1960ko Udako Olinpiar Jokoak
1960ko Udako Olinpiar Jokoak, Erroman ospatu ziren. Udako Olinpiar Jokoen XVII. edizioa izan zen. Erroma, aurretik, jada aukeratua izan zen 1908ko Olinpiar Jokoak ospatzeko egoitza bezala, baina uko egin zion, eta, azkenean, Londres izan zen joko horiek antolatu zituena. Udako Olinpiar Jokoen XVII. edizio honetarako euren hautagaitza aurkeztu zuten beste hiri batzuk, Lausanne, Detroit, Budapest, Bruselas, Mexiko Hiria eta Tokio izan ziren, azkeneko bi hiri hauek, Udako Olinpiar jokoen hurrengo hiri antolatzaileak izango zirelarik. Erromako Olinpiar Joko hauetan, ordurarteko kirolari kopuruaren errekorra lortu zen, 5.348 kirolarirekin, 83 nazio, 17 kirol eta 150 probatan ordezkatzen. Hauek, Italiak antolatutako bigarren Olinpiar Jokoak izan ziren, lau urte lehenago, Cortina d'Ampezzon Negukoak antolatu ondoren. Gainera, nolabaiteko elbarritasuna duten pertsonentzako lehen Paralinpiar Jokoak ospatu ziren, 1960ko Udako Paralinpiar Jokoak.
Dominak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Postua | Estatua | Urrea | Zilarra | Brontzea | Guztira |
---|---|---|---|---|---|
1 | Sobietar Batasuna | 43 | 29 | 31 | 103 |
2 | 34 | 21 | 16 | 71 | |
3 | Italia | 13 | 10 | 13 | 36 |
4 | Alemania | 12 | 19 | 11 | 42 |
5 | Australia | 8 | 8 | 6 | 22 |
6 | Turkia | 7 | 2 | 0 | 9 |
7 | Hungaria | 6 | 8 | 7 | 21 |
8 | Japonia | 4 | 7 | 7 | 18 |
9 | Polonia | 4 | 6 | 11 | 21 |
10 | Txekoslovakia | 3 | 2 | 3 | 8 |
Nabarmendutakoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Paul Elvstrøm erregatista daniarrak, Finn klasean, bere jarraikako laugarren urrezko domina lortu zuen, banakako lehiaketa batean, balentria hau lortu zuen lehen kirolaria izan zelarik. Beste hainbeste lortu duten beste kirolariak, Al Oerter eta Carl Lewis dira.
- Hungariako Aladar Gerevich eskrimalariak, bere seigarren urrezko domina irabazi zuen taldekako sable proban.
- Wilma Rudolphek, lehenago poliomielitisa izan zuena, hiru urrezko domina irabazi zituen pistako abiadura probatan
- Abebe Bikila etiopiarrak, maratoia irabazi zuen, oinutsik, eta txapeldun olinpiko izan zen Afrikako lehen azal beltzeko kirolaria izan zen.
- Ondoren Greziako errege izango zen Konstantino II.a Greziakoak, urrezko domina irabazi zuen belan, greziar taldearekin.
- Cassius Clayk, Islamera bihurtu ondoren hartu zuen Muhammad Ali izenagatik ezagunagoa, boxeoan urrezko domina irabazi zuen, pisu arinen mailan.
- Japoniako gizonezkoen gimnasia taldeak, jarraikako bere bost garaipenetako lehena lortu zuen. Bosgarrena, 1976an lortu zuen, Montrealeko Olinpiar Jokoetan.
- Hego Afrika, azken aldiz agertu zen Olinpiar Joko batzuetan apartheidaren erregimenpean. Talde honi, ez zitzaion itzultzen utzi 1992 arte, apartheida utzi eta gehiengo beltzeko gobernurako trantsizio baterarte.
- Gert Fredriksson piraguista suediarrak, bere seigarren urrezko domina irabazi zuen.
- Viatxeslav Ivanov arraunlari errusiarrak, Olinpiar Jokoetan irabazi zituen hiru jarraikako urrezko dominetatik bigarrena lortu zuen.
- Knut Jensen txirrindulari daniarra, lasterketan zehar zerraldo erori zen, anfetaminen ondorioz, eta, beranduago, ospitalean hil zen. Kirolari bat olinpiar jokoetako proba batean hil zen bigarren aldia izan zen, 1912ko Olinpiar Jokoetan, Estokolmon, Francisco Lazaro maratoilari portugaldarra maratoiko proban hil ondoren.
Aurrekoa 1956ko Melbourneko Udako Olinpiar Jokoak |
Aro Modernoko Udako XVII. Olinpiar Jokoak 1960 |
Ondorengoa 1964ko Tokioko Udako Olinpiar Jokoak |