, berriz berreraikiarazi zuena. Lanak hurrengo aita santu Joan XXII.ak amaiarazi zituen. 1349ko lurrikarak kaltetu zuen berriz, gero beste sute batek 1361ean eta berriz zaharberritu zuen Urbano V.ak, Giovanni Stefani arkitektoaren gidaritzapean.

Egungo eraikina XVII. mendeko berreraikuntza bat da berez, nabea eta barneko antolakuntza Francesco Borrominirenak, Inozentzio X.aren aitasantutzan egindakoa 1650ko urte santua ospatzeko. Fatxada Alessandro Galilei arkitektoak trabertinoz eraiki zuen 1734an.

Kontzilioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Basilika eta alboko jauregia bost kontzilioren egoitza izan ziren:

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historiako harat-honat hauetan zehar, basilikak antzinako itxura izaten jarraitu zuen, kolomek banatutako nabez osatua, aurrealdean peristilo iturridun batekin. Eredu hau ohikoa zen Berant Antzinatean, baita San Petri Vatikanokoa zaharrean ere erabilia. Fatxadak hiru leiho zituen, eta edertzen mosaiko bat zuen, Kristo, munduko Salbatzailea, irudikatuz. Portikoak freskoz apainduak zeuden, XII. mendea baino geroagoakoak segur aski. Basilikaren barnean, kolomak errenkadak mutur batetik bestera luzatzen ziren, baina berrereikuntza batean, Klemente V.arenean segur aski, transeptua eraiki zen eta jarraitasuna hautsi. Garai honetan elizaren zabalera handitu zen. Egun nabea 130 metro luze da.

Eraikin zaharraren zati batzuk oraindik bertan diraute. Horien artea daude Erdi Aroko cosmatesco zoladura eta San Petri eta San Pauloren estatuak, egun kalostran kokatuak. Andare nagusiaren gaineko baldakin lerdena, orain hain lekuz kanpo dirudiena, 1369koa da. Azpian Aita Santuak baino ezin du eukaristia ospatu. Stercoraria, Aita Santua esertzen den haitzurdin gorrizko tronua, Vatikanoko museoetan dago gaur egun. Izen "usaintsua" Aita Santuak koroatzean kantatzen den salmotik datorkio: "De stercore erigens pauperem" ("behartsua ximaurretik ateratzen"[4], 113 (112) salmoa).

V. mendetik, zazpi otoiztegi zeuden basilika inguratzen, gerora elizara batu zituztenak. Otoiztegi hauek bisitatzeko debozioak, Erdi Aro osoan egina, zazpi aldareen debozioa sorrarazi zuen, Erromako eta beste hainbat lekutako elizetan ohikoa.

Fatxada nagusiak Alessandro Galilei arkitektoak eraiki zuen 1735, fatxada zaharraren aurretik, nartex bat sortuz. Fatxadak basilikaren nabe nagusia eta albokoak adierazten ditu kanpoaldean .Horretarako erdiko baoa albokoak baino zabalagoa eraiki zuen, baina arku tamaina bera erabiliz. Horretarako, erdiko arkuak koloma bikoitzak ditu, Serliana motiboa erabiliz. Erdiko baoa pixkan bat aurrera eramanez eta goiko balustrada zatitzen duen frontoi batez bukatuz, Galileik erraldoitasuna ematen dio sarrera nagusiari, korintiar pilastra bikoitzez lagundua, Michelangelok Kapitolinoko jauregian egin bezala.

Erdiko ate nagusiak brontzezkoak dira, Curia Iulian zeuden antzinateko jatorrizkoak.

Scala Sancta[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Scala Sancta

Scala Sancta ("Eskailera Santua"), zurez babestutako haitzurdinezko harmailak, tradizio kristauaren arabera, Pilatosen Jerusalemeko jauregiko eskailerak dira, Jesukristok igotakoak Pasioan. Helena Konstantinoplakoak, Konstantino enperadorearen amak, ekarri omen zituen Jerusalemetik eta Aita Santuen jauregian berreraiki.

1589an, Sixto V.ak eskailerak lekualdatu zituen, jauregi kaperaren aurrean (Sancta Sanctorum). Ferraù Fenzonik margotu zituen bertako fresko gehienak.

Kalostra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Monasterioko kalostra, cosmatesco dekorazioarekin.

Basilikaren eta hiriko harresien artean monasterio handi bat zegoen antzina, basilika zerbitzatzen zuten fraideen bizitokia. Geratzen den zati bakarra XIII. mendeko kalostrada, koloma txirikordatu lerdenez inguratua.

