Castro Urdiales
|
Castro Urdiales |
|||
|---|---|---|---|
|
|
|||
| Izen ofiziala | Castro Urdiales | ||
| Estatua Erkidegoa Probintzia Eskualdea |
Costa Oriental eskualdea |
||
| Alkatea | Iván González Barquín (PP) | ||
| Koordenatuak | 43°23′4″N 3°12′54″W / 43.38444°N 3.215°WKoordenatuak: 43°23′4″N 3°12′54″W / 43.38444°N 3.215°W | ||
| Eremua | 96,7 km2 | ||
| Distantzia | 75 km Santanderra | ||
| Postakodea | 39700 |
||
| Biztanleria | 32.374 bizt (2011) | ||
| Dentsitatea | 334,79 bizt/km² | ||
| Sorrera | 74 | ||
| http://www.castro-urdiales.net/ | |||
Castro Urdiales Kantabriako (Espainia) udalerria da. Probintziaren ekialdean kokatuta dago, Bizkaiarekin mugan. 2006an 30.000 biztanle zituen eta 96,7 km²-ko azalera du.
Ekialdetik, Bizkaiarekin muga egiten du, mendebaldean Liendo udalerriarekin, Guriezo duelarik hegoaldean.
Eduki-taula |
Kokapena [aldatu]
Castro Urdialesek honako udalerri mugakideak ditu: Liendo mendebaldean, Muskiz ekialdean, Sopuerta hego-ekialdean, Turtzioz eta Artzentales hegoaldean, Guriezo hego-mendebaldean eta Bizkaiko Golkoa iparraldean.
Etimologia [aldatu]
Federiko Krutwigen Vasconia liburuan, Castro Urdialesi Urdialaitz deitzen zitzaion. Ez dago argi toponimo hori zertan oinarrituta erabili edo sortu zuen Krutwigek. Hala ere, euskarazko testu batzuetan Urdialaitz erabili izan da Castro Urdialesen euskarazko izen gisa. Euskaltzaindiak, hala ere, ez du Urdialaitz exonimo gisa jasotzen[1].
Txillardegik "Euskal Herria Helburu" bere liburuan[2], Castro Urdializ toponimoa euskal toponimo gisa aipatzen du mendebaleranzko euskararen zabalpen historikoaz aritzerakoan. Urda-Urdializ Euskal Herriaren eta euskararen banaketa historikoak hartzen zuen lurraldean barreneko toponimo andana handi batekin lotu daiteke: Bearnoko Urdos, Gipuzkoako Urdaneta eta Urdaburu, Nafarroako Urdiain eta Urdazubi, Bizkaiko Urduliz eta Urdaibai... Dirudienez urda urritzaren aldaera bat da, nahiz eta toponimiaren zenbait adituk urdearekin, hau da, txerriarekin lotu, Merino Urrutiaren kasu [3].
Herriak [aldatu]
- Allendelagua
- Baltezana
- Castro Urdiales (herria)
- Cerdigo
- Islares
- Lusa
- Mioño
- Ontón
- Oriñón
- Otañes
- Sámano
- Santullán
- Sonabia
- Talledo
Historia [aldatu]
Castro Urdialesen jatorrizko izena Portus Amanus izan omen zen, autrigoi euskal tribuaren hiri nagusia zena. 74an, Vespasianoren agintaldian, erromatarrek bertan kolonia bat ezarri eta Flaviobriga izena eman zioten, ziur asko eskualdean zegoen burdina ustiatzeko eratu zuten[4]
1163an Alfontso VIII.a Gaztelakoak Logroñoko Forua eman eta hiribildu bilakatu zen. Gaztelak iparraldeko Europarako portu moduan erabili zuen.
1813ko maiatzaren 11n, Iberiar Penintsulako Gerran, Soulten frantziar armadak hiribildua erre egin zuen, baina laster berreraiki zuten. 1879an trenbidea hara heldu eta asko hazi zen.
