Edukira joan

Bertsolari Txapelketa Nagusia

Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea
Assar (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 16:35, 20 urtarrila 2018

Bertsolari Txapelketa Nagusia
AntolatzaileaEuskal Herriko Bertsozale Elkartea
Lehen ekitaldia1935
Txapel gehienAndoni Egaña (4 txapel)
Azken txapeldunaMaialen Lujanbio
Andoni Egañak lau txapelketa irabazi zituen jarraian.
1936ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko bertsolariak. Erdi-erdian, Txirrita irabazlea.
Basarri eta Uztapide, lorratz handia utzi duten bi bertsolari.
Xabier Amuriza, 1980ko eta 1982ko txapelduna.
Maialen Lujanbio, 2009ko eta 2017ko txapelduna.
Amets Arzallus, 2013ko txapelduna.
2005etik aurrerako finalak Bilbao Exhibition Centren jokatu dira, Barakaldon.

Bertsolari Txapelketa Nagusia Euskal Herri osoko bertsolarien artean egiten den txapelketa da. Lau urtean behin jokatzen da eta 2017koaz geroztik, egungo txapelduna Maialen Lujanbio da.

Antolaketa

Euzko Gaztedik antolatu zituen bi lehenak, 1935ean eta 1936an. Gero, Espainiako Gerra Zibilaren eta haren osteko errepresioaldi gogorraren etena gertatu zen. Euskaltzaindiak hartu zuen antolatzeko ardura handik urte batzuetara, 1960an, 1962an, 1965ean eta 1967an. Hurrengoak, hamahiru urteko etena eginda, 1980an eta 1982an egingo ziren, eta Xabier Amurizak irabazi zituen biak. Bizkaitarra izan arren, euskara batuan abestu zuen, orduko moldea hautsiz, eta geroztik nagusi den bertsokera modernoaren oinarriak ezarri zituen. 1986tik aurrera, Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak antolatzen du txapelketa, lau urtean behin.[1]

Txapelketa Nagusiaren irabazleak

Urtea Txapelduna
1935 Inazio Eizmendi Manterola "Basarri"
1936 Jose Manuel Lujanbio Retegi "Txirrita"
1960 Inazio Eizmendi Manterola "Basarri"
1962 Manuel Olaizola Urbieta "Uztapide"
1965 Manuel Olaizola Urbieta "Uztapide"
1967 Manuel Olaizola Urbieta "Uztapide"
1980 Xabier Amuriza Sarrionandia
1982 Xabier Amuriza Sarrionandia
1986 Sebastian Lizaso Iraola
1989 Jon Lopategi Lauzirika
1993 Andoni Egaña Makazaga
1997 Andoni Egaña Makazaga
2001 Andoni Egaña Makazaga
2005 Andoni Egaña Makazaga
2009 Maialen Lujanbio Zugasti
2013 Amets Arzallus Antia
2017 Maialen Lujanbio Zugasti

Datuak

Txapelak

Bertsolaria Txapelak Urteak
Andoni Egaña 4 1993, 1997, 2001, 2005
Manuel Olaizola "Uztapide" 3 1962, 1965, 1967
Inazio Eizmendi "Basarri" 2 1935, 1960
Maialen Lujanbio 2 2009, 2017
Xabier Amuriza 2 1980, 1982
Jose Manuel Lujanbio "Txirrita" 1 1936
Sebastian Lizaso 1 1986
Jon Lopategi 1 1989
Amets Arzallus 1 2013

Parte hartzeak finalean

Bertsolaria Parte hartzeak Urteak
Andoni Egaña 7 1986, 1989, 1993, 1997, 2001, 2005, 2009
Jon Lopategi 6 1962, 1965, 1967, 1982, 1986, 1989
Unai Iturriaga 6 1993, 1997, 2001, 2005, 2009, 2013
Maialen Lujanbio 6 1997, 2001, 2005, 2009, 2013, 2017
Manuel Olaizola "Uztapide" 5 1936, 1960, 1962, 1965, 1967
Jon Enbeita 5 1980, 1982, 1986, 1989, 1993
Sebastian Lizaso 5 1982, 1986, 1989, 1993, 1997
Aitor Mendiluze 5 2001, 2005, 2009, 2013, 2017
Sustrai Colina 5 2001, 2005, 2009, 2013, 2017
Fernando Aire "Xalbador" 4 1960, 1962, 1965, 1967
Mattin Treku "Mattin" 4 1960, 1962, 1965, 1967
Jon Azpillaga 4 1960, 1962, 1980, 1982
Jon Maia 4 1997, 2001, 2005, 2009
Igor Elortza 4 2001, 2005, 2013, 2017
Amets Arzallus 4 2005, 2009, 2013, 2017

Egoitzak

Finalaren egoitza (Hiria) Ekitaldiak Urteak
Anoeta Belodromoa (Donostia) 5 1986, 1989, 1993, 1997, 2001
Bilbao Exhibition Centre (Barakaldo) 4 2005, 2009, 2013, 2017
Anoeta pilotalekua (Donostia) 3 1962, 1965, 1967
Victoria Eugenia Antzokia (Donostia) 2 1936, 1960
Karmelo Balda pilotalekua (Donostia) 2 1980, 1982
Poxpolin Antzokia (Donostia) 1 1935

Erreferentziak

  1. Igor SUSAETA: «Batzuentzat zena denentzat da», Berria, 2013-12-13.

Ikus, gainera

Kanpo loturak