Laterango bataiategia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Laterango bataiategia»

Laterango bataiategi okotogonala basilikatik banandua dago. Sixto III.ak fundatu zuen, agian aurretiko egitura bat erabiliz. Urte luzez Erromako bataiategi bakarra izan zen eta haren egitura oktogonala, guztiz urperatzeko ontzi baten inguruan, beste hainbat bataiategiren eredu izan zen.

Artzapezak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artzapez postua Bonifazio VIII.ak sortu zuen 1299 inguruan[5].

Egun, beste hiru basilika nagusiak bezala, San Joan Laterangoaren artzapez funtzioa kardinal batek betetzen du. 1970tik, portu hau, Erromako katedralari atxikia, Erromako kardinal-bikoarioari dagokio.

Hau da Laterango basikako artzapezen zerrenda[6]

  • Gerardo Bianchi (ca.1299–1302)
  • Pietro Valeriano Duraguerra (1302)
  • Pietro Colonna (1306–26)
  • Bertrand de Montfavez (1326–1342)
  • Giovanni Colonna (1342–48)
  • Gregorio XI.a (1348–70)
  • Ange de Grimoard (1370–88)
  • Bonifazio IX.a (1388–1389)
  • Francesco Carbone (1389–1405)
  • Antonio Caetani (1405–1412)
  • Martin V.a (1412–1417)
  • Alamanno Adimari (1418–22)
  • Guillaume Filastre (1422–28)
  • Alfonso Carillo de Albornoz (1428–34)
  • Lucido Conti (1434–37)
  • Angelotto Fosco (1437–44)
  • Antonio Martinez de Chaves (1444–47)
  • Domenico Capranica (1447–58)
  • Prospero Colonna (1458–63)
  • Latino Orsini (1463–77)
  • Julio II.a (1477–1503)
  • Giovanni Colonna (1503–08)
  • Paulo III.a (1508–34)
  • Giovanni Domenico de Cupis (1535–53)
  • Ranuccio Farnese (1553–1565)
  • Mark Sitticus von Hohenems (1565–95)
  • Ascanio Colonna (1595–1608)
  • Scipione Caffarelli-Borghese (1608–23)
  • Giambattista Leni (1623–27)
  • Francesco Barberini (1627–28)
  • Girolamo Colonna (1628–66)
  • Flavio Chigi (1666–93)
  • Paluzzo-Paluzzi Altieri degli Albertoni (1693–98)
  • Fabrizio Spada (1698–99)
  • Benedetto Pamphili (1699–1730)
  • Pietro Ottoboni (1730–40)
  • Neri Maria Corsini (1740–70)
  • Mario Marefoschi Compagnoni (1771–80)
  • Carlo Rezzonico (1780–81)
  • Francesco Saverio de Zelada (1781–1801)
  • Leonardo Antonelli (1801–11)
  • Bartolomeo Pacca (1830–44)
  • Benedetto Barberini (1844 – 1863)
  • Lodovico Altieri (1863–67)
  • Costantino Patrizi Naro (1867–76)
  • Flavio Chigi (December 24, 1876–85)
  • Raffaele Monaco La Valletta (1885–96)
  • Francesco Satolli (1896 – 1910)
  • Pietro Respighi (1910 – 1913)
  • Domenico Ferrata (1913 – 1914)
  • Basilio Pompilj (1914 – 1931)
  • Francesco Marchetti-Selvaggiani (1931 – 1951)
  • Benedetto Aloisi Masella (1954 – 1970)
  • Angelo Dell'Acqua (1970 – 1972)
  • Ugo Poletti (1973 – 1991)
  • Camillo Ruini (1991 – 2008)
  • Agostino Vallini (2008 - gaur)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. EIMA: Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak
  2. www.vatican.va
  3. (Italieraz)  Basilica papale, Vicariatus Urbis — Erromako elizbarrutiko gunea, http://www.vicariatusurbis.org/Ente.asp?ID=674. Noiz kontsultatua: 2008-08-07 .
  4. behartsua zaborretatik ateratzen Biblija webgunean
  5. Gaetano Moroni, Dizionario di erudizione storico–ecclesiastica da S. Pietro sino ai nostri giorni, vol. XII, Tipografia Emiliana, Venezia, 1840–61, p. 31
  6.   Essay of a General List of Cardinals, The Cardinals of the Holy Roman Church, http://www.fiu.edu/~mirandas/essay.htm ..

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beste hiru basilika nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Done Joan Laterangoaren basilika Aldatu lotura Wikidatan

Koordenatuak: 41°53′9.26″N 12°30′22.16″E / 41.8859056°N 12.5061556°E / 41.8859056; 12.5061556