Zeres (mitologia): berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
Rescuing 1 sources and tagging 0 as dead.) #IABot (v2.0.8
28. lerroa: 28. lerroa:
== Kanpo loturak ==
== Kanpo loturak ==
* {{en}}: [http://www.perseus.tufts.edu/hopper/searchresults?q=ceres Zeres Perseus proiektuan.]
* {{en}}: [http://www.perseus.tufts.edu/hopper/searchresults?q=ceres Zeres Perseus proiektuan.]
* {{en}}: [http://warburg.sas.ac.uk/vpc/VPC_search/subcats.php?cat_1=5&cat_2=199 Warburg Institute Iconographic Database. 300 baino gehiago Zeresen irudiak.]
* {{en}}: [https://web.archive.org/web/20160303172333/http://warburg.sas.ac.uk/vpc/VPC_search/subcats.php?cat_1=5&cat_2=199 Warburg Institute Iconographic Database. 300 baino gehiago Zeresen irudiak.]


{{commonskat}}
{{commonskat}}

11:51, 25 abuztua 2021ko berrikusketa

Zeres (mitologia)
Antzinako Erromako erlijioa
Ezaugarriak
Sexuaemakumezkoa
BaliokideakDemeter
Domeinuanekazaritza, alea, ugalkortasuna eta amatasuna
Familia
AitaSaturno
AmaRea eta Ops
Seme-alabakProserpina
Anai-arrebakVesta, Pluton, Jupiter, Neptuno eta Junon
Artikulu hau erromatar jainkosari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Zeres».

Zeres[1] (latinez: Cerēs), erromatar mitologian, ugalkortasunaren, nekazaritzaren, zerealen eta amatasun erlazioen jainkosa izan zen. Saturnoren alaba, Jupiterren arreba eta Proserpinaren ama zen. Greziako Demeterren erromatar ordaina da[2]. Aventinoko Hirutasuneko plebeioen jainko zentrala zen, eta Proserpina bere alabarekin batera jartzen zen. Apirilean zazpi eguneko Zerealia festibala ospatzen zen bere ohorez, Ludi Cerialis izeneko jokoak barne. Maiatzean ospatzen zen Ambarvalia festibalean egiten zen lustratio erritualean ere gurtzen zen, uzta-garaian eta ezkontza zein hiletatan[3].

Zeres Dii Consentes jainkoen zerrendan agertzen den nekazaritza jainkosetako bat da. Erromatarrek ikusten zuten Antzinako Greziako Demeterren parekoa zela, eta bere mitologia Demeterren berrirakurketa bat zen[3].

Mitoa

Zeres Saturno eta Opsen alaba zen, Proserpinaren ama eta Juno, Vesta, Neptuno, Pluton eta Jupiterren arreba-ahizpa. Zeresek gizakiei lurra lantzera, ereitera, garia jasotzera eta ogia egitera irakatsi zien. Horregatik nekazaritzaren jainkosa izendatu zuten.

Jupiter anaia, haren edertasunez liluratuta, Proserpina (Persefone mitologia greziarrean) sorrarazi zuen. Neptuno ere berarekin maitemindu zen eta haregandik ihes egiteko Zeres behorra bihurtu zen. Jainkoa kontutatuta eta zaldi bihurtu zen; horrela Zeres Arion zaldiaren ama izan zen.

Zeres, bestetik, Ennako (Sizilia) zaindaria zen. Kondairaren arabera Jupiterri Sizilia zeruetan jartzea eskatu zion. Ugartea triangelu itxura du eta zeruan Jupiterrek Triangulum konstelazioa kokatu zuen; konstelazio horren izen zahar bat «Sizilia» izan zen.

Bere nekazaritza lanetan Zeresek laguntzaile gisa hamabi jainko txiki zituen: Vervactor, lurgorritzen duena; Reparator, lurra prestazen duena; Imporcitor goldatzen duena; Insitor, ereiten duena; Obarator, gaineko goldatzen duena; Occator, areatzen duena; Sarritor, gari jorra egiten duena; Subruncinator, argitzen duena; Messor, uzta jasotzen duena; Conuector, jasotakoa garraiatzen duena; Conditor, biltegian jartzen duena; eta Promitor, banatzen duena.[4]

Irudikapenak

Zeres normalean emakume eder bat bezala irudikatzen da, garaia, azal koloretsukoa, begirada adoregabekoa eta ilehoria. Ilea orraztu gabe lepoen gainetik erortzen zaio. Hori koloreko zapia darama, gariak duen kolorearen sinboloa.

Haren ikurrak galburu koroa eta oso altua den diadema dira. Batzutan ere galburu edo mitxoletekin egindako girlandazko koroa darama; hori ugalkortasunaren sinboloa da. Bular oparoak ditu eta eskuineko eskuan galburuen sorta darama; ezkerrean, aldiz, piztutako lastargia. Haren tunika oinetaraino heltzen da. Askotan atzera botatako mantelina darama. Batzutan ere zetroa edo igitaia ematen diote. Haren bularretara itsatsita bi haurrek ugaritasunaren adarrra daramate. Azken horrek Zeres gizakiaren inudea dela adierazten du.

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Zeres (mitologia) Aldatu lotura Wikidatan