Eraikinak [aldatu]
Politika [aldatu]
2007ko udal hauteskundeak [aldatu]
| 2007ko maiatzaren 27ko udal hauteskundeak | |||||
| Alderdia | Botoak | % | Zinegotziak | ||
| PSC-PSOE | 3880 | 28,11 % | 7 | ||
| PP-C | 2909 | 21,07 % | 5 | ||
| AxC | 2862 | 20,73 % | 5 | ||
| PRC | 1845 | 13,37 % | 3 | ||
| IU | 745 | 5,40 % | 1 | ||
Demografia [aldatu]
| 1900 | 1910 | 1920 | 1930 | 1940 | 1950 | 1960 | 1970 | 1980 | 1990 | 2000 | 2009 |
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| 14.191 | 12.463 | 11.786 | 12.418 | 11.963 | 11.646 | 11.988 | 12.401 | 12.912 | 13.594 | 18.719 | 31.670 |
Castro Urdialestar ezagunak [aldatu]
- Antonio Hurtado de Mendoza (1586-1644) XVI. mendeko eleberrigilea.
- Ramon de la Sota (1857-1936) euskal enpresaburu eta politikari jeltzalea[5].
- Eladio Laredo (1864-1941) arkitektoa[6].
- Leonardo Rucabado (1875-1918) arkitektoa[7].
- Ataúlfo Argenta (1913-1958) piano-jotzaile eta orkestra zuzendaria[8].
- Arturo Dúo (1901-1964) musikagilea[9].
- Peru Zaballa (1938-1997) futbolaria[10].
- Lorenzo Oliván (1968) poeta[11].
Herri eta hiri senidetuak [aldatu]
Argazkiak [aldatu]
-
Brazomar hondartza.
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ Euskal Herri inguruko exonimoak, Euskaltzaindia
- ↑ "Euskal Herria Helburu", Egilea Txillardegi, Argitaletxea Txalaparta, 1994. Txalaparta ISBN 84-8136-937-3
- ↑ "El vascuence en La Rioja y Burgos", José J. Butista Merino Urrutia, Biblioteca Vascongada de los Amigos del País, San Sebastián, 1962.
- ↑ Echevarría, Javier (1954), Recuerdos Históricos Castreños, Editorial Maxtor, ISBN 84-95636-91-3, http://books.google.es/books?id=gKIaM9hYTQkC&printsec=frontcover&dq=recuerdos+castre%C3%B1os&ei=M4qfSsrUGJv-yAThitDhDg#v=onepage&q=&f=false
- ↑ «Una biografía de Ramón de la Sota reinvidica la obra del empresario», El País, 1999-3-14, http://www.elpais.com/articulo/pais/vasco/SOTA/_RAMON_DE_LA/PAiS_VASCO/biografia/Ramon/Sota/reinvidica/obra/empresario/elpepuesppvs/19990314elpvas_10/Tes
- ↑ «El legado cántabro de Eladio Laredo», El Diario Montañés, 2008-1-7, http://www.eldiariomontanes.es/20080107/region/oriental/legado-cantabro-eladio-laredo-20080107.html
- ↑ www.galeon.com, Biografía de Leonardo Rucabado, http://www.galeon.com/cantabria-r/Biografias/CarpR/Rucabado/Rucabado.html#Biografia
- ↑ Ataulfo Argentaren webgune ofiziala, http://www.ataulfoargenta.com/
- ↑ 102municipios.com, Personajes destacados de Castro Urdiales en Cantabria, http://www.cantabria102municipios.com/oriente/castro_urdiales/personajes.htm
- ↑ www.castrofutbolclub.com, Peru Zaballa, deportividad y juego limpio, http://www.castrofutbolclub.com/index.php?option=content&task=view&id=246&Itemid=2
- ↑ amediavoz.com, Fragmentos de algunas obras de Lorenzo Oliván, http://amediavoz.com/olivan.htm
Ikus, gainera [aldatu]
Kanpo loturak [aldatu]
- Castro Urdialesko Udalaren webgunea (Gaztelaniaz)
- Castro Urdialesko Euskal Etxea (Euskaraz)