Txuvaxia: berrikuspenen arteko aldeak

Koordenatuak: 55°27′34″N 47°05′46″E / 55.45944°N 47.09611°E / 55.45944; 47.09611
Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
t Fix URL prefix
18. lerroa: 18. lerroa:
|presidentea=Mikhail Ignatiev
|presidentea=Mikhail Ignatiev
|legebiltzarra=[[Txuvaxiako Estatu Kontseilua|Estatu Kontseilua]]
|legebiltzarra=[[Txuvaxiako Estatu Kontseilua|Estatu Kontseilua]]
|web=http://www.cap.ru/
|web=www.cap.ru/
}}
}}
'''Txuvaxia'''<ref>[http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0154.pdf Euskaltzaindia, 155. araua - Europako eskualde historiko-politiko nagusiak]</ref><ref>[http://www.euskaltzaindia.net/index.php?option=com_eoda&Itemid=472&lang=es&nonkodea=8.5.12&view=exonimia Exonimia: Errusia] Euskaltzaindia.net</ref> ({{lang-ru|Чува́шия}}; {{lang-cv|Чăваш Ен}}) edo '''Txuvaxiako Errepublika''' ({{lang-ru|Чува́шская Респу́блика}}; {{lang-cv|Чăваш Республики}}) [[Errusia]]ko [[Errusiaren banaketa administratiboa|subjektu federal]] bat da, [[Errusiako errepublikak|errepublika]] bat zehazki, [[Volgako Barruti Federala|Volgako Barruti Federalean]] kokaturik dagoena. 18.300 km²ko eremua du eta [[2010]]ean 1.251.619 biztanle zituen<ref name=gks>[http://www.gks.ru/free_doc/new_site/perepis2010/croc/perepis_itogi1612.htm «Всероссийская перепись населения 2010 года. Том 1 ''2010eko Errusiako erroldaren emaitzak, 1. liburukia''»] ''Gks.ru''</ref>. Hiriburua [[Txeboksary]] da.

22:19, 27 ekaina 2014ko berrikusketa

Txuvaxiako Errepublika - Txuvaxia
Чувашская Республика — Чувашия
Чăваш Республики — Чăваш Ен
 Errusia
Ereserkia
Txuvaxiako Errepublikako ereserki nazionala
Administrazioa
Izen ofizialaЧӑваш Республики — Чӑваш Ен
Estatu burujabe Errusia
ISO 3166-221
HiriburuaTxeboksary
Head of the Chuvash Republic (en) ItzuliOleg Nikolaev (en) Itzuli
Geografia
Koordenatuak55°27′34″N 47°05′46″E / 55.45944°N 47.09611°E / 55.45944; 47.09611
Azalera18,300 km²
MugakideakNizhni Novgorod oblasta, Mari El, Tatarstan, Ulianovsk oblasta eta Mordovia
Demografia
Biztanleria1.207.875 (2021eko urtarrilaren 1a)
−15.520 (2019)
Dentsitatea68,4 bizt/km²
Informazio gehigarria
Hizkuntza ofizialaerrusiera eta txuvaxera
Ordu eremuaMoskuko Ordua eta Europa/Mosku
Matrikula21 eta 121
www.cap.ru/

Txuvaxia[1][2] (errusieraz: Чува́шия; txuvaxeraz: Чăваш Ен) edo Txuvaxiako Errepublika (errusieraz: Чува́шская Респу́блика; txuvaxeraz: Чăваш Республики) Errusiako subjektu federal bat da, errepublika bat zehazki, Volgako Barruti Federalean kokaturik dagoena. 18.300 km²ko eremua du eta 2010ean 1.251.619 biztanle zituen[3]. Hiriburua Txeboksary da.

Geografia

Txuvaxiako mapa.

Txuvaxiak Volga ibaiaren erdiko ibilguaren hego-mendebaldeko bazterrean dago, Gorki eta Kazan hirien artean. Iparraldean Mari El dauka, Nizhny Novgorod oblasta mendebaldean, Mordovia hego-mendebaldean, Ulianovsk oblasta hegoaldean, eta Tatarstan hego-ekialde eta ekialdean.

Volgaren ibaiadarrek drainatzen dute: Surak mendebaldean, Bolxoi, Maly Tsivil eta Tsivilek erdialdean eta Kubniak ekialdean. Errepublikaren zati handiena Volgaren goi-ordokiaren iparraldeko muturrean dago; lurralde laua da, muinoekin, tarteka sakanek ebakia, emeki-emeki Volgaren zabaldirantz jaisten dena. Mendebaldean, Sura ibaiaren haranean, jatorri zaharreko hondar alubialak daude[4]. Baso trinkoek hartzen dute lurraldearen iparraldea, eta estepa zabalek hegoaldea.

Hiri nagusiak Txeboksary, hiriburua, Alatyr, Kanax, Xumerlya eta Novotxeboksarsk dira.

Historia

Txuvaxiarrak turkiar jatorriko biztanleak dira gehienbat. XVI. mendean Errusiarekin bat egin zuen. 1920. urtean eskualde autonomo bihurtu zen, eta 1925ean errepublika autonomo. 1929-1936 urteetan, Gorkiko lurraldean integraturik egon zen.

Ekonomia

Laborantza (garia, garagarra, artoa, patata, tabakoa), abere-hazkuntza (behi- eta zerri-azienda), arrantza (Volga eta Sura ibaietan) eta industria (metalurgia, tresneria mekanikoa eta elektrikoa, janari-industria, larrugintza) dira ekonomia-jarduera nagusiak.

Biztanleria

2010ean Txuvaxiak 1.251.619 biztanle zituen; %67,7 txuvas etniakoak ziren, %26,9 errusiarrak eta %2,8 tatariarrak[3].

Talde
etnikoa
1926ko errolda 1939ko errolda 1959ko errolda 1970ko errolda 1979ko errolda 1989ko errolda 2002ko errolda 2010ko errolda
Kopurua % Kopurua % Kopurua % Kopurua % Kopurua % Kopurua % Kopurua % Kopurua %
Txuvasak 667.695 %74,6 777.202 %72,2 770.351 %70,2 856.246 %70,0 887.738 %68,4 906.922 %67,8 889.268 %67,7 814.750 %67,7
Errusiarrak 178.890 %20,0 241.386 %22,4 263.692 %24,0 299.241 %24,5 338.150 %26,0 357.120 %26,7 348.515 %26,5 323.274 %26,9
Tatariarrak 22.635 %2,5 29.007 %2,7 31.357 %2,9 36.217 %3,0 37.573 %2,9 35.689 %2,7 36.379 %2,8 34.214 %2,8
Mordoviarrak 23.958 %2,7 22.512 %2,1 23.863 %2,2 21.041 %1,7 20.276 %1,6 18.686 %1,4 15.993 %1,2 13.014 %1,1
Besteak 1.301 %0,1 6.703 %0,6 8.596 %0,7 10.930 %0,9 14.874 %1,3 19.606 %1,4 23.599 %1,8 18.298 %1,6

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Txuvaxia Aldatu lotura Wikidatan
Geografia
Errusia
Artikulu hau Errusiako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.