Historiaurrea: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t barne lotura zuzenketa: paleontologia
10. lerroa: 10. lerroa:


==Historiaurrearen historia==
==Historiaurrearen historia==
Historiaurrea [[XIX. mendea]]n jaio zen zientzia gisa; garai hartan [[Boucher de Pertes]]ek, Abbevillen indusketa lanak egiten ari zela, giza hezurrak eta harrizko tresnak aurkitu zituen desagertuta zeuden antzinako animalien fosilen eta aztarnen ondoan; hau da, geologia geruza berberetan zeuden denak. Han, egin zituen aurkikuntzak kronologiaren arabera sailkatu zituen geologia eta paleontologia irizpideak oinarritzat hartuta. Historiaurreko kronologia [[XIX. mendea]]n hasi zen, beraz, ezartzen, beste zientzietan ([[Lineo|Carl von Linnek]] [[biologia]]n esaterako) sailkapenak egin ziren bezala.
Historiaurrea [[XIX. mendea]]n jaio zen zientzia gisa; garai hartan [[Boucher de Pertes]]ek, Abbevillen indusketa lanak egiten ari zela, giza hezurrak eta harrizko tresnak aurkitu zituen desagertuta zeuden antzinako animalien fosilen eta aztarnen ondoan; hau da, geologia geruza berberetan zeuden denak. Han, egin zituen aurkikuntzak kronologiaren arabera sailkatu zituen geologia eta paleontologia irizpideak oinarritzat hartuta. Historiaurreko kronologia [[XIX. mendea]]n hasi zen, beraz, ezartzen, beste zientzietan ([[Lineo|Carl von Linnek]] [[biologia]]n esaterako) sailkapenak egin ziren bezala. kakatuaaaa
{| class="wikitable"

!kakatua
!
!
!
|-
|
|
|
|
|-
|
|
|
|
|-
|
|
|
|
|}
[[Christian Jürgensen Thomsen]]ek, [[1820]]an, hiru aroetako sailkapena sortu zuen materialaren arabera: [[Harri Aroa]], [[Brontze Aro]]a eta [[Burdin Aro]]a. Handik urte batzuetara, [[1861]]ean, [[Edouard Lartet]]ek ere irizpide haiek hartu zituen antzinako fosilak eta aztarnak paleontologia aroen barruan sailkatzeko. [[John Lubbock]]ek [[Paleolito]]a eta [[Neolito]]a sortu zituen [[1865]]ean.
[[Christian Jürgensen Thomsen]]ek, [[1820]]an, hiru aroetako sailkapena sortu zuen materialaren arabera: [[Harri Aroa]], [[Brontze Aro]]a eta [[Burdin Aro]]a. Handik urte batzuetara, [[1861]]ean, [[Edouard Lartet]]ek ere irizpide haiek hartu zituen antzinako fosilak eta aztarnak paleontologia aroen barruan sailkatzeko. [[John Lubbock]]ek [[Paleolito]]a eta [[Neolito]]a sortu zituen [[1865]]ean.



13:36, 25 azaroa 2015ko berrikusketa

Historiaurreko aroak
Okabeko harrespila.
Pleistozenoa

Paleolitoa

Behe Paleolitoa
Olduvai kultura
Acheulear kultura
Erdi Paleolitoa
Mousteriar kultura
Goi Paleolitoa
Châtelperroniar kultura
Aurignac kultura
Gravettiar kultura
Solutre kultura
Madeleine kultura
Holozenoa
Mesolitoa eta Epipaleolitoa
Aziliar kultura
Kebarar kultura
Natufiar kultura
Neolitoa
Halafiar kultura
Hassun kultura
Ubaid kultura
Uruk kultura
Kalkolitoa
Kurgan kultura
Brontze Aroa
Behe Brontze Aroa
Erdi Brontze Aroa
Goi Brontze Aroa
Burdin Aroa
Hallstatt kultura
La Tene kultura
Stonehenge.

Historiaurrea gizakia sortu zenetik idazketaz jasotako lehen agiriak jaso arteko historiaren aroa da, K.a. 4000 urterarte gutxi gorabehera. Azpiaro hauek bereizi ohi dira bere baitam, ordena kronologikoan: Paleolitikoa, Mesolitikoa, Neolitikoa eta Metal Aroa (Kalkolitikoa, Brontze Aroa, Burdin Aroa).

Hala eta guzitz ere, historiaurreko mugak lausoak dira, idazketaren sorrera ez baitzen homogeneoa izan. Adibidez, Egipton, K. a. 3500 aldera hasi zen idazten, baina Ginea Berrian K. o. 1900 inguruan. Adiera informal batean, historiaurreak Lurran bizitza sortu zeneraino eramaten da batzuetan eta horrela historiaurreko animaliak esamoldea erabiltzen da, gizakia baino askoz ere lehenago bizi eta iraungitu ziren animaliak izendatzeko (dinosauroak, esaterako). Baina zentzu hertsian, historiaurrea gizakia agertu zen garaietan hasi zen.

Definizioz historiaurrean idazkirik ez dagoenez, garai horren inguruan ezagutzen dugun informazioa paleontologiak, biologiak, palinologiak, geologiak, arkeoastronomiak, antropologiak edo arkeologiak, besteak beste, ekartzen digutena da. Hala ere, XX. mendeak aurrera egin ahala, beste aroetako historialariek idatziak ez diren beste informazio-iturri batzuk ere erabiltzen dituzte.

Historiaurrea jorratzen dituzten ikerlariek, gaur egun historiaurreko arekologoek eta antropologoek, kultura arkeologikoak, eta ez gizabanakoak edo nazioak, dituzte hizpide. Guregana iritsi diren zantzu bakarrak tresnak izanda, Historiaurrea anonimoa da. Indusketak, lurzoruaren neurketak eta zientzia-analisiak dira euren bitartekoak idazkirik gabeko herrien natura eta jokabidea ikertu ahal izateko.

Historiaurrearen historia

Historiaurrea XIX. mendean jaio zen zientzia gisa; garai hartan Boucher de Pertesek, Abbevillen indusketa lanak egiten ari zela, giza hezurrak eta harrizko tresnak aurkitu zituen desagertuta zeuden antzinako animalien fosilen eta aztarnen ondoan; hau da, geologia geruza berberetan zeuden denak. Han, egin zituen aurkikuntzak kronologiaren arabera sailkatu zituen geologia eta paleontologia irizpideak oinarritzat hartuta. Historiaurreko kronologia XIX. mendean hasi zen, beraz, ezartzen, beste zientzietan (Carl von Linnek biologian esaterako) sailkapenak egin ziren bezala. kakatuaaaa

kakatua

Christian Jürgensen Thomsenek, 1820an, hiru aroetako sailkapena sortu zuen materialaren arabera: Harri Aroa, Brontze Aroa eta Burdin Aroa. Handik urte batzuetara, 1861ean, Edouard Lartetek ere irizpide haiek hartu zituen antzinako fosilak eta aztarnak paleontologia aroen barruan sailkatzeko. John Lubbockek Paleolitoa eta Neolitoa sortu zituen 1865ean.

Antzinako gizonaren aztarna eta fosil berriak aurkitu ahala zientzia berri bat sortu zen, paleoantropologia izenekoa, geologiarekin batera, antzinako aztarnak sailkatzeko eta aroetan banatzeko laguntza handikoa izan zena. Harrezkero oso lotura estua izan dute hiru zientziok (historiaurreak, paleoantropologiak eta geologiak)

Gaur egun, egon diren aurrerapausoengatik, egungo sailkapen orokorra findu eta zahaztu da. Garai horiek, iraupen ezberdinakoak, materia-kulturetan (harrizko, metalezko eta keramikazko tresnerian) daude oinarrituta. Sailkapen hau, beti ere, Europaren ikuspuntutik dago egina. Munduko beste eskualdeetarako, beste sailkapen batzuk daude.

Historiaurreko azpiaroak

Historiak egiten duen bezala historiaurreak ere hainbat arotan banatzen du denbora, azterketa egokiago egiteko eta aztarnak errazago sailkatzeko; aro horiek kultura materialen arabera sailkatzen dira, eta guztiz artifizialak dira. Gaur egun, hiru aro nagusi bereizten dira historiaurrean: Paleolitoa (behekoa, erdikoa, goikoa), Mesolitoa eta Neolitoa.

Lehen harri kultura, Acheul aldikoa, Behe Paleolitoan sortu zen, eta badirudi Homo erectusa izan zela garai hartako gizon mota. Behe Paleolitoa orain dela 1.000.000 urtetik duela 200.000 urtera bitartean hedatu zen. Epipaleolitoa, berriz, orain dela 200.000 urtetik duela 35.000 urtera bitartean. Aldi hartako gizon mota Neanderthal gizona (Homo sapiens neanderthalensis) izan zen, eta kultura, berriz, Moustier aldikoa.

Cro-Magnongo gizona (Homo sapiens sapiens) Europan agertu zenean, orain dela 35.000 urte inguru, hasi zen Goi Paleolitoa. Aurkitu diren garai hartako aztarna ugarien arabera, bost kultura edo aldi bereizten dira: Perigord aldia, Aurignac aldia, Gravete aldia, Solutre aldia eta Madeleine aldia.

Mesolitoa K.a. 8000. urte inguruan hasi zen, Würm glaziazioaren bukaera aldean, eta bi dira garai hartako kulturak edo aldiak: Azil aldia eta Tardenois aldia. K.a. 5000. urte inguruan Neolitoko kulturen eraginak hasi ziren Europan sartzen Ekialde Hurbiletik; hala ere, Ipar eta Mendebal Europako herri askok ehiztari-fruitu biltzaile gisa iraun zuten Burdin Aroa arte.

Metalezko tresnak etorri zirenean, hasi zen protohistoria Europan. Sailkapen horiek, hala ere, Europarako balio dute soilik, kontutan izan behar baita hezur eta harria lantzeko moduak hartzen direla erreferentzia gisa aro edo aldi bakoitza finkatzeko. Hala, Afrikarako, Asiarako, Amerikarako eta Ozeaniarako eskema hori bera erabiltzen da (Paleolitoa, Mesolitoa, Neolitoa), baina aro edo aldi bakoitzaren barnean guztiz desberdinak dira kulturak eta horien kronologiak.

Historiaurreko artea

Ezagutzen diren aurreneko arte adierazpenak Goi Paleolitokoak dira. Paleolitoko artea bi eratakoa da: batetik, labar artea edo haitzuloetako paretetan egindako irudiak eta grabatuak, eta, bestetik, harrizko eta hezurrezko tresnak, irudiak, apaingarriak eta eskultura txikiak.

Harrizko eta hezurrezko gauzak noizkoak diren eta zer kulturatakoa edo alditakoa diren zehaztea ez da hain zaila, gauzak lur geruzen barruan egoten baitira. Aurignac aldikoak dira animalia irudien lehen grabatuak, eta hezurrean eginda daude guztiak; beranduago, Gravete aldian, “Venus” izeneko emakumezko lodien irudiak agertu ziren.

Solutre aldikoak bide dira animalien irudi lakar batzuk. Madeleine aldia artearen piztueraren aldia izan zen, arte adierazpenak ugariak eta era askotakoak izan baitziren: errituzko gauzak, eguneroko tresnak, animalien irudiak… Orobat, kareharrian grabatutako animalien irudiak agertu ziren aldi hartan, haitzuloetako labarretan egindako animalien irudien antza handia zutenak.

Labar artea noizkoa den zehaztea ez da batere erraza, pinturak eta grabatuak ez baitaude lur geruzetan, eta, beraz, ezin da zehatz jakin zer lotura dagoen arte estiloen eta erabilitako tresnen artean. Noizkoak diren zehazteko lur geruzetan agertu diren grabatuekin konparatu dira labarretako pintura estiloak.

Gaur egun uste da animalien irudiak Solutre aldikoak eta Madeleine aldikoak direla. Alabaina, gaur gaurkoz ez dago modurik sinboloak eta esku inguruak irudikatzen dituzten pinturak noizkoak diren jakiteko; dena den, zenbait jakintsuren ustetan Aurignak aldikoak dira.

Badirudi labarretako artea historiaurreko erlijio adierazpidea izan zela, izan ere, pinturak oso toki ezkutuetan egoten baitira haitzuloen barruan, eta, beraz, ez dirudi inola ere apainketa asmoak zituztenik pintura horien egileek.

Iberiar Penintsulako ekialdean dauden labarretako pintura fin eta perfekzio handienekoak Mesolitokoak dira guztiak, eta ez dute loturarik Paleolitoko labar artearekin. Artearen adierazpen horiek guztiak desagertu egin ziren Neolitoan.

Ikus, gainera

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Historiaurrea Aldatu lotura Wikidatan