Eusko-estatubatuarrak

Wikipedia(e)tik
Ameriketako Estatu Batuetako euskaldunak» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Eusko-estatubatuarrak

Florence Bascom.jpg
Joseiturbi.jpgJGcolorpress.jpg


Florence Bascom
Jose IturbiJohn Garamendi
Biztanleak guztira 57.793
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak Kalifornia: 20.868
Idaho: 6.637
Nevada: 6.096
Washington: 2.665
Oregon: 2.627
Hizkuntza Amerikar ingeles, euskara, gaztelania eta frantses
Erlijioa Gehiengo katolikoa, gutxiengo sekularizatua
Zerikusia duten beste giza taldeak Euskaldunak

Eusko-estatubatuarrak (ingelesez Basque Americans) euskaldun jatorria eta estatubatuar herritartasuna duten gizabanakoak dira. Ameriketako Estatu Batuetako 2000ko erroldan, 57.793 estatubatuarrek alde bateko edota euskaldun jatorri osoa dute. Eusko-estatubatuar gehien dituzten estatuak Kalifornia (20.868), Idaho (6.637), Nevada (6.096), Washington (2.665) eta Oregon (2.627) dira.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen Gerra Karlistaren ondorengo hamarkadetan, 1840 eta 1860 arteko urteetan Euskal Herritik Ipar Amerikara gertatutako emigrazio mugimendu handienak gertatu ziren. 1895ean, 10.000 eusko-estatubatuar inguru zeudela zenbatetsi da, eta gehienak herrialdeko mendebaldean bizi ziren eta artzaintzan batik bat jarduten zuten.

1913an lehen euskal etxea sortu zuten New Yorken eta mendeak aurrera egin ahala, gero eta gehiago bertaratu ziren, gaur egun 50 inguru izatera iritsi arte. NABO (North American Basque Organization) elkarteak zentro horiek guztiak nolabait batzeko helburua du.

Euskal estatubatuar ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Eusko-estatubatuar ospetsuen zerrenda»

Euskal estatubatuar ospetsuen zerrenda luzea da, eta izen-deitura horien guztien artean aipatzekoak dira John Sevier (1745-1815) Tennesseeko lehen gobernadorea, Jose Iturbi (1895-1980) musikagilea, Frenchy Bordagaray (1910-2001) beisbol-jokalaria, Pete T. Cenarrusa (1917-) Idahoko estatu idazkari ohia, Paul Laxalt (1922-) Ameriketako Estatu Batuetako senataria, John Garamendi (1945-) Kaliforniako gobernadoreordea, Ben Ysursa (1949-) gaur egungo Idahoko estatu idazkaria, John Etchemendy (1952-) Stanfordeko Unibertsitateko nagusia, Joe Ansolabehere (1959-) animazio-gidoilari eta ekoizlea, David H. Bieter (1959-) Boiseko (Idaho) alkatea eta Adam Archuleta (1977-), NFLko jokalaria, beste askoren artean.

Amerikanuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Jaialdia AEBetako Nevada estatuko Winnemucca udalerrian.

Amerikanuak dokumentalak (Berde Produkzioak, 2009) AEBetara joan ziren eta han bizi diren bost amerikanoren testigantzak jasotzen ditu, elkarrizketen bidez. Gernikako Audience musika taldearen soinu bandarekin egin zuten.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Eusko-estatubatuarrak