Bilboko metropoli eremua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bilboko metropoli eremu» orritik birbideratua)

Bilboko metropoli eremua edo Bilbo Metropolitarra Bizkaiko hainbat udalerrik Bilbo inguruan osatzen duten metropoli eremua da, guztira 35 udalerriz osatutakoa. Euskal Autonomia Erkidegoko Lurraldearen Antolamendurako Artezpideen (LAA) arabera hurrengo udalerriek osatzen dute:[1] Abanto-Zierbena, Alonsotegi, Arrankudiaga, Arrigorriaga, Barakaldo, Barrika, Basauri, Berango, Bilbo, Derio, Erandio, Etxebarri, Galdakao, Getxo, Gorliz, Larrabetzu, Leioa, Lemoiz, Lezama, Loiu, Muskiz, Ortuella, Plentzia, Portugalete, Santurtzi, Sestao, Sondika, Sopela, Ugao-Miraballes, Urduliz, Trapagaran, Zamudio, Zaratamo, Zeberio eta Zierbena. Horietatik 26 udalerri Bilboaldea eskualdearen parte dira.

Hirigune honen jatorriari buruzko lehenbiziko aipamena 1884koa da, ematen ari zen industrializazio prozesuak ekartzen hasi zuen populazioaren harira, El Noticiero Bilbaíno egunkariak Previsión izeneko artikulua idatzi zuenean, hurrengoa esanez: "ez dira urte asko pasako -Barakaldoko- Desertutik Portugaleteraino etxaldeak hain trinko egiten diren arte, ezen etenik gabeko kale luzea bilakatuko baiten."

Eustaten 2016ko biztanleria datuen arabera 892.747 biztanle ditu, Bizkaia osoko biztanleriaren (1.138.852 biztanle) gehiengo handia eremu honetan bizi delarik, eta Espainiako 6. metropoli eremurik handiena da, biztanle kopuruari dagokionez.[2]

Metropoli eremuko udalerriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Armarria Udalerria Alkatea Alderdi Politikoa Biztanleria (2016)[3] Lurraldea (km2)[4]
Abanto-Zierbena Maite Etxebarría Azpiolea EAJ 9.570 16,18
Alonsotegi Joseba Mirena Urbieta Lemos EAJ 2.855 20,20
Arrankudiaga Itziar Duoandikoetxea Gonzalez EH Bildu 1.006 22,68
Arrigorriaga Asier Albizua Manrique EAJ 12.029 16,16
Barakaldo Amaia Del Campo Berasategui EAJ 98.403 25,00
Barrika Roberto Muñoz García EAJ 1.561 7,59
Basauri Joseba Andoni Busquet Elorrieta EAJ 40.876 7,07
Berango Anabel Landa Gaubeka EAJ 7.116 8,73
Bilbo Juan María Aburto Rike EAJ 342.481 40,59
Derio Esther Apraiz Fernández La Peña EAJ 6.496 10,14
Erandio Joseba Goicouria Zarraga EAJ 23.906 18,83
Etxebarri Lorenzo Oliva Santamaría Herriko Ahotsa (LVP) 10.951 3,38
Galdakao Ibón Uribe Elorrieta EAJ 29.269 31,28
Getxo Imanol Landa Jáuregi EAJ 77.759 11,84
Gorliz Arantza Etxebarría Villabeitia EAJ 5.655 10,08
Larrabetzu Iñigo Gastelu Bilbao EH Bildu 2.057 21,53
Leioa Mª Carmen Urbieta González EAJ 30.793 8,31
Lemoiz Unai Andraka Casimiro EAJ 1.244 18,56
Lezama Jon Ander Aurrekoetxea Artetxe EAJ 2.353 16,37
Loiu Josu Andoni Begoña Fernández De Arroiabe EAJ 2.277 15,01
Muskiz Borja Liaño Abarrategui EAJ 7.449 20,95
Ortuella Saulo Nebreda Trevejo EAJ 8.358 7,99
Plentzia David Crestelo Domínguez EH Bildu 4.360 5,87
Portugalete Mikel Torres Lorenzo PSE-EE 46.372 3,19
Santurtzi Aintzane Urkijo Sagredo EAJ 45.703 8,73
Sestao Josu Bergara López EAJ 27.286 3,61
Sondika Xabier Zubiaur Agirre EAJ 4.461 6,84
Sopela Gontzal Hermosilla Ramos EAJ 12.592 8,31
Trapagaran Xabier Cuellar Cuadra EAJ 11.938 12,85
Ugao-Miraballes Ekaitz Mentxaka Corral EAJ 4.088 5,25
Urduliz Javier Bilbao Lopategi EAJ 4.128 7,80
Zamudio Igotz López Torre EAJ 3.183 18,15
Zaratamo Jon Ajuria Fisure Plataforma Independiente Gure Herria (PIGH) 1.609 10,17
Zeberio Karlos Idirin Gorrotxategi EAJ 1.069 47,64
Zierbena Iñigo De Loyola Ortuzar Angulo EAJ 1.494 12,48
GUZTIRA 892.747 509,36 km2

